Urteko hondarreko orduak ditugu, hondarreko minutu eta segundoak. Guk baina ez dugu minutu ez segundurik galdu nahi heldu den urtean pentsatzen hasteko eta argi dago, urtearen hasieran huts egin ezinezko zita dugu Zuberoan. Aurtengo maskaradak Larraineko gazteek antolatuko dituzte eta beheiti parada duzue maskada egutegia ikusteko. Urtarrilaren 10ean hasi eta apirilaren 18ra arte ibiliko dira larraintarrak kantu eta dantzan.
Urtarrilak 17, igandea: Larraine*
Urtarrilak 24, igandea: Ligi
Urtarrilak 31, igandea: Atharratze
Otsailak 7, igandea: Eskiula
Otsailak 14, igandea: Muskildi
Otsailak 21, igandea: Arrokiaga
Martxoak 7, igandea: Altzürükü
Martxoak 14, igandea: Altzai*
Martxoak 21, igandea: Santa Grazi
Martxoak 28, igandea: Aloze
Apirilak 4, igandea: Barkoxe
Apirilak 11, igandea: Urdiñarbe
Apirilak 18, igandea: Gamere
Apirilak 25, igandea: Larraine
Otsailaren 28an ez da maskaradarik izanen, Basaburuko inauteriak baitira asteburu horretan. Bestalde, dantzan.com-ek jakinarazi duenez, urtarrilaren 10ean (Larrainen) eta martxoaren 14ean (Altzai) asmoa dute barrikadak eta emanaldi nagusia segidan egiteko, tarteko bazkaria alde batera utziz.
2009. urtea amaitzear dugularik, eskerrak eman behar dizkizuegu blog hau jarraitu duzuen guzioi. Bidean trabak topatu baditugu ere, zuengana iritsi gara eta zuek guregana ere, noski. Aurten balantze positiboa egitea tokatzen zaigu, 1800 bisita lortu baititugu. Urteak pasa ahala gure irakurle kopurua haziz doa eta horrek ematen digu indarra aurrera egiteko. Esker aunitz beraz jarraitzen gaituzuen guzioi.
Hondarrekoz, egun onak pasa ditzazuen opatzea baizik ez zaigu geratzen, beraz URTE BERRI ON!
Ya casi ha terminado el año 2009 y de nuestra parte solo podemos daros las gracias. Hemos encontrado trabas en el camino, pero hemos conseguido llegar hasta vosotras y vosotros, y viceversa. De lo que al blog se refiere, este año acabamos con un balance positivo puesto que hemos conseguido 1800 visitas. Gracias a todas y todos los que nos seguís, cada año son más nuestros lectores y lectoras; así da gusto seguir trabajando.
Mungiako Izenaduba basoari eraso egin diote. Sei panpina apurtu eta hainbat kalte eragin dituzte espraiekin. Mezu bat ere utzi dute erasotzaileek: "Ez egin iruzur haurrei". Guk, Javier Tubiak (Oberena dantza taldeko ordezkaria) eta Iker Tubiak (Oberena dantza taldeko begiralea) erasoa gaitzetsi nahi dugu eta baso mitologikoan lanean dihardutenei gure babesik beroena agertu. Euskal kulturaren aurkako erasotzat har genezakeen hau ezin dugu onartu euskal folklorean lanean ari garenok.
Joan den apirilaren 25ean bertan izan ginen dantza taldeko ttikiekin eta izugarri gozatu zuten. Ez da harritzekoa, bertakoek lan bikaina egiten baitute gure kulturaren alde. Animo bada eta segi lanean!
Han atacado el bosque mitológico Izenaduba de Mungia. Han destrozado seis muñecos y han causado destrozos con spray. Los agresores dejaron un mensaje escrito: "No mientan a los niños". Nosotros, el delegado de dantza Javier Tubia y el monitor de dantzaris Iker Tubia condenamos este acto vandálico contra nuestra cultura y queremos ofrecer nuestro apoyo a todas y todos los que trabajan para que este proyecto siga adelante. Como grupo folclórico no podemos admitir ataques como este.
El pasado 25 de abril visitamos el bosque con los txikis del grupo y se lo pasaron genial. No es de extrañar, puesto que hacen un trabajo ejemplar por nuestra cultura. Animo y seguid trabajando!
Dantzari Txikien II. Topaketa ospatuko da igande hontan, hilaren 20an, Zizur Nagusian. Aurten 13 talde eta 600 dantzari txiki inguru bilduko dira karrikak euskal musika eta dantzez alaitzeko asmoz. 11:00etan hasiko da jaialdia, bi kalejirarekin, eta 13:00etan ekinen diote ekitaldi nagusiari Elordi enparantzan (Euria eginen balu pilotaleku handian). Oberena dantza taldeak opor aitzineko besta hontan parte hartuko du Elordi (Zizur Nagusia), Harizti (Barañain), Muthiko Alaiak (Iruñea), Eluntze (Mendilorri), Agoitz (Agoitz) Hulargi (Berriozar), Eguzki Eder (Antsoain), Jaso ikastola (Iruñea), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Fermin (Zizur Txiki), Larratz (Burlata) eta Iruña taldea (Iruñea) taldeekin batera.
Ekitaldi nagusian dantza hauek plazaratuko dira: Ipurdi dantza, Zazpi Jauziak, Sorgin dantza, Txontxongilo, Axuri Beltza, Gorulari, Baztango esku dantza, Lantzeko Zortzikoa eta Txulalai.
La segunda Dantzari Txikien Topaketa se celebrará en Zizur Nagusia (Cizur Mayor) este domingo 20 de diciembre. 13 grupos y unos 600 dantzaris txikis se juntarán para alegrar las calles con música y danza de Euskal Herria. El festival comenzará a las 11:00 con dos kalejiras y el acto central tendrá lugar en la plaza Elordi a las 13:00 (si lloviese en el frontón grande). Oberena dantza taldea participará junto a Elordi (Zizur Nagusia), Harizti (Barañain), Muthiko Alaiak (Iruñea), Eluntze (Mendilorri), Agoitz (Agoitz) Hulargi (Berriozar), Eguzki Eder (Antsoain), Jaso ikastola (Iruñea), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Fermin (Zizur Txiki), Larratz (Burlata) eta Iruña taldea (Iruñea).
En el acto central se bailará lo siguiente: Ipurdi dantza, Zazpi Jauziak, Sorgin dantza, Txontxongilo, Axuri Beltza, Gorulari, Baztango esku dantza, Lantzeko Zortzikoa eta Txulalai.
Hilaren 6an, Arribe Atalluko frontonan folklore emanaldia eskeiniko du Oberena dantza taldeak. Txalaparta doinuez, gure herriko dantzez, bertsoez eta euskal musikaz gozatzeko parada izanen du bertaratzen den orok. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta ordu bete inguru iraunen du.
El 6 de diciembre, Oberena dantza taldea dará una actuación de folclore en la que se podrá disfrutar de txalaparta, dantza, bertso y musika de Euskal Herria. Comenzará a las 19:00 en el frontón del pueblo y durará aproximadamente una hora.
Bi dantza berri eskeiniko ditu Oberena dantza taldeak bere egun handian. Galdurik zuen Berako makildantza eta ikasi berri dituen Faltzesko dantzak taldeko errepertoriora gehitu ditu aurten eta abenduaren 3a, Oberenako dantzarien eguna, izanen da dantza hauek plazaratzeko aukeratu duten eguna.
El día del dantzari de Oberena servirá este año para sumar dos nuevas danzas al repertorio del grupo. Por una parte la makildantza de Bera, perdida en el grupo y recuperada aprovechando la ocasión, y por otra las danzas de Falces.
Bertan da iada abenduaren 3a, Oberenako dantzarien eguna. Aurten, taldean galdu zen dantza baten berreskurapena izanen dugu: Berako makildantza. Badakigu jakin Oberenak dantza hau bere errepertorioaren izan zuela, baina egungo dantzariek ez zuten ikasi. Artxiboetan antzinako dantzariek eginiko idazki bat aurkitu zen, non pausoz-pauso, Berako makildantza azaltzen baitzuen. 10 dantzen deskribapenarekin batera, partiturak eta dantzarako beharrezkoak ziren material zein jantziak ere jasotzen zituen dokumentuak. Material horrekin, taldeko errepertorioan berriz ere sartu dugu Berako makildantza. Honetaz gain, beste dantza berri bat eskeiniko du Oberenak, Faltzeskoa hain zuzen. Gure taldeak dantza hau plazaratuko duen lehendabiziko aldia izanen da honakoa. Egun berezia izanen da beraz aurtengo abenduaren 3a Oberena dantza taldearendako, hemendik aitzina bi dantza gehiago izanen dira dantza taldeko errepertorioan.
dokumentua
Honetaz guztiaz gain, honako dantza hauek eskeiniko ditu taldeak: Jaurrietako neskadantza, 7 jauzi, Iturengo sokadantza, matelota, Cortesko dancea, kontrapas, bolantdantza, xilo-xilo klontradantza, skotisa, Pamplonas jota eta larraindantza herrikoia.
Cerca tenemos el 3 de diciembre, día del dantzari de Oberena. Este año servirá para estrenar la makildantza de Bera, desaparecida del repertorio del grupo hasta ahora. Sabemos que esta danza se bailó en Oberena, pero los danzaris en activo no la aprendieron y se perdió de nuestro repertorio. Sin embargo, un documento que explicaba detalladamente los pasos de la danza, los trajes y materiales que debían usarse y que contenía partituras para las 10 danzas, ha servido para que el grupo vuelva a recuperar esta danza. A parte de esto, se estrenará un baile nuevo para Oberena: el de Falces. Este baile que recientemente hemos aprendido se bailará por primera vez el día 3 de diciembre.
Faltzesko Makaia dantza taldea (Nafardantza)
Este año pues, el día del dantzari de Oberena será especial y a partir de ahora Oberena contará con dos danzas más en su repertorio. A parte de estas dos danzas, el grupo ofrecerá las siguientes: Neskadantza de Jaurrieta, 7 jauzi, Sokadantza de Ituren, matelota, dance de Cortes, kontrapas, bolantdantza, xilo-xilo kontradantza, skotis, jota de Pamplonas y una Era popular.
Hilaren 28an Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du Barakaldon. Laguntasunak taldearen 60. urteurrena ospatzen ari den honetan, Clara Campoamor kulturetxean izanen gara dantzan. Emanaldi berezia prestatu dugu, zeinetan Nafarroako dantzak izanen baitira protagonista.
Emanaldia iragartzeko kartela
El próximo 28 de noviembre, Oberena dantza taldea actuará en Barakaldo. Con motivo del 60 aniversario de Laguntasuna, bailaremos en la casa de cultura Clara Campoamor. Hemos preparado una actuación especial en la que las danzas de Navarra serán protagonistas.
Azaroaren 15ean, Oberena dantza taldeak 'El Caserio' zarzuelan parte hartuko du. Jesus Guridiren obra hau euskal baserrian dago giroturik eta Gayarre antzokian eskeiniko da. Oberenako dantzarien esku egonen da euskal dantzari dagokiona.
El 15 de noviembre Oberena dantza taldea participará en la zarzuela 'El Caserio'. La obra de Jesus Guridi, ambientada en el caserio vasco, se ofrecerá en el Teatro Gayarre y los dantzaris de Oberena serán los encargados de ejecutar nuestras danzas.
El Caserio zarzuelak euskal usadioak azaltzen ditu, Santiren baserrian gertatzen den istoriaz baliatuz. Pertsonaia hau bere hilobekin, Ana Mari eta Jose Miguel, bizi da. Baserriaren biziraupena bermatzeko asmoz, Santik bi hilobak ezkondu nahiko ditu. Ana Marik ongi deritzo, izan ere, Jose Miguel maite du, baina azken honek ez dio kasurik egiten neskari beti pilotan ari baita pentsatzen. Orduan, Ana Mari bere osabarekin ezkontzeko asmoa azalduko du eta horrek eraginen du Jose Miguel jeloskor jarri eta Ana Mariz erabat maitemintzea. El Caserio zaruzela 1926ko azaroaren 11an tablaratu zen estreinekoz, Madrilgo Teatro de la Zarzuelan.
El Caserío es una obra de costumbres vascas, cuya acción se desarrolla alrededor del Caserío de Santi, un hombre maduro que vive junto a sus dos sobrinos, Ana Mari y José Miguel. Para conseguir la continuidad familiar que encierra el caserío vasco, Santi busca la solución en una posible boda entre José Miguel y Ana Mari. A Ana Mari, que está enamorada de José Miguel, le parece bien, pero éste se dedica a jugar a la pelota y no fija en ella su atención. Entonces Ana Mari se ofrece como futura esposa de su tío, lo que sirve para encender en José Miguel, además de celos, un verdadero amor por ella. Se estrenó El Caserío en el Teatro de la Zarzuela de Madrid, el día 11 de Noviembre de 1926. Obra completa en tres actos.
Heldu den urriaren 30ean Atarrabiako Pilategira joanen gara 'Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria' erakusketa bisitatzera. Hasieran, antzina bertan egiten zen lana ezagutuko dugu eta horren ondoan ikusiko ditugu 'Artzai'ren akuarelak. 18:00tan hasiko da bisita, beraz, haurrek 17:45ean egon beharko dute Atarrabiako udal enparantzan.
El próximo 30 de octubre visitaremos la exposición 'Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria' (Vestimenta de Euskal Herria: trajes, danzas, carnaval) en el Batán de Villaba-Atarrabia. Primero conoceremos el trabajo que realizaban antiguamente allí y después veremos la acuarelas de 'Artzai'. La visita comenzará a las 18:00, por ello deberán estar todas y todos los txikis a las 17:45 en la plaza consistorial de Villaba-Atarrabia.
Jose Mari Pastor "Artzai" margolariaren akuarelak erakusgai dituen erakusketa antolatu du Atarrabiako udalak. "Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria" izenpean, gure herri-jantzien eta dantzarako eta inauterietako jantzien originaltasuna, aniztasuna, aberastasuna eta kolorea ezagutaraztea du helburu. Dantzari ttikien ezagutza handitu nahirik, heldu den urriaren 30ean Atarrabiako Pilategian dagoen erakusketa hau bisitatuko dugu. Gainera, bertan izanik, antzina pilategiko lana nola egiten zen ikasteko parada ere izanen dugu.
"Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria" o "Vestimenta de Euskal Herria: trajes, danzas, carnaval" es el nombre de la exposición que ha organizado el ayuntamiento de Atarrabia-Villaba en el Batán. Siendo nuestro objetivo que nuestros txikis vayan enriqueciendo sus conocimientos sobre nuestra cultura, el próximo 30 de octubre visitaremos esta exposición de acuarelas de Jose Mari Pastor, "Artzai". Además, tendremos la oportunidad de conocer el trabajo que realizaban antiguamente en el batán.
Udako oporrak pasatu direlarik, berriz ere kurtsoari ekitea dagokigu dantzarioi. Iragan astean bilera egin genuen eta bertan azaldu genizkizuen aurtengo nondik-norakoak zeintzuk izanen ziren. Beraz, ostiral honetan, urriak 2, txikienak entsaiatzen hasiko dira 18:00etan (mutil nagusienak 18:30etan).
Maitane, Amaia, Izaskun, Gorka eta Iker
Después de estas largas vacaciones de verano, toca retomar la dinámica de ensayos. Como bien os comunicamos en la reunión de la semana pasada, este viernes 2 de octubre comenzarán los más txikis a las 18:00 (los chicos más mayores a las 18:30)
Egunak hodeitsu argitu badu ere, 11:30etarako eguzkia izan dugu Atarrabiako ortzian jaun eta jabe. Orduan hasi dira jatorrizko taldeak dantzan. Iadanik jendea gerturatua zen Udal enparantzara artisau azokari begiradatxo bat ematera, baina txistu doinuek jendea karpara gerturatu dute. Iribas, Izaba, Leitza eta Berako dantzek ederki alaitu dute dantza protagonista izan den eguna. Honen ondoan, bazkaria izan dute taldeek, eta batek baino gehiagok berriz jantzi behar izan du dantzarako trajea, izan ere, arratsaldean ekitaldi nagusia izan baita. Euskal Herriko probintzi ezberdinak ordezkatzeko 700 dantzari inguru bildu dira Indurain Anaiak polikiroldegian. Guziak elkarrekin Udal enparantzara abiatu dira 17:30ak pasatxo zirelarik eta bertan, tradizioari jarraiki, Agintariarena dantzatu dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroako taldeek. Udaletik kendu bazuten ere, gaur hamaika ikurrinek estali dute ortzia. Horren aitzinetik, ordea, aurreskua dantzatu zaie dantzariei.
Honen ondotik etorri dira herrialde guzietako dantzak, Nafarroak Agoitzeko txokolatearen jota dantzatu du hasteko, ondoren Araba (lehen eta azken aurreko postuan dantzatu duena), Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoaren txanda izan da. Enparantzan aunitz ziren detailerik galdu nahi ez zutenak eta adi-adi izan dira Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzei so. Zuriz jantzirik ederki ibili dira Bizkaiako taldeak, dotore Zuberoa, bizi-bizi Lapurdi, maisuki Gipuzkoa eta alai Araba. Ekitaldi nagusiaren hondarrean Nafarroak hartu du berriz txanda bizitasun eta indar handiz Korteseko dantzak plazaratzeko. Txalo zaparrada handi batekin joan dira dantzariak, baina izanen zuten aukerarik azkenekoz dantzatzeko, izan ere, dultzaineroen doinuek Larraindantza dantzatzera gonbidatu baitituzte dantzari zein ikusleak.
Ekitaldi nagusia akiturik, materialak bildu eta dutxa hartzeko parada izan dute dantzariek eta gero afaria izan dute talde guziek elkarrekin. Ardoa eta kanta falta izan ez diren afariari Trikidantzen emanaldia jarraiki dio, goizaldeko 4ak arte luzatu dena. Bada parranda jarraitu duenik eta 5etan oraindik Udal enparantzan baziren etxera joan ez zutenak kantu eta dantzan.
Aurtengoz hori izan da dena, heldu den urtean Iparraldera jo beharko dute lurralde guzietako dantzariek. Lerro hauetan ez dugu inor ahantzi nahi, beraz, eskerrak eman nahi dizkiogu bai Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrari baita Atarrabiako Mikelats dantza taldeari, haien lan handiaren emaitza izan baita aurtengo dantzari egun handia. ZORIONAK!
Gaur ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna, Atarrabian. Goizean-goiz hasiko den egitaraua ez da akituko bihar goizaldera arte. Urtero bezala, Euskal Herri osoko dantza taldeak elkartuko dira gure herriko dantzak plazaratzeko asmoz. Herrialde bakoitzak bere dantzak aurkeztuko ditu eta gero afaria eta gaupasa izanen dute guziek. Dena-den, hori ez da gaurko prestaturik dagoen gauza bakarra, izan ere, goizeko 11:30ean jatorrizko dantza taldeak arituko baitira karrikak alaitzen.
Hoy se celebrará una nueva edición del dantzari eguna nacional en Villaba-Atarrabia. El programa empezará por la mañana y terminará de madrugada.
Egun osoan Zehar: • Udal enparantzan; dantza, folklore eta arropa tradizionalarekin erlazionaturiko artisau azoka. Mercado de artesanías relacionadas con la dantza, el folclore y la ropa tradicional. • Trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, akordeolariak, txalapartariak, etc. • Txozna • Erakusketa (goizean). Esposición
Egitaraua: •11.00h Udal enparantzan, folkloreko artisauen azoka.Mercado de artesanía en la plaza consistorial. •11.30h Udal enparantzan, jatorrizko dantza taldeen jaialdia. Actuación de los grupos autóctonos en la plaza consistorial. •14.00h Jatorrizko dantza taldeen bazkaria. Comida de los grupos autóctonos •16.00h “Indurain anaiak” polikiroldegian dantza taldeen Ongi etorria. Bienvenida a los grupos en el polideportivo "Indurain Anaiak". •17.30h Harrera ofiziala polikiroldegitik Atarrabiako kaleetaraino. Acogida oficial por las calles de Villaba-Atarrabia. •18.00h Jaialdi Nagusia udal enparantzan. Acto central en la plaza consistorial. •21.30h “Lorenzo Goikoa” polikiroldegian dantza taldeen afaria. Cena de los grupos de dantza en el polideportivo "Lorenzo Goikoa". •00.30h – 04.30h “Atarrabia” frontoian Gaupasa, Udal enparantza ondoan, “Trikidantz” taldearekin. Gaupasa con Trikidantz en el frontón "Atarrabia", junto a la plaza consistorial.
Uztailaren 6an, 13:30ean Foru Enparantzan: Folklore jaialdia Iruñerriko euskal dantza talde guziekin batera. Uztailaren 7an, Takoneran: Patxi Perez eta Konpainia Uztailaren 8an, 11:30ean Baratxurien enparantzan: Ttikien egunean dantzatuko du Oberena dantza taldeak. Uztailaren 13an, euskara eguna: Zpeiz Mukaki Muthiko Alaiaken 12:00etan San Ferminetan, egunero, euskal dantzak 21:00etatik aitzina Gaztelu Enparantzan.
ONGI PASA BESTETAN, EGIN IRRI, KANTU ETA DANTZA! GORA SANFERMINAK!
6 de julio, 13:30 en la plaza de los fueros: Festival folclórico con todos los grupos de euskal dantza de Iruñerria 7 de julio, 00:00 en taconera: Patxi Perez eta konpainia 8 de julio, 11:30 en Recoletas: Oberena bailará en el día del niño 13 de julio, euskararen eguna: Zpeiz Mukaki en Muthiko Alaiak a las 12:00 Todos los días de San Fermín en la plaza del castillo euskal dantza a partir de las 21:00
Igande honetan Oberenako dantzari ttikiek Sestaon ospatuko den Umeen Euskal Jaian parte hartuko dute. Goizean kalejira izanen da herriko karriketan barna, gero bazkaria eta hondarrekoz ekitaldi nagusia.
Este domingo los txikis de Oberena dantza taldea participarán en Umeen Euskal Jaia. Por la mañana habrá una calejira por las calles del pueblo, después una comida y para finalizar, el acto central.
San Ferminak gainean ditugun honetan, urtero Sarasate pasealekuan paratzen duten Tonbola heldu da Iruñera. Ostiralean, hilak 12, Oberena dantza taldeko ttikienek dantzatuko dute bertan arratsaldeko 20:00etan. San Ferminetako emanaldia, berriz, uztailaren 8an izanen da.
Con los San Fermines encima, la Tómbola del paseo Sarasate ya ha llegado a la capital. El viernes 12 de junio los dantzaris txikis de Oberena actuarán allí a las 20:00 de la tarde. Por otro lado, la actuación de San Fermines será el 8 de julio.
Hitz bakar batean laburbildu dezakegu igandea: Zoragarria.
Goizean goiz hasi eta arratsaldera arte izan zen ekitaldi ezberdinez gozatzeko parada Sakanan. Oberenako dantzari ttikiek Izurdiagan hasi zuten Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Larratz dantza taldearekin batera, dantza emanaldi bikaina eskaini zuten. Hodeiak gerturatzen hasi ziren hamaikak aldera, baina dantza saio osoan zehar ez zen ttanttarik erori. Dantzaren ondoan, hamaiketako goxo-goxoa prestatu zieten bertako bizilagunek eta esker handiz hartu zuten ttikiek. Tripa beteta zutelarik, Irurtzunera habiatu ziren. Hodeiak belzten ari ziren minutuak pasa ahala eta ez zirudien eguraldiak ekitaldi nagusia errespetatuko zuenik. Hala ere, kalejiran joan ziren bertaratutako 21 taldeak herriko enparantzara. Enparantzan haurrak sartu ezinik zebiltzan. Armailak ere beterik. Izugarria zen dena eta giroa aparta. Denek batera Agintariena dantzaatu zuten eta ikurriña zein arrano beltza airean astindu ziren ikuslegoaren txalo zaparradaren laguntzaz. Aurreskua dantzatu zen gero eta Orritz dantza taldeari lekua utzi zioten lehendabiziko bi dantzak egin zitzan. Gainontzeko taldeek eskudantza besterik ezin izan zuten dantzatu, euriak ekitaldi nagusia zapuztu baitzuen. Segituan sakabanatu ziren ikusleak eta enparantza hutsik geratu zen. Ekitaldia bertan behera geratu zenez, arropaz aldatu eta bazkaltzera habiatu ziren dantzariak. Giro bikainean jan zituzten makarroiak. Gero gurasoen txanda zen, beraz, 15:30tako alde egin behar izan zuten frontoitik. Segituan garbitu zituzten mahaiak eta gurasoen txanda heldu zen. Frontoia jendez lepo zegoen, giroa ezinhobea eta bazkalondoan kanturen bat aditzen ahal zen. Hala ere, Oskorriren aktuaziora inork ez zuen hutsik egin nahi, beraz, koparen ondoan guraso oro enparantzara joan zen. Frontoitik ateratzean begiak itxi behar izan zituen batek baino gehiagok, eguzkiak gogor jotzen baitzuen.
Hasi zen bada kantuan Oskorri eta jendez beteriko plaza dantzan. Ttiki zein nagusiak, denak elkarrekin, dantzan, kantuan, giro onean. Horrela behar dute izan dantzari eta dantzazaleak! Horrela behar du izan herri batek!
Arestian aipatu bezala, primerako eguna izan zen maiatzaren 17a. Baina egun hau ospatzea ezinezkoa litzateke Orritz taldea eta EDB lanean jo ta ke egon ez balira. Beraz, Oberena Dantza Taldeak eskerrik beroena eman nahi die haiei. Eta nola ez, lerro hauetan ezin ahantzi dezakegu Urko. Lan eta lan ibili da gau eta egun, amets hau egi bihur zedin. Beraz, Urkori ere esker mile aunitz!
Orain heldu den Dantzari Txiki Egunaren esperoan gelditzea besterik ez zaigu falta. Eta bien bitartean, gure ohiko lanari ekitea. Larunbatean Azpilagañako bestetan dantzatuko gara dantzari ttiki eta nagusiak, beraz, egun hau gogoan, datozenei heldu besterik ez dugu.
Hemen da aspaldiko partez Nafarroako Dantzari Txiki Eguna! Sakana dantzan jarriko duen bestak Nafarroa Garaiko 23 talde eta 1000 dantzaritik goiti batuko ditu heldu den igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkari eta guzi. Goizeko 11:00etan Sakanako herri ezberdinetan dantzatuko dute ttikiek (Oberenak Izurdiagan eskainiko du emanaldia). Eguerdira arte ez da izanen ekitaldi nagusia, 13:00etan Irurtzuneko enparantzan akituko den kalejira hasiko delarik. 13:30ak aldera ekinen diogu ekitaldi nagusiari (beheiti dantzatuko dena) eta 15:00etan bazkaria. Bazkal ondoan, 17:00etan, Oskorriren aktuazioaz gozatzeko parada izanen du bertaratzen den orok. Informazio guzianafardantzan aurki dezakezue.
EKITALDI NAGUSIA: AGINTARIENA AURRESKU POLKA TXIKI (SANGUESA, ROCAMADOR) OTSAGABIAKO TXIKIAK BAZTANGO ESKU DANTZA TXULALAI IPURDI DANTZA KALEJIRA
El próximo viernes 17 de mayo volverá una nueva edición del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. Un día repleto de actividades reunirá a 23 grupos y más de 1000 dantzaris en Irurtzun. EL día comenzará a las 11:00 con las actuaciones en diferentes pueblos de Sakana (Oberena bailará en Izurdiaga). A las 13:00 comenzará la kalejira por las calles de Irurtzun que terminará en la plaza del pueblo que dará pie al acto central (arriba está lo que se bailará). Los txikis podrán disfrutar de la comida a las 15:00 y después de comer, Oskorri actuará sobre las 17:00. Más información en nafardantza.
Aurten ere Oberena dantza taldeko dantzariek izanen dute Euskal Herria utzi eta atzerrira bidaiatzeko aukerarik. Hungariako Errepublika izanen da gure kultura erakusteko herrialdea. Abuztuaren 11tik 17ra bitarte bertako dantza tradizional jaialdi internazionalean parte hartuko dute. Hain zuzen ere, Csongrádeko hiriburu den Szeged hirian izanen dira agorrileko bidai honetan. Hala ere, Hungariara heldu aitzinetik, egun bateko geldialdia eginen dute Venezian.
Este año el grupo de dantza Oberena también viajará al extranjero. Esta vez Hungría será el país que acogerá la cultura de nuestro pueblo, en el festival internacional de danza tradicional que se celebrará del 11 de agosto hasta el 17. En concreto visitarán la capital de Csongrád que es Szeged.Aun así, antes de llegar a Hungría harán una pequeña parada en Venecia.
Primerako eguna pasa genuen pasa den asteburuan, Mungiako Izenaduba parke mitologikora egin genuen txangoan. Argazkiak sarean eskegi ditugu nahi duenak ikus ditzan eta argazkiak eta bideoak atalean daude ikusgai. El fin de semana pasamos un buen día en el parque mitológico de Mungia Izenaduba. Ahora podréis disfrutar de las fotos que sacamos en la red. Para verlas entrad en el apartado de fotos y videos.
Akitu dira oporrak eta hauek pasatuta ttikienendako txangoaren tenorea heldu da. Kanpaldian euskal mitologia ezagutu genuen eta orain Mungiako parke mitologikoa bisitatzea tokatzen zaigu. Apirilaren 25a da txangoa egiteko hautatu dugun eguna eta egun osokoa izanen da. Txangoaren inguruko informazio guzia http://kanpaldia.blogspot.com gunean izanen duzue eskuragai.
Tras las vacaciones tenemos la ocasión de disfrutar de la excursión que hemos preparado para los mas txikis del grupo. El 25 de abril visitaremos el parque mitológico de Mungia para seguir aprendiendo más sobre la mitología de nuestra tierra, al igual que lo hicimos en el pasado campamento. Toda la información sobre la excursión la encontraréis en el blog http://kanpaldia.blogspot.com.
Inauteriak urtarrilean ospatu dituzten herriak aunitz badira ere, otsailean izanen dugu inauteri gehienez gozatzeko parada. Otsailaren 19a ostegun gizena izanen da eta 24a, berriz, inaute asteartea. Hala ere, Arrosadiako ihauteriak lehenago iritsiko dira eta otsailaren 7an ospatuko dira. Iaz bezenaz, aurten ere Oberena dantza taldeak parte hartuko du bertan. 2008an Lantzeko inauteriak karrikaratu genituen eta aurten Goizuetakoak aterako ditugu auzokide guzien atseginerako.
Eguna puska biltzearekin hasiko da goizeko 10:00etan eta lortutakoarekin bazkaria antolatuko dute 13:00etan. Arratsalde partean bertaratzen den haur orok merendolazgozatzeko aukera izanen du. Dudarik gabe, eguneko ekitaldirik garrantzitsuena 18:30etan eginen da, kalejira alegia, zeinetan joaldunek, dantzariek eta abarrek parte hartuko baitute. Eguna amaitzeko, afaria prestatuko dute San Fermin peñan.
Ihauterien inguruko informazio gehiago dantzan.com-en
¡Es tiempo de carnaval! El jueves gordo caerá el 19 de febrero y será el 24 martes de carnaval. Aun así, los de Arrosadia se celebrarán el día 7 y en ellos participará el grupo de dantza Oberena. El año pasado nos encargamos de sacar el carnaval de Lantz a la calle y este año haremos lo mismo con el de Goizueta.
El día comenzará con la puska biltza y con lo recaudado se preparará una comida a las 13:00. A la tarde, todas las niñas y niños podrán disfrutar de la merendola, para coger fuerzas antes de la kalejira. En esta última participarán nuestro grupo y los joaldunak entre otros. Para finalizar el día se organizará una cena en la peña San Fermin.
Hemen da berriz ere Korrika! 16. aldiz Euskal Herriko hiri eta herri guztiak zeharkatuko ditu euskararen aldeko oihu ozena zabalduz. Martxoaren 26an abiatuko du bere ibilbide luzea, Tuteran hasi eta Gasteizen amaitzeko. Hala ere, lehenago ere izanen dugu hainbat ekitaldiz gozatzeko parada. Horietako bat ostiral honetakoa (urtarrilaren 23a) Totem-en ospatuko dena. Bertan Korrika 16ren jantziak aurkeztuko dituzte eta Oberena dantza taldeak parte hartuko du besteak beste. 6 euroren truke (Korrika laguntzaileek 5.50€ besterik ez dute ordaindu beharko) arratsaldea pasatzeko aukera paregabea izanen da bertan.
¡Ya está aquí la Korrika 16! Aunque comenzará el día 26 de marzo en Tudela, los organizadores han preparado varios actos previos al pistoletazo de salida de la marcha más masiva a favor del euskera. Uno de ellos será el de este viernes 23 de enero, puesto que Nafarroako Korrika Batzordea ha preparado la Korrika gala. En ella se presentará la ropa de la Korrika y el grupo de dantza Oberena ofrecerá una breve actuación. También participarán monologuistas, músicos, ... (para más información consulten la página de la Korrika) El acto se celebrará en la Totem y la entrada cuesta 6 euros (5.50€ Korrika laguntzaileek).
Iragan da 2008. urtea eta hemen dugu 2009a. Urtero bezala, aurten ere Maskaradek emanen diote hasiera. Urtarrilaren hamaikan hasi eta apirilaren hamabira arte, herriz-herri ibiliko dira Barkoxeko gazteak Zuberoko kantu eta dantzak plazaratzen.
Urtarrilaren 11an, Barkoxe
Urtarrilaren 18an, Eskiula
Urtarrilaren 25an, Ezpeize
Barantailaren 1.an, Urdiñarbe
Barantailaren 8an, Atharratze
Barantailaren 15an, Muskildi
Martxoaren 1.an, Altzürükü
Martxoaren 8an, Ligi
Martxoaren 14an, Maule (neskenegün)
Martxoaren 22an, Larraine
Martxoaren 29an, Idauze
Apirilaren 12an, Barkoxe
EGITARAUA: Goizeko bederatzietan: Barrikadak, Keresturen jokia eta aitzindari beltzen dantza Arratsaldeko 15:30etan : emanaldi nagusia
Pasado el año 2008, comienza el 2009 y como siempre, las maskaradak de Zuberoa serán las primeras manifestaciones del carnaval. Los jovenes de Barkoxe serán los encargados de darle vida a Pitxu y compañía desde el 11 de enero hasta el 12 de abril.