Goizean goiz hasi eta arratsaldera arte izan zen ekitaldi ezberdinez gozatzeko parada Sakanan. Oberenako dantzari ttikiek Izurdiagan hasi zuten Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Larratz dantza taldearekin batera, dantza emanaldi bikaina eskaini zuten. Hodeiak gerturatzen hasi ziren hamaikak aldera, baina dantza saio osoan zehar ez zen ttanttarik erori. Dantzaren ondoan, hamaiketako goxo-goxoa prestatu zieten bertako bizilagunek eta esker handiz hartu zuten ttikiek.
Tripa beteta zutelarik, Irurtzunera habiatu ziren. Hodeiak belzten ari ziren minutuak pasa ahala eta ez zirudien eguraldiak ekitaldi nagusia errespetatuko zuenik. Hala ere, kalejiran joan ziren bertaratutako 21 taldeak herriko enparantzara.
Enparantzan haurrak sartu ezinik zebiltzan. Armailak ere beterik. Izugarria zen dena eta giroa aparta. Denek batera Agintariena dantzaatu zuten eta ikurriña zein arrano beltza airean astindu ziren ikuslegoaren txalo zaparradaren laguntzaz. Aurreskua dantzatu zen gero eta Orritz dantza taldeari lekua utzi zioten lehendabiziko bi dantzak egin zitzan. Gainontzeko taldeek eskudantza besterik ezin izan zuten dantzatu, euriak ekitaldi nagusia zapuztu baitzuen. Segituan sakabanatu ziren ikusleak eta enparantza hutsik geratu zen.
Ekitaldia bertan behera geratu zenez, arropaz aldatu eta bazkaltzera habiatu ziren dantzariak. Giro bikainean jan zituzten makarroiak. Gero gurasoen txanda zen, beraz, 15:30tako alde egin behar izan zuten frontoitik. Segituan garbitu zituzten mahaiak eta gurasoen txanda heldu zen. Frontoia jendez lepo zegoen, giroa ezinhobea eta bazkalondoan kanturen bat aditzen ahal zen. Hala ere, Oskorriren aktuaziora inork ez zuen hutsik egin nahi, beraz, koparen ondoan guraso oro enparantzara joan zen. Frontoitik ateratzean begiak itxi behar izan zituen batek baino gehiagok, eguzkiak gogor jotzen baitzuen.
Hasi zen bada kantuan Oskorri eta jendez beteriko plaza dantzan. Ttiki zein nagusiak, denak elkarrekin, dantzan, kantuan, giro onean. Horrela behar dute izan dantzari eta dantzazaleak! Horrela behar du izan herri batek!
Arestian aipatu bezala, primerako eguna izan zen maiatzaren 17a. Baina egun hau ospatzea ezinezkoa litzateke Orritz taldea eta EDB lanean jo ta ke egon ez balira. Beraz, Oberena Dantza Taldeak eskerrik beroena eman nahi die haiei. Eta nola ez, lerro hauetan ezin ahantzi dezakegu Urko. Lan eta lan ibili da gau eta egun, amets hau egi bihur zedin. Beraz, Urkori ere esker mile aunitz!Orain heldu den Dantzari Txiki Egunaren esperoan gelditzea besterik ez zaigu falta. Eta bien bitartean, gure ohiko lanari ekitea. Larunbatean Azpilagañako bestetan dantzatuko gara dantzari ttiki eta nagusiak, beraz, egun hau gogoan, datozenei heldu besterik ez dugu.
Dantzari eguneko argazkiak ikusteko, sartu hemen.
NafDTxE egunkarietan/ NafDTxE en los periódicos:
Guaixe
Diario de Noticias
No hay comentarios:
Publicar un comentario