Para seguirnos, acude a la nueva web:

Mostrando entradas con la etiqueta nafarroako dantzari txiki eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta nafarroako dantzari txiki eguna. Mostrar todas las entradas

2014/05/29

Actuaciones de txikis y mayores el domingo

Arrosadiako bestetan arituko dira Oberena dantza taldeko nagusiak, eta Tafallako Nafarroako Dantzari Txiki Egunean parte hartuko dute tikiek.
El grupo de mayores bailará en fiestas de Arrosadia y los txikis acudirán a Tafalla donde se celebra el Nafarroako Dantzari Txiki Eguna.

2013/06/07

El Dantzari Txiki Eguna de Navarra se celebrá el domingo en Tudela

Ekainaren 9an Nafarroako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. Aurten Tuteran izanen da, Argia ikastolarekin elkarlanean. Oberena dantza taldea han izanen da.
El 9 de junio se celebra el Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. Este año será en Tudela, en colaboración con la ikastola Argia. Oberena dantza taldea también acudirá.

2010/06/09

NDTxE argazkitan

Nafarroako Dantzari Txiki Eguneko argazkiak eskegi ditu Nafardantzak interneten. Ekitaldi nagusian ateri zituzten gehienak.
Nafardantza ha colgado las fotos de Nafarroako Dantzari Txiki Eguna en internet. La mayoría son del acto central

Joan zen asteburuan ospatu zen Nafarroako Dantzari Txiki Eguna Berriozar, Berriobeiti eta Juslapeñan eta iadanik eguneko argazkiak interneten dira ikusgai. Euria zela eta Oberenak Berriobeitin eskeini zuen emanaldia eta gero Berriozargo Eguzki plazan dantzatu zuten gainontzeko taldeekin batera. Argazkietan Ekitaldi Nagusiko irudiak dira nagusik.

El pasado domingo se celebró Nafarroako Dantzari Txiki Eguna en Berriozar, Berrioplano y Juslapeña, y Nafardantza ya ha colgado las fotos en internet. Oberena tuvo que bailar en Berrioplano a causa de la lluvia y después, junto a todos los grupos de Nafarroa, participó en el acto central que tuvo lugar en la plaza Eguzki. En las fotos podréis ver como transcurrió este último acto.

2010/06/04

Dantza baizik ez

Dantzaz beteriko asteburua datorkie Oberena dantza taldeko kideei. Gaur Arrosadiako Ttun-ttuna, bihar Arrosadiako bestetako emanaldia eta igandean NDTxE eta Kondestablearen Jauregian emanaldia.
Se acerca un fin de semana lleno de dantza para Oberena. Hoy será el Ttunttun de Arrosadia, mañana actuación en las fiestas del barrio y el domingo NDTxE y actuación en el Palacio del Condestable.

Emanaldi aunitz izanen dituzte Oberena dantza taldeko kideek gaurtik igandera arte. Gaur, Arrosadiako Ttunttuna dantzatuko dute taldekide batzuek auzoko jendearekin batera 20:30etan Bestagunean (Ilargi enea parkean). Bihar auzoko bestetan emanaldia eskeiniko du Oberenak. 11etan hasiko da kalejira Arrosadiako karriketan barna eta 11:50etan emanaldia eskeiniko du Galle plazan. Igandearekin, berriz, Nafarroako Dantzari Txiki Eguna izanen dute ttikiek Berriozar, Berriobeiti eta Juslapeñan, eta nagusiek, berriz, Otorrinolaringologia kongresuari amaiera emanen diote Kondestablearen Jauregian eskeiniko duten emanaldiarekin.
Ekaineko agenda ikusteko, egizu klik hemen.

Este fin de semana estará repleto de actuaciones para los miembros del grupo de dantza Oberena. Hoy algunas/os dantzaris participarán junto a las vecinas y vecinos del barrio en el Ttunttun de Arrosadia, que comenzará a las 20:30 en el recinto de fiestas (parque Ilargi enea). Mañana también tocará bailar en el barrio. A las 11 comenzará la kalejira y a las 11:50 bailarán en la plaza Galle. Para terminar la semana, el domingo los txikis tendrán el Nafarroako Dantzari Txiki Eguna en Berriozar, Berrioplano y Juslapeña y los mayores clausurarán el congreso de otorrinolaringología con una actuación en el palacio del Condestable.
Todas las actuaciones de junio aquí.

2010/05/28

NDTxE'10

Nafarroako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da ekainaren 6an Berriozar, Berriobeiti eta Juslapeñan. Hulargi dantza taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolaturik, Nafarroa osoko 16 talde bilduko dira.
El Dantzari Txiki Eguna de Nafarroa se celebrará el próximo 6 de junio en Berriozar, Berriobajo y Juslapeña. Hulargi dantza taldea y Euskal Dantzarien Biltzarra serán los encargados de preparar un día en el que se reunirán 16 grupos de toda Navarra.

Aurten Berriozar, Berriobeiti eta Juslapeña izanen dira Nafarroako Dantzari Txiki Egunerako aukeraturiko eszenatokiak. Ekainaren 6an, EDBk eta Hulargi dantza taldeak antolaturik, Nafarroa osoko 16 talde bilduko ditu dantzari ttikiendako prestaturiko egunak. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, Alai Gaztea, Agoitz, Ardantzeta, Eguzki Eder, Elordi, Eluntze, Harizti, Hulargi, Idoskia, Iruña Taldea, Jaso ikastola, San Fermin ikastola, Tafallako ikastola, Tafallako eskolapioak eta Tafallako eskola publikoko dantza talde ttikiekin batera. Azkeneko urteetan bezala, goizean emanaldiak eskeiniko dira herrietan eta eguerdi aldera ospatuko da ekitaldi nagusia. Oberena Markalainen dantzatuko du 10:30etan (euria egitekotan Berrioplanon). Ekitaldi nagusia, eguerdiko 13:00etan izanen da Berriozarko Eguzki enparantzan. Honen ondotik, bazkaria izanen dute haurrek eta gurasoek eta eguna haurrendako animazioarekin eta Garraxi taldearen erromeriarekin akituko da.

DANTZARI EGUNEKO PROGRAMA

10.00 HARRERA HERRIETAN
10.30 EKITALDIAK HERRIETAN
12:30 KALEJIRAK BERRIOZARTIK
13.00 EKITALDI OROKORRA
14.30 HAURREENTZAKO BAZKARIA
15.30 HELDUENTZAKO BAZKARIA
16.00 HAURRENTZAKO ANIMAZIOA
18.00 DANTZALDIA GARRAXIREKIN
20.30 AMAIERA 

Este año Berriozar, Berriobajo y Juslapeña serán el escenario de Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. El 6 de junio, bajo la organización de EDB y Hulargi dantza taldea, 16 grupos de txikis provenientes de toda Navarra se encontrarán en un día en el que serán los protagonistas. Oberena también participará junto a los grupos Alai Gaztea, Agoitz, Ardantzeta, Eguzki Eder, Elordi, Eluntze, Harizti, Hulargi, Idoskia, Iruña Taldea, Jaso ikastola, San Fermin ikastola, Tafallako ikastola, Tafallako eskolapioak eta Tafallako eskola publikoko dantza taldea. Como en los últimos años, por la mañana habrá actuaciones en los pueblos y no será hasta el mediodía el acto central. Oberena bailará en Markalain a las 10:30 (si lloviese en Berrioplano). Después, a las 13 horas se celebrará el acto central en la plaza Eguzki de Berriozar. Terminadas las danzas tanto txikis como mayores podrán disfrutar de la comida popular y el día terminará con un grupo de animación para los mas txikis y la romería a cargo del grupo Garraxi.

2009/05/21

NAfDTxE-ko argazkiak

Sarean dira iada iragan astean ospaturiko Nafarroako Dantzari Txiki Eguneko argazkiak eta bideoak.

Las fotos y videos del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna ya están en internet.

Izurdiagan eskeinitako dantza emanaldia

Ekitaldi Nagusia
Bideoak

2009/05/19

Nafarroako DTxE 09

Hitz bakar batean laburbildu dezakegu igandea: Zoragarria.

Goizean goiz hasi eta arratsaldera arte izan zen ekitaldi ezberdinez gozatzeko parada Sakanan. Oberenako dantzari ttikiek Izurdiagan hasi zuten Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Larratz dantza taldearekin batera, dantza emanaldi bikaina eskaini zuten. Hodeiak gerturatzen hasi ziren hamaikak aldera, baina dantza saio osoan zehar ez zen ttanttarik erori. Dantzaren ondoan, hamaiketako goxo-goxoa prestatu zieten bertako bizilagunek eta esker handiz hartu zuten ttikiek.

Tripa beteta zutelarik, Irurtzunera habiatu ziren. Hodeiak belzten ari ziren minutuak pasa ahala eta ez zirudien eguraldiak ekitaldi nagusia errespetatuko zuenik. Hala ere, kalejiran joan ziren bertaratutako 21 taldeak herriko enparantzara.
Enparantzan haurrak sartu ezinik zebiltzan. Armailak ere beterik. Izugarria zen dena eta giroa aparta. Denek batera Agintariena dantzaatu zuten eta ikurriña zein arrano beltza airean astindu ziren ikuslegoaren txalo zaparradaren laguntzaz. Aurreskua dantzatu zen gero eta Orritz dantza taldeari lekua utzi zioten lehendabiziko bi dantzak egin zitzan. Gainontzeko taldeek eskudantza besterik ezin izan zuten dantzatu, euriak ekitaldi nagusia zapuztu baitzuen. Segituan sakabanatu ziren ikusleak eta enparantza hutsik geratu zen.
Ekitaldia bertan behera geratu zenez, arropaz aldatu eta bazkaltzera habiatu ziren dantzariak. Giro bikainean jan zituzten makarroiak. Gero gurasoen txanda zen, beraz, 15:30tako alde egin behar izan zuten frontoitik. Segituan garbitu zituzten mahaiak eta gurasoen txanda heldu zen. Frontoia jendez lepo zegoen, giroa ezinhobea eta bazkalondoan kanturen bat aditzen ahal zen. Hala ere, Oskorriren aktuaziora inork ez zuen hutsik egin nahi, beraz, koparen ondoan guraso oro enparantzara joan zen. Frontoitik ateratzean begiak itxi behar izan zituen batek baino gehiagok, eguzkiak gogor jotzen baitzuen.
Hasi zen bada kantuan Oskorri eta jendez beteriko plaza dantzan. Ttiki zein nagusiak, denak elkarrekin, dantzan, kantuan, giro onean. Horrela behar dute izan dantzari eta dantzazaleak! Horrela behar du izan herri batek!
Arestian aipatu bezala, primerako eguna izan zen maiatzaren 17a. Baina egun hau ospatzea ezinezkoa litzateke Orritz taldea eta EDB lanean jo ta ke egon ez balira. Beraz, Oberena Dantza Taldeak eskerrik beroena eman nahi die haiei. Eta nola ez, lerro hauetan ezin ahantzi dezakegu Urko. Lan eta lan ibili da gau eta egun, amets hau egi bihur zedin. Beraz, Urkori ere esker mile aunitz!

Orain heldu den Dantzari Txiki Egunaren esperoan gelditzea besterik ez zaigu falta. Eta bien bitartean, gure ohiko lanari ekitea. Larunbatean Azpilagañako bestetan dantzatuko gara dantzari ttiki eta nagusiak, beraz, egun hau gogoan, datozenei heldu besterik ez dugu.


Dantzari eguneko argazkiak ikusteko, sartu hemen.

NafDTxE egunkarietan/ NafDTxE en los periódicos:
Guaixe
Diario de Noticias

2009/05/09

Nafarroako Dantzari Txiki Eguna 09

Hemen da aspaldiko partez Nafarroako Dantzari Txiki Eguna! Sakana dantzan jarriko duen bestak Nafarroa Garaiko 23 talde eta 1000 dantzaritik goiti batuko ditu heldu den igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkari eta guzi. Goizeko 11:00etan Sakanako herri ezberdinetan dantzatuko dute ttikiek (Oberenak Izurdiagan eskainiko du emanaldia). Eguerdira arte ez da izanen ekitaldi nagusia, 13:00etan Irurtzuneko enparantzan akituko den kalejira hasiko delarik. 13:30ak aldera ekinen diogu ekitaldi nagusiari (beheiti dantzatuko dena) eta 15:00etan bazkaria. Bazkal ondoan, 17:00etan, Oskorriren aktuazioaz gozatzeko parada izanen du bertaratzen den orok.
Informazio guzia nafardantzan aurki dezakezue.




EKITALDI NAGUSIA:
AGINTARIENA
AURRESKU
POLKA TXIKI (SANGUESA, ROCAMADOR)
OTSAGABIAKO TXIKIAK
BAZTANGO ESKU DANTZA
TXULALAI
IPURDI DANTZA
KALEJIRA


El próximo viernes 17 de mayo volverá una nueva edición del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. Un día repleto de actividades reunirá a 23 grupos y más de 1000 dantzaris en Irurtzun. EL día comenzará a las 11:00 con las actuaciones en diferentes pueblos de Sakana (Oberena bailará en Izurdiaga). A las 13:00 comenzará la kalejira por las calles de Irurtzun que terminará en la plaza del pueblo que dará pie al acto central (arriba está lo que se bailará). Los txikis podrán disfrutar de la comida a las 15:00 y después de comer, Oskorri actuará sobre las 17:00.
Más información en nafardantza.