Para seguirnos, acude a la nueva web:

Mostrando entradas con la etiqueta otsaila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta otsaila. Mostrar todas las entradas

2009/01/31

Arrosadiako Inauteriak


Inauteriak urtarrilean ospatu dituzten herriak aunitz badira ere, otsailean izanen dugu inauteri gehienez gozatzeko parada. Otsailaren 19a ostegun gizena izanen da eta 24a, berriz, inaute asteartea. Hala ere, Arrosadiako ihauteriak lehenago iritsiko dira eta otsailaren 7an ospatuko dira. Iaz bezenaz, aurten ere Oberena dantza taldeak parte hartuko du bertan. 2008an Lantzeko inauteriak karrikaratu genituen eta aurten Goizuetakoak aterako ditugu auzokide guzien atseginerako.



Eguna puska biltzearekin hasiko da goizeko 10:00etan eta lortutakoarekin bazkaria antolatuko dute 13:00etan. Arratsalde partean bertaratzen den haur orok merendolaz gozatzeko aukera izanen du. Dudarik gabe, eguneko ekitaldirik garrantzitsuena 18:30etan eginen da, kalejira alegia, zeinetan joaldunek, dantzariek eta abarrek parte hartuko baitute. Eguna amaitzeko, afaria prestatuko dute San Fermin peñan.



Ihauterien inguruko informazio gehiago dantzan.com-en



¡Es tiempo de carnaval! El jueves gordo caerá el 19 de febrero y será el 24 martes de carnaval. Aun así, los de Arrosadia se celebrarán el día 7 y en ellos participará el grupo de dantza Oberena. El año pasado nos encargamos de sacar el carnaval de Lantz a la calle y este año haremos lo mismo con el de Goizueta.

El día comenzará con la puska biltza y con lo recaudado se preparará una comida a las 13:00. A la tarde, todas las niñas y niños podrán disfrutar de la merendola, para coger fuerzas antes de la kalejira. En esta última participarán nuestro grupo y los joaldunak entre otros. Para finalizar el día se organizará una cena en la peña San Fermin.


Más info sobre carnavales en dantzan.com

2008/01/05

2008ko IHAUTERIAK

Aurten inoizko goizen izanen dira ihauteriak. Guk Euskal Herrian izanen diren besta ezberdinak ezagutarazi nahi dizkizuegu.

Este año los carnavales llegan antes que nunca. Desde este blog nos gustaría informaros de los diferentes festejos de nuestra tierra.

Urtarrilak 13, igandea / 13 de enero

  • Atharratze - Maskaradak

Urtarrilak 20, igandea

  • Gotaine - Maskaradak
Urtarrilak 26, larunbata / 26 de enero
  • Donostia - Kaldereroak
  • Tolosa - Kaldereroak
  • Lizartza - Puska biltzea baserrietatik
  • Eibar - Koko-eskea eta koko-dantzak
Urtarrilak 27, igandea / 27 de enero
  • Donostia - Inude eta Artzaiak
  • Lizartza - Dantzariak herriko kaleetan eta plazan
  • Irun - Inude eta Artzaiak
  • Ligi - Maskaradak
Urtarrilak 28, astelehena / 28 de enero
  • Zubietako joaldunak Iturenera
Urtarrilak 29, asteartea / 29 de enero
  • Iturengo joaldunak Zubietara
Urtarrilak 31, Ostegun Gizena / 31 de enero
  • Errenteria - Azeri-dantza

Otsailak 1, Ostiral Mehea / 1 de febrero

  • Eibar - Kaldereroak

Otsailak 2, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera / 2 de febrero

  • Behobia – - Puska biltzea
  • Durango - Surrandiak
  • Galdakao - Altsasuko Inauteria (Andra Mari Taldea)
  • Bera - Kaldereroak

Otsailak 3, Inaute Igandea edo Zaldunita / 3 de febrero

  • Abaltzisketa – Txantxoak
  • Amezketa - Talaik (baserriak)
  • Antzuola - Sorgin dantza
  • Aretxabaleta - Txino Dantza
  • Mundaka -– Atorrak
  • Markina –- Zaragi-dantza
  • Uztaritze –- Errobiko Kaskarotak
  • Zalduendo –- Markitos
  • Lesaka - Zaku-zaharrak
  • Azpeitia - Elegante eguna
  • Gernika - Marrauen soka-dantza
  • Garindain - Maskaradak
  • Bera - Inude eta Artzaiak
  • Altzürükü - Maskaradak
  • Donibane Garazi - Kabalkada eta Libertimendua

Otsailak 4, Astelenita / 4 de febrero

  • Amezketa - Talaik (kaleak)
  • Lesaka - Fraindarrak arraultze-arraultze eskean
  • Bera - Zingar-arraultze eskea

Otsailak 5, Inautea Asteartea edo Asteartita / 5 de febrero

  • Arizkun - Sagar-dantza
  • Lekeitio - Estudiantina
  • Lantz - Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta ferratzaileak
  • Unanu - Mamuxarroak
  • Uztaritze - Zanpanzar
  • Kanpezu - Toribio
  • Lesaka - Goitarrak arraultze-arraultze eskean
Otsailak 10, igandea / 10 de febrero
  • Ürrüstoi - Maskaradak
Otsailak 12, Asteartea / 12 de febrero
  • Altsasu - Momotxorroak
---------------------------------------------------------------
2008an ATARRATZEk eta ALOZE-ZIBOZE-ONIZEGAINEk dütüe maskaradak antolatzen.
Este año las mascaradas las organizarán ATARRATZE y ALOZE-ZIBOZE-ONIZEGAINE.

Maskaraden egutegia hau izanen da:
El calendario de mascaradas será el siguiente:
Igandeetan (8an salbu):
Goizanko 10:00 : Barrikadak

Arrastiriko 16:00 : Maskaradak