Para seguirnos, acude a la nueva web:

Mostrando entradas con la etiqueta bera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bera. Mostrar todas las entradas

2014/02/07

Inude eta artzaiak en Arrosadia

Bihar Arrosadia eta Azpilagañako inauteriak ospatuko dira. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, aurten Berako inude eta artzaiak karrikaratuz.
Mañana celebrarán los carnavales en Arrosadia y Azpilagaña. Oberena dantza taldea también participará en ellos, este año imitando el carnaval de Bera: inude eta artzaiak.

2012/11/21

Lizarren doinua llenó la Casa de Cultura de Burlata

2012ko bi emanaldietan 550 lagunek ikusi dute Lizarren doinua. 130 lagun inguru hurbildu ziren Berako emanaldia ikustera, eta 424 lagun bildu ziren Burlatako Kultur Etxean.
550 personas han visto Lizarren Doinua en las dos actuaciones ofrecidas en 2012. Al rededor de 130 fueron en Bera y la actuación de Burlata congregó a 424 asistentes.

2012/11/05

¡Ya está aquí Lizarren Doinua!

Larunbatean izanen da lehenbiziko emanaldia Beran, bigarrena azaroaren 18an Burlatan. Lizarren doinua gainean dugu!!
La primera actuación será el sábado en Bera y la segunda el 18 de Noviembre en Burlata. ¡¡No queda nada!!

2012/11/03

Las entradas de Lizarren Doinua están a la venta

Ostiraletik salgai dira Lizarren Doinua ikusgarria ikusteko sarrerak. Oberena Kirol Elkartean eta Karrikiri euskal dendan erosi daitezke.
Desde el viernes están a la venta las entradas para ver Lizarren Doinua. Se pueden conseguir en el Club Deportivo Oberena y en la tienda Karrikiri.

2012/10/24

Vuelve Lizarren Doinua

Azaroaren 10ean eta 18an errepikatuko da Lizarren Doinua ikusgarria Beran eta Burlatan hurrenez hurren. Herri bietako kultur etxeetan izanen dira emanaldiak.
El espectáculo Lizarren Doinua se repetirá el 10 y 18 de Noviembre. Se ofrecerá en las casas de cultura de Bera y Burlata respectivamente.

2009/11/26

Bi dantza gehiago errepertorioan

Bi dantza berri eskeiniko ditu Oberena dantza taldeak bere egun handian. Galdurik zuen Berako makildantza eta ikasi berri dituen Faltzesko dantzak taldeko errepertoriora gehitu ditu aurten eta abenduaren 3a, Oberenako dantzarien eguna, izanen da dantza hauek plazaratzeko aukeratu duten eguna.

El día del dantzari de Oberena servirá este año para sumar dos nuevas danzas al repertorio del grupo. Por una parte la makildantza de Bera, perdida en el grupo y recuperada aprovechando la ocasión, y por otra las danzas de Falces.

Bertan da iada abenduaren 3a, Oberenako dantzarien eguna. Aurten, taldean galdu zen dantza baten berreskurapena izanen dugu: Berako makildantza. Badakigu jakin Oberenak dantza hau bere errepertorioaren izan zuela, baina egungo dantzariek ez zuten ikasi. Artxiboetan antzinako dantzariek eginiko idazki bat aurkitu zen, non pausoz-pauso, Berako makildantza azaltzen baitzuen. 10 dantzen deskribapenarekin batera, partiturak eta dantzarako beharrezkoak ziren material zein jantziak ere jasotzen zituen dokumentuak. Material horrekin, taldeko errepertorioan berriz ere sartu dugu Berako makildantza. Honetaz gain, beste dantza berri bat eskeiniko du Oberenak, Faltzeskoa hain zuzen. Gure taldeak dantza hau plazaratuko duen lehendabiziko aldia izanen da honakoa. Egun berezia izanen da beraz aurtengo abenduaren 3a Oberena dantza taldearendako, hemendik aitzina bi dantza gehiago izanen dira dantza taldeko errepertorioan.

Honetaz guztiaz gain, honako dantza hauek eskeiniko ditu taldeak: Jaurrietako neskadantza, 7 jauzi,  Iturengo sokadantza, matelota, Cortesko dancea, kontrapas, bolantdantza, xilo-xilo klontradantza, skotisa, Pamplonas jota eta larraindantza herrikoia.

Cerca tenemos el 3 de diciembre, día del dantzari de Oberena. Este año servirá para estrenar la makildantza de Bera, desaparecida del repertorio del grupo hasta ahora. Sabemos que esta danza se bailó en Oberena, pero los danzaris en activo no la aprendieron y se perdió de nuestro repertorio. Sin embargo, un documento que explicaba detalladamente los pasos de la danza, los trajes y materiales que debían usarse y que contenía partituras para las 10 danzas, ha servido para que el grupo vuelva a recuperar esta danza. A parte de esto, se estrenará un baile nuevo para Oberena: el de Falces. Este baile que recientemente hemos aprendido se bailará por primera vez el día 3 de diciembre.Este año pues, el día del dantzari de Oberena será especial y a partir de ahora Oberena contará con dos danzas más en su repertorio.
A parte de estas dos danzas, el grupo ofrecerá las siguientes: Neskadantza de Jaurrieta, 7 jauzi, Sokadantza de Ituren, matelota, dance de Cortes, kontrapas, bolantdantza, xilo-xilo kontradantza, skotis, jota de Pamplonas y una Era popular.