Para seguirnos, acude a la nueva web:

Mostrando entradas con la etiqueta olentzero. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta olentzero. Mostrar todas las entradas

2013/12/23

Olentzero en Pamplona

Gaur Azpilagañan eta bihar Iruñeko Alde Zaharrean izanen da Oberena dantza taldea, Olentzerori merezi duen harrera eginez. Bihar ere Jesus haurtxoaren agurra eginen dute Oberenan.
Hoy en Azpilagaña y mañana en el Casco Viejo de Pamplona Oberena dantza taldea le dará la bienvenida a Olentzero como merece. Mañana también se bailará en la adoración del Niño Jesús.

2012/12/23

Horra, horra, gure Olentzero

Gaur eta bihar Olentzerorekin kalejiran ibiliko dira Oberenako dantzariak, Azpilagañan eta Iruñean hurrenez hurren. Bihar, gainera, Jesus haurtxoari dantzatuko diote taldeko mutilek.
Los dantzaris de Oberena acompañarán a Olentzero hoy y mañana en Azpilagaña y en Iruñea. Los chicos también le bailarán al niño Jesús mañana por la tarde en Oberena.

2010/12/24

Eguberri on!

Oberenak Olentzero kalejiran parte hartuko du gaur arratsaldean eta Jesus haurtxoari dantzatuko diote.
Oberena participará en la kalejira del Olentzero y bailará en la adoración al niño Jesús esta tarde.

Urtero bezala, aurten ere Iruñeko Olentzero kalejiran parte hartuko du Oberena dantza taldeak, hainbat dantza eta musika talderekin batera. 18:00etan hasiko da kalejira Arte eta Ofizio Eskolaren gibelaldetik eta Iruñeko karrikak zeharkatuko ditu.
Horren aitzinetik eta tradizioari jarraiki, Oberenako dantzariek Jesus haurtxoari dantzatuko diote Oberena Kirol Elkartean bertan. 17:15ean izanen da ekitaldi erlijiosoa.

Olentzero by caravinagre cc
Como todos los años Oberena dantza taldea participará en la kalejira de Olentzero de Iruña junto a diferentes grupos de música y dantza. El recorrido comenzará a las 18:00 desde la trasera de la Escuela de Artes y Oficios y recorrerá las calles de Pamplona.
Pero antes del Olentzero y siguiendo la tradición, los dantzaris de Oberena bailarán en la adoración al niño Jesús. El acto religioso será a las 17:15 en el Club Deportivo Oberena.

2010/12/23

Badator Olentzero!

Azpilagañako Olentzero kalejiran parte hartuko du Oberena dantza taldeak. 18:30ean helduko da gentila auzora.
Oberena dantza taldea participará en el Olentzero de Azpilagaña. El gentil llegará a las 18:30 al barrio.

Gaur helduko da Olentzero Iruñerat. Azpilagañako haurrak ez ezik, Mendillorri eta Arrosadiakoak ere agurtuko ditu gure gentil maiteak. Oberena dantza taldeko ttikienek ongietorria eman zioten joan zen larunbatean Aritzun, baina orain dantza talde osoak lagunduko du ikazkina Azpilagañako karrikan barna eginen den kalejiran. 18:30ean aterako da Luis Morondo karrikaren amaieran dagoen parketik (uzotarrendako scalextric deritzona).
 
Hoy llegará Olentzero a Iruña. Estará en Arrosadia, Mendillorri y Azpilagaña, y en este último estará acompañado por Oberena dantza taldea. Los txikis le dieron la bienvenida en Aritzu el pasado sábado, pero ahora será todo el grupo quien acompañe al carbonero por las calles de Azpilagaña. La kalejira saldrá a las 18:30 desde la plaza que se encuentra al final de la calle Luis Morondo (en el scalextric para los del barrio).

2010/12/17

Olentzerori bisita

Larunbatean Oberenako dantzari txikiak bisitan joanen zaizkio Olentzerori. Aritzun emanaldia eskainiko dute eta haurrek kartak emanen dizkiote gure gentil maiteari.
El sábado los txikis de Oberena visitarán a Olentzero en Aritzu. Ofrecerán una actuación y luego las niñas y niños podrán entregar sus cartas a nuestro gentil.

Hegoalde ikastolako IGEk eta Arrosadiako Kultur Koordinadorak antolaturik, Olentzerori eskutitzak ematera joanen dira auzoko haurrak larunbatean Aritzura. Haiekin batera joanen dira Oberenako dantzari txikiak, haien dantzekin eguraldi txarrari aurpegi ona paratzeko asmoz. Autobusa 17:00ean aterako da Sadarretik eta gaualdera itzuliko da. 
Honetaz gain, Arrosadiako Kultur Koordinadorak hainbat ekitaldi prestatu ditu Olentzeroren etorrera aitzin. Joan zen larunbatean eta asteazkenean tailerrak prestatu zituzten San Fermin peñan eta Zabaldi KKEn hurrenez hurren. Abenduaren 23an beti bezala Olentzero kalejira eginen dute auzoan barna. Salda, txistorra, gaztaina erreak eta izugarrizko giroa izanen dela iragarri dute antolatzaileek. 19:30ean aterako da Olentzero Taxoare karrikatik.

2007/12/22

Olentzero

Horra, horra gure Olentzero! Gabonak ate joka ditugu eta Oberena dantza taldeak Olentzero lagunduko du Azpilagañako karriketan zehar. Hilaren 23an, arratsaldeko 18:00tan, Olentzero Azpilagaña auzora iritsiko da jesusen jaiotzaren berri eman eta umeei opariak banatzera. Berarekin batera, dantzariek kalejiran joanen dira karrikak alaituz eta merezi duen harrera emanez. Oberenako dantza talde guztiek parte hartuko dute (bai txikiek, bai ertainek eta baita nagusiek ere) ekitaldi honetan.

Zatozte guztiok, gurekin batera, Olentzerori harrera egitera!

Hilaren 24an Iruñeko Olentzeroren kalejiran ere parte hartuko dugu.

Las navidades están a la vuelta de la esquina y con ellas llega el personaje más esperado por todas y todos nosotr@s: Olentzero. El grupo de danzas de Oberena acompañará a Olentzero por las calles de Azpilagaña el 23 de diciembre a las 18:00 horas. Los dantzaris bailarán por las calles del barrio y acogerán como se merece a nuestro querido Olentzero. En este acto participarán todos los grupos de Oberena (txikis, medianos y mayores).

¡Os invitamos a que os acerqués tod@s a recibir a Olentzero!
El 24 de diciembre participaremos en el Olentzero de Iruñea.