Para seguirnos, acude a la nueva web:

2010/03/26

DTJ Datu Berriak

Dantzari Ttikien II. Jaia maiatzaren 9an izanen da. Arrosadia auzoan kalejira eta emanaldia egin ondotik, ekitaldi nagusia izanen da Oberena Kirol Elkartean. Bazkaria eta jokoekin amaituko da eguna.
Dantzari Ttikien II. Jaia será el 9 de mayo. Tras una kalejira y actuación por el barrio Arrosadia, se celebrará el acto central en el Club Deportivo Oberena. El día finalizará con una comida y juegos para los txikis.

Azkenean badu eguna Dantzari Ttikien II. Jaiak: maiatzaren 9a. Besta egun hau goizeko 11:30etan hasiko da Felisa Munarriz enparantzan. Emanaldi ttiki baten ondoan, kalejiran joanen dira ttiki guziak Oberena Kirol Elkartera. Bertan ekitaldi nagusia hasiko da 12:30ak aldera eta horren ondotik bapo bazkaltzeko aukera izanen dute bertaraturiko haurrek. Egunaren hondarrerako jokoak prestatuko dira ttikien gozagarri. 
Aurtengoa bigarren edizioa dugu eta iazkoaren parekoa izatea espero dute Oberena dantza taldeko begiraleek. Edizio bakoitzean lau talde ezberdin gonbidatzeko asmoa du Oberenak.

Al final ya hay fecha para la Dantzari Ttikien II. Jaia: será el 9 de mayo. El día comenzará  las 11:30 en la plaza Felisa Munarriz. Tras una pequeña actuación, los txikis irán en kalejira al Club Deportivo Oberena. Allí iniciará el acto central a las 12:30 y después los txikis tendrán preparada la comida. Al final del día habrá juegos preparados para las y los dantzaris.
Ésta será la segunda edición y las monitoras y monitores esperan que se asemeje a la del año pasado. En cada edición pretenden invitar a cuatro grupos diferentes.

2010/03/25

Sare sozialetan ere dantzan

Ez dugu interneten atzean geratu nahi eta Oberena dantza taldeak sortu du bere facebook ataria. Bertan paratuko da gure emanaldien berri, bai eta gure argazkirik onenak ere. Gainera, gurekin harremanetan jartzeko beste bide bat izanen da.
Goza ezank!
No queremos quedar atrás en el mundo de la red y por eso hemos creado el portal de facebook de Oberena dantza taldea. Encontraréis información, fotos, vídeos, ... y un nuevo sitio para poneros en contacto con nosotr@s.
¡A disfrutarlo!

2010/03/12

Dantzari Ttikien II. Jaia

Dantzari Ttikien Jaiaren bigarren edizioa ospatuko du Oberenak udaberrian. Bost talde bildu nahi dituzte egun osoko programaz goza dezaten.
Oberena celebrará la segunda edición de Dantzari Ttikien Jaia en primavera. La intención es reunir 5 grupos para disfrutar de un día entero de actividades.

Aurten ere Dantzari Ttikien Jaia prestatuko du Oberena dantza taldeak. Oraingoz data finkorik ez badago ere, apirila hondarrean zein maiatza hasieran izanen da jaialdiaren bigarren edizioa. Joan zen edizioaren antzeko eguna prestatu nahi du Oberena dantza taldeak. Orduan bezala, kalejira eginen da auzoan zehar eta horren ondotik ekitaldi nagusia izanen da Oberena Kirol Elkartean bertan. Bazkariaz gozatzeko parada ere izanen dute haurrek eta hondarrekoz jolasak izanen dituzte eguna ongi amaitzeko.

Dantzari Ttikien Jaia, 2008. urtean hasi zen proiektua da. Dantzari ttikien emanaldi kopuru urriarekin kezkaturik, zerbait egin beharra zegoela iduritu zitzaien. Taldeko ttikien begiraleek diotenez, "emanaldiak behar ziren, eta ttikiek goza zezaten, besta egun bat prestatzea pentsatu genuen". Honela habiatu zen bada Dantzari Ttikien Jaia. “Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz!” lelopean, bost talde bildu ziren Oberena Kirol Elkartean. Arrosadia auzoan barna kalejiratxo bat egin ondoan, elkarteko instalazioetan ekitaldi nagusia burutu zen. Gero bazkariaz gozatu zuten haurrek eta hondarrekoz fanfarrearen doinuekin dantzan ibili ziren, oraingoan publikorik gabe. Oberena dantza taldeak bi urtean behin antolatzen duen besta dugu hau eta edizio bakoitzean talde ezberdinak gonbidatu nahi dituzte.


Este año también el grupo de dantza Oberena organizará Dantzari Ttikien Jaia (Fiesta de los y las Dantzaris Txikis). Todavía no hay fecha fijada para esta segunda edición, pero será a finales de abril o principios de mayo. El grupo quiere preparar un día parecido al de la anterior edición. Como entonces, se hará una kalejira por el barrio y después tendrá lugar el acto central en las instalaciones del Club Deportivo Oberena. Los txikis también podrán disfrutar de una comida y para terminar tebdrán juegos para pasar una buena tarde.
Dantzari Ttikien Jaia es un proiecto que comenzó en 2008. Preocupados por el número reducido de actuaciones de txikis, el grupo creyó conveniente hacer algo. Los y las monitoras del grupo explican: “necesitábamos actuaciones y pensamos hacer una fiesta para que los txikis disfrutaran”. Hasí comenzo este día que celebrará este año su segunda edición. Bajo el lema “Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz!” se reunieron cinco grupos en el Club Deportivo Oberena. Tras una kalejira por Arrosadia, tubo lugar el acto central en las instalaciones del club. Después los txikis disfrutaron de la comida y para terminar el día bailaron al son de la música de la fanfarre, esta vez sin público. Esta fiesta la organiza el grupo de dantza Oberena una vez cada dos años y en cada edición quieren invitar a grupos diferentes.
 

2010/03/02

Bidador zendu da

Dantzari, ikertzaile, idazle eta filologo iruindarra gaur hil da 39 urte zituelarik. Joan den asteburuan izan genuen Joxemiel Bidadorren buruko isuriaren berri eta larri egon da ospitalean gaur arte. Familiak har beza besarkada bero bat Oberena dantza taldearen eskutik.
Dantzan.comek  sakonki azaldu du Duguna taldeko dantzari ohi honek euskal kulturari eskeini dion lan mardula. Biziki gomendagarria artikulua.

El dantzari, investigador, escritor y filologo pamplonés Joxemiel Bidador ha muerto hoy a los 39 años de edad. El fin de semana conocimos que había sufrido un infarto cerebral y ha estado grave en el hospital hasta hoy. Nuestro más sincero pésame a la familia.
Dantzan.com explica su gran aportación a nuestra cultura en un recomendable artículo. 

Ez adiorik!

Informazio gehiago/más información: