Ekainaren 9an Nafarroako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. Aurten Tuteran izanen da, Argia ikastolarekin elkarlanean. Oberena dantza taldea han izanen da.
El 9 de junio se celebra el Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. Este año será en Tudela, en colaboración con la ikastola Argia. Oberena dantza taldea también acudirá.
Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) jakinarazi duenez, aurtengo Nafarroako Dantzari Eguna Leitzan ospatuko da irailaren 11an. Parte-hartzeko deia luzatu dute nafardantza blogaren bidez.
Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) ha informado que el Dantzari Eguna de Nafarroa será en Leitza el día 11 de septiembre. Desde el blog nafardantza animan a que todos los grupos participen.
Gaur azaldu du Nafarroako EDBk prestatzen hasiak direla iraileko Nafarroako Dantzari Eguna. Leitzan izanen da aurten hilaren 11an. Dantza taldeei parte-hartzeko deia luzatu die dantzen federazioak. Oberena dantza taldea, urtero bezala, bertan izanen da Nafarroa Garaiko gainontzeko taldeekin batera.
Aurten Agintariena, Kortesko dancea, Eltziegoko dantzak eta Leitzako ttunttuna plazaratuko dira ekitaldi nagusian. Lehenago, ordea, arratsaldeko lehen orduetan, parte-hartuko duten taldeek emanaldiak eskeiniko dituzte leku ezberdinetan.
Nafarroako EDB ha informado que están preparando el Dantzari Eguna de Nafarroa para el 11 de septiembre. Mediante su blog han llamado a todos los dantza taldes a participar en este día. Oberena, como todos los años, participará junto a los demás grupos de Nafarroa.
Este año se bailará Agintariena, el dance de Cortes, los bailes de Elciego y el ttunttun de Leitza. Pero antes, a primera hora de la tarde, los grupos participantes ofrecerán actuaciones en diferentes lugares.
Gure Dantzak jaialdiaren III. edizioa ospatuko dute igandean Noainen. Egun osoko egitaraua prestatu dute dantzari ohien eta dantzari zaharren bestarako.
La III. edición de Gure Dantzak se celebrará el domingo en Noain. Los ex-dantzaris y dantzaris más viejos podrán disfrutar de un día repleto de actos.
Noain izanen da aurten dantzari ohien eta zaharren topalekua. Gure Dantzak jaialdiaren III. edizioa ospatuko da bertan igandean NEDB-k eta Ardantzeta dantza taldeak antolaturik. Bertan parte hartuko dute Oberena dantza taldeko dantzari ohiek, Ardantzeta, Basakaitz, Beruete, Galdiano, Larratz, Muthiko, Ortzadar y Arrola taldeekin batera.
Egitaraua goizean goiz hasiko da eta kalejiran ibiliko dira taldeak, han eta hemen dantzatzen. Bi ibilbide prestatu dira horretarako. Eguerdi partean ekitaldi nagusiari ekinen zaio Foruen enparantzan. Bertan dantza talde autoktonoek haien dantzak eskeiniko dituzte eta denek batera hegi, ostalertsa eta Noaingo jota dantzatuko dute. Honen ondotik bazkaria izanen da eta hondarrekoz erromeria.
EGITARAUA/PROGRAMA:
10.00 HARRERA/ LLEGADA 11.00 KALEJIRA/ PASACALLES 11.30 1. EKITALDIA/ ACTUACIÓN 12.30 KALEJIRA/ PASACALLES 13.00 EKITALDI NAGUSIA/ ACTUACIÓN PRINCIPAL 14.30 BAZKARIA/ COMIDA 17.00 ERROMERIA/ BAILE 20.00 BUKAERA/ FIN DE LA PROGRAMACIÓN
Este año los ex-dantzaris y dantzaris más mayores se congregarán en Noain. Gracias a la organización de NEDB y Ardantzeta la III edición de Gure Dantzak se celebrará este domingo. Los ex-danzaris de Oberena participarán en él junto a Ardantzeta, Basakaitz, Beruete, Galdiano, Larratz, Muthiko, Ortzadar y Arrola.
El día comenzará a las 10 de la mañana y los grupos recorrerán las calles del municipio bailando aquí y allí. Para ello se han previsto dos recorridos. Al mediodía tendrá lugar el acto central en la plaza de los fueros. Los grupos autóctonos ofrecerán sus bailes y todos los grupos juntos bailarán hegi, ostalertsa y la jota de Noain. Después vendrá la comida y el día finalizará con una romería.
Nafarroako Dantzari Txiki Eguneko argazkiak eskegi ditu Nafardantzak interneten. Ekitaldi nagusian ateri zituzten gehienak. Nafardantza ha colgado las fotos de Nafarroako Dantzari Txiki Eguna en internet. La mayoría son del acto central Joan zen asteburuan ospatu zen Nafarroako Dantzari Txiki Eguna Berriozar, Berriobeiti eta Juslapeñan eta iadanik eguneko argazkiak interneten dira ikusgai. Euria zela eta Oberenak Berriobeitin eskeini zuen emanaldia eta gero Berriozargo Eguzki plazan dantzatu zuten gainontzeko taldeekin batera. Argazkietan Ekitaldi Nagusiko irudiak dira nagusik.
El pasado domingo se celebró Nafarroako Dantzari Txiki Eguna en Berriozar, Berrioplano y Juslapeña, y Nafardantza ya ha colgado las fotos en internet. Oberena tuvo que bailar en Berrioplano a causa de la lluvia y después, junto a todos los grupos de Nafarroa, participó en el acto central que tuvo lugar en la plaza Eguzki. En las fotos podréis ver como transcurrió este último acto.
Nafarroako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da ekainaren 6an Berriozar, Berriobeiti eta Juslapeñan. Hulargi dantza taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolaturik, Nafarroa osoko 16 talde bilduko dira.
El Dantzari Txiki Eguna de Nafarroa se celebrará el próximo 6 de junio en Berriozar, Berriobajo y Juslapeña. Hulargi dantza taldea y Euskal Dantzarien Biltzarra serán los encargados de preparar un día en el que se reunirán 16 grupos de toda Navarra.
Aurten Berriozar, Berriobeiti eta Juslapeña izanen dira Nafarroako Dantzari Txiki Egunerako aukeraturiko eszenatokiak. Ekainaren 6an, EDBk eta Hulargi dantza taldeak antolaturik, Nafarroa osoko 16 talde bilduko ditu dantzari ttikiendako prestaturiko egunak. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, Alai Gaztea, Agoitz, Ardantzeta, Eguzki Eder, Elordi, Eluntze, Harizti, Hulargi, Idoskia, Iruña Taldea, Jaso ikastola, San Fermin ikastola, Tafallako ikastola, Tafallako eskolapioak eta Tafallako eskola publikoko dantza talde ttikiekin batera. Azkeneko urteetan bezala, goizean emanaldiak eskeiniko dira herrietan eta eguerdi aldera ospatuko da ekitaldi nagusia. Oberena Markalainen dantzatuko du 10:30etan (euria egitekotan Berrioplanon). Ekitaldi nagusia, eguerdiko 13:00etan izanen da Berriozarko Eguzki enparantzan. Honen ondotik, bazkaria izanen dute haurrek eta gurasoek eta eguna haurrendako animazioarekin eta Garraxi taldearen erromeriarekin akituko da.
Este año Berriozar, Berriobajo y Juslapeña serán el escenario de Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. El 6 de junio, bajo la organización de EDB y Hulargi dantza taldea, 16 grupos de txikis provenientes de toda Navarra se encontrarán en un día en el que serán los protagonistas. Oberena también participará junto a los grupos Alai Gaztea, Agoitz, Ardantzeta, Eguzki Eder, Elordi, Eluntze, Harizti, Hulargi, Idoskia, Iruña Taldea, Jaso ikastola, San Fermin ikastola, Tafallako ikastola, Tafallako eskolapioak eta Tafallako eskola publikoko dantza taldea. Como en los últimos años, por la mañana habrá actuaciones en los pueblos y no será hasta el mediodía el acto central. Oberena bailará en Markalain a las 10:30 (si lloviese en Berrioplano). Después, a las 13 horas se celebrará el acto central en la plaza Eguzki de Berriozar. Terminadas las danzas tanto txikis como mayores podrán disfrutar de la comida popular y el día terminará con un grupo de animación para los mas txikis y la romería a cargo del grupo Garraxi.
Dantzari Txikien II. Topaketa ospatuko da igande hontan, hilaren 20an, Zizur Nagusian. Aurten 13 talde eta 600 dantzari txiki inguru bilduko dira karrikak euskal musika eta dantzez alaitzeko asmoz. 11:00etan hasiko da jaialdia, bi kalejirarekin, eta 13:00etan ekinen diote ekitaldi nagusiari Elordi enparantzan (Euria eginen balu pilotaleku handian). Oberena dantza taldeak opor aitzineko besta hontan parte hartuko du Elordi (Zizur Nagusia), Harizti (Barañain), Muthiko Alaiak (Iruñea), Eluntze (Mendilorri), Agoitz (Agoitz) Hulargi (Berriozar), Eguzki Eder (Antsoain), Jaso ikastola (Iruñea), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Fermin (Zizur Txiki), Larratz (Burlata) eta Iruña taldea (Iruñea) taldeekin batera.
Ekitaldi nagusian dantza hauek plazaratuko dira: Ipurdi dantza, Zazpi Jauziak, Sorgin dantza, Txontxongilo, Axuri Beltza, Gorulari, Baztango esku dantza, Lantzeko Zortzikoa eta Txulalai.
La segunda Dantzari Txikien Topaketa se celebrará en Zizur Nagusia (Cizur Mayor) este domingo 20 de diciembre. 13 grupos y unos 600 dantzaris txikis se juntarán para alegrar las calles con música y danza de Euskal Herria. El festival comenzará a las 11:00 con dos kalejiras y el acto central tendrá lugar en la plaza Elordi a las 13:00 (si lloviese en el frontón grande). Oberena dantza taldea participará junto a Elordi (Zizur Nagusia), Harizti (Barañain), Muthiko Alaiak (Iruñea), Eluntze (Mendilorri), Agoitz (Agoitz) Hulargi (Berriozar), Eguzki Eder (Antsoain), Jaso ikastola (Iruñea), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Fermin (Zizur Txiki), Larratz (Burlata) eta Iruña taldea (Iruñea).
En el acto central se bailará lo siguiente: Ipurdi dantza, Zazpi Jauziak, Sorgin dantza, Txontxongilo, Axuri Beltza, Gorulari, Baztango esku dantza, Lantzeko Zortzikoa eta Txulalai.
Egunak hodeitsu argitu badu ere, 11:30etarako eguzkia izan dugu Atarrabiako ortzian jaun eta jabe. Orduan hasi dira jatorrizko taldeak dantzan. Iadanik jendea gerturatua zen Udal enparantzara artisau azokari begiradatxo bat ematera, baina txistu doinuek jendea karpara gerturatu dute. Iribas, Izaba, Leitza eta Berako dantzek ederki alaitu dute dantza protagonista izan den eguna. Honen ondoan, bazkaria izan dute taldeek, eta batek baino gehiagok berriz jantzi behar izan du dantzarako trajea, izan ere, arratsaldean ekitaldi nagusia izan baita. Euskal Herriko probintzi ezberdinak ordezkatzeko 700 dantzari inguru bildu dira Indurain Anaiak polikiroldegian. Guziak elkarrekin Udal enparantzara abiatu dira 17:30ak pasatxo zirelarik eta bertan, tradizioari jarraiki, Agintariarena dantzatu dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroako taldeek. Udaletik kendu bazuten ere, gaur hamaika ikurrinek estali dute ortzia. Horren aitzinetik, ordea, aurreskua dantzatu zaie dantzariei.
Honen ondotik etorri dira herrialde guzietako dantzak, Nafarroak Agoitzeko txokolatearen jota dantzatu du hasteko, ondoren Araba (lehen eta azken aurreko postuan dantzatu duena), Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoaren txanda izan da. Enparantzan aunitz ziren detailerik galdu nahi ez zutenak eta adi-adi izan dira Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzei so. Zuriz jantzirik ederki ibili dira Bizkaiako taldeak, dotore Zuberoa, bizi-bizi Lapurdi, maisuki Gipuzkoa eta alai Araba. Ekitaldi nagusiaren hondarrean Nafarroak hartu du berriz txanda bizitasun eta indar handiz Korteseko dantzak plazaratzeko. Txalo zaparrada handi batekin joan dira dantzariak, baina izanen zuten aukerarik azkenekoz dantzatzeko, izan ere, dultzaineroen doinuek Larraindantza dantzatzera gonbidatu baitituzte dantzari zein ikusleak.
Ekitaldi nagusia akiturik, materialak bildu eta dutxa hartzeko parada izan dute dantzariek eta gero afaria izan dute talde guziek elkarrekin. Ardoa eta kanta falta izan ez diren afariari Trikidantzen emanaldia jarraiki dio, goizaldeko 4ak arte luzatu dena. Bada parranda jarraitu duenik eta 5etan oraindik Udal enparantzan baziren etxera joan ez zutenak kantu eta dantzan.
Aurtengoz hori izan da dena, heldu den urtean Iparraldera jo beharko dute lurralde guzietako dantzariek. Lerro hauetan ez dugu inor ahantzi nahi, beraz, eskerrak eman nahi dizkiogu bai Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrari baita Atarrabiako Mikelats dantza taldeari, haien lan handiaren emaitza izan baita aurtengo dantzari egun handia. ZORIONAK!
Gaur ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna, Atarrabian. Goizean-goiz hasiko den egitaraua ez da akituko bihar goizaldera arte. Urtero bezala, Euskal Herri osoko dantza taldeak elkartuko dira gure herriko dantzak plazaratzeko asmoz. Herrialde bakoitzak bere dantzak aurkeztuko ditu eta gero afaria eta gaupasa izanen dute guziek. Dena-den, hori ez da gaurko prestaturik dagoen gauza bakarra, izan ere, goizeko 11:30ean jatorrizko dantza taldeak arituko baitira karrikak alaitzen.
Hoy se celebrará una nueva edición del dantzari eguna nacional en Villaba-Atarrabia. El programa empezará por la mañana y terminará de madrugada.
Egun osoan Zehar: • Udal enparantzan; dantza, folklore eta arropa tradizionalarekin erlazionaturiko artisau azoka. Mercado de artesanías relacionadas con la dantza, el folclore y la ropa tradicional. • Trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, akordeolariak, txalapartariak, etc. • Txozna • Erakusketa (goizean). Esposición
Egitaraua: •11.00h Udal enparantzan, folkloreko artisauen azoka.Mercado de artesanía en la plaza consistorial. •11.30h Udal enparantzan, jatorrizko dantza taldeen jaialdia. Actuación de los grupos autóctonos en la plaza consistorial. •14.00h Jatorrizko dantza taldeen bazkaria. Comida de los grupos autóctonos •16.00h “Indurain anaiak” polikiroldegian dantza taldeen Ongi etorria. Bienvenida a los grupos en el polideportivo "Indurain Anaiak". •17.30h Harrera ofiziala polikiroldegitik Atarrabiako kaleetaraino. Acogida oficial por las calles de Villaba-Atarrabia. •18.00h Jaialdi Nagusia udal enparantzan. Acto central en la plaza consistorial. •21.30h “Lorenzo Goikoa” polikiroldegian dantza taldeen afaria. Cena de los grupos de dantza en el polideportivo "Lorenzo Goikoa". •00.30h – 04.30h “Atarrabia” frontoian Gaupasa, Udal enparantza ondoan, “Trikidantz” taldearekin. Gaupasa con Trikidantz en el frontón "Atarrabia", junto a la plaza consistorial.
Hitz bakar batean laburbildu dezakegu igandea: Zoragarria.
Goizean goiz hasi eta arratsaldera arte izan zen ekitaldi ezberdinez gozatzeko parada Sakanan. Oberenako dantzari ttikiek Izurdiagan hasi zuten Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Larratz dantza taldearekin batera, dantza emanaldi bikaina eskaini zuten. Hodeiak gerturatzen hasi ziren hamaikak aldera, baina dantza saio osoan zehar ez zen ttanttarik erori. Dantzaren ondoan, hamaiketako goxo-goxoa prestatu zieten bertako bizilagunek eta esker handiz hartu zuten ttikiek. Tripa beteta zutelarik, Irurtzunera habiatu ziren. Hodeiak belzten ari ziren minutuak pasa ahala eta ez zirudien eguraldiak ekitaldi nagusia errespetatuko zuenik. Hala ere, kalejiran joan ziren bertaratutako 21 taldeak herriko enparantzara. Enparantzan haurrak sartu ezinik zebiltzan. Armailak ere beterik. Izugarria zen dena eta giroa aparta. Denek batera Agintariena dantzaatu zuten eta ikurriña zein arrano beltza airean astindu ziren ikuslegoaren txalo zaparradaren laguntzaz. Aurreskua dantzatu zen gero eta Orritz dantza taldeari lekua utzi zioten lehendabiziko bi dantzak egin zitzan. Gainontzeko taldeek eskudantza besterik ezin izan zuten dantzatu, euriak ekitaldi nagusia zapuztu baitzuen. Segituan sakabanatu ziren ikusleak eta enparantza hutsik geratu zen. Ekitaldia bertan behera geratu zenez, arropaz aldatu eta bazkaltzera habiatu ziren dantzariak. Giro bikainean jan zituzten makarroiak. Gero gurasoen txanda zen, beraz, 15:30tako alde egin behar izan zuten frontoitik. Segituan garbitu zituzten mahaiak eta gurasoen txanda heldu zen. Frontoia jendez lepo zegoen, giroa ezinhobea eta bazkalondoan kanturen bat aditzen ahal zen. Hala ere, Oskorriren aktuaziora inork ez zuen hutsik egin nahi, beraz, koparen ondoan guraso oro enparantzara joan zen. Frontoitik ateratzean begiak itxi behar izan zituen batek baino gehiagok, eguzkiak gogor jotzen baitzuen.
Hasi zen bada kantuan Oskorri eta jendez beteriko plaza dantzan. Ttiki zein nagusiak, denak elkarrekin, dantzan, kantuan, giro onean. Horrela behar dute izan dantzari eta dantzazaleak! Horrela behar du izan herri batek!
Arestian aipatu bezala, primerako eguna izan zen maiatzaren 17a. Baina egun hau ospatzea ezinezkoa litzateke Orritz taldea eta EDB lanean jo ta ke egon ez balira. Beraz, Oberena Dantza Taldeak eskerrik beroena eman nahi die haiei. Eta nola ez, lerro hauetan ezin ahantzi dezakegu Urko. Lan eta lan ibili da gau eta egun, amets hau egi bihur zedin. Beraz, Urkori ere esker mile aunitz!
Orain heldu den Dantzari Txiki Egunaren esperoan gelditzea besterik ez zaigu falta. Eta bien bitartean, gure ohiko lanari ekitea. Larunbatean Azpilagañako bestetan dantzatuko gara dantzari ttiki eta nagusiak, beraz, egun hau gogoan, datozenei heldu besterik ez dugu.
Hemen da aspaldiko partez Nafarroako Dantzari Txiki Eguna! Sakana dantzan jarriko duen bestak Nafarroa Garaiko 23 talde eta 1000 dantzaritik goiti batuko ditu heldu den igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkari eta guzi. Goizeko 11:00etan Sakanako herri ezberdinetan dantzatuko dute ttikiek (Oberenak Izurdiagan eskainiko du emanaldia). Eguerdira arte ez da izanen ekitaldi nagusia, 13:00etan Irurtzuneko enparantzan akituko den kalejira hasiko delarik. 13:30ak aldera ekinen diogu ekitaldi nagusiari (beheiti dantzatuko dena) eta 15:00etan bazkaria. Bazkal ondoan, 17:00etan, Oskorriren aktuazioaz gozatzeko parada izanen du bertaratzen den orok. Informazio guzianafardantzan aurki dezakezue.
EKITALDI NAGUSIA: AGINTARIENA AURRESKU POLKA TXIKI (SANGUESA, ROCAMADOR) OTSAGABIAKO TXIKIAK BAZTANGO ESKU DANTZA TXULALAI IPURDI DANTZA KALEJIRA
El próximo viernes 17 de mayo volverá una nueva edición del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. Un día repleto de actividades reunirá a 23 grupos y más de 1000 dantzaris en Irurtzun. EL día comenzará a las 11:00 con las actuaciones en diferentes pueblos de Sakana (Oberena bailará en Izurdiaga). A las 13:00 comenzará la kalejira por las calles de Irurtzun que terminará en la plaza del pueblo que dará pie al acto central (arriba está lo que se bailará). Los txikis podrán disfrutar de la comida a las 15:00 y después de comer, Oskorri actuará sobre las 17:00. Más información en nafardantza.
Bihar, abenduaren 20a, ospatuko da dantzari txikien topaketa Iruñeko karriketan barna. Dantzari ttikienek duten emanaldi kopuru urria ikusirik, karrikara ateratzeko jaialdi hau prestatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Dantzari txiki egunetan ez bezala, biharkoa goizez besterik ez da izanen. Sarasate Pasealekutik aterako dira dantza taldeak eta bi ibilbide ezberdin izanen dira. Lehenengoak Burgoen enparantzan izanen du geldialdia; San Frantziskon aldiz bigarrenak. Bertan emanaldia eskeiniko dute ttikiek eta Gaztelu Enparantzara abiatuko dira ekitaldiari amaiera egiteko. Hau 13:00tan izanen da.
Mañana, 20 de diciembre, se celebrará la concentración de dantzaris txikis en las calles de Iruñea. La escasez de actuaciones para los más chiquitos ha llevado a Euskal Dantzarien Biltzarra a organizar este acto. A diferencia de los dantzari txiki egunas, esta fiesta solamente se celebrará por la mañana. Los grupos saldrán del Paseo Sarasate y realizarán dos recorridos. El primero parará en la plaza de los Burgos y el segundo lo hará en San Francisco. Allí se hará una actuación y después cogerán camino a la Plaza del Castillo para terminar el día con una demostración de danzas de todos los grupos participantes.