Para seguirnos, acude a la nueva web:

2010/05/28

NDTxE'10

Nafarroako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da ekainaren 6an Berriozar, Berriobeiti eta Juslapeñan. Hulargi dantza taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolaturik, Nafarroa osoko 16 talde bilduko dira.
El Dantzari Txiki Eguna de Nafarroa se celebrará el próximo 6 de junio en Berriozar, Berriobajo y Juslapeña. Hulargi dantza taldea y Euskal Dantzarien Biltzarra serán los encargados de preparar un día en el que se reunirán 16 grupos de toda Navarra.

Aurten Berriozar, Berriobeiti eta Juslapeña izanen dira Nafarroako Dantzari Txiki Egunerako aukeraturiko eszenatokiak. Ekainaren 6an, EDBk eta Hulargi dantza taldeak antolaturik, Nafarroa osoko 16 talde bilduko ditu dantzari ttikiendako prestaturiko egunak. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, Alai Gaztea, Agoitz, Ardantzeta, Eguzki Eder, Elordi, Eluntze, Harizti, Hulargi, Idoskia, Iruña Taldea, Jaso ikastola, San Fermin ikastola, Tafallako ikastola, Tafallako eskolapioak eta Tafallako eskola publikoko dantza talde ttikiekin batera. Azkeneko urteetan bezala, goizean emanaldiak eskeiniko dira herrietan eta eguerdi aldera ospatuko da ekitaldi nagusia. Oberena Markalainen dantzatuko du 10:30etan (euria egitekotan Berrioplanon). Ekitaldi nagusia, eguerdiko 13:00etan izanen da Berriozarko Eguzki enparantzan. Honen ondotik, bazkaria izanen dute haurrek eta gurasoek eta eguna haurrendako animazioarekin eta Garraxi taldearen erromeriarekin akituko da.

DANTZARI EGUNEKO PROGRAMA

10.00 HARRERA HERRIETAN
10.30 EKITALDIAK HERRIETAN
12:30 KALEJIRAK BERRIOZARTIK
13.00 EKITALDI OROKORRA
14.30 HAURREENTZAKO BAZKARIA
15.30 HELDUENTZAKO BAZKARIA
16.00 HAURRENTZAKO ANIMAZIOA
18.00 DANTZALDIA GARRAXIREKIN
20.30 AMAIERA 

Este año Berriozar, Berriobajo y Juslapeña serán el escenario de Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. El 6 de junio, bajo la organización de EDB y Hulargi dantza taldea, 16 grupos de txikis provenientes de toda Navarra se encontrarán en un día en el que serán los protagonistas. Oberena también participará junto a los grupos Alai Gaztea, Agoitz, Ardantzeta, Eguzki Eder, Elordi, Eluntze, Harizti, Hulargi, Idoskia, Iruña Taldea, Jaso ikastola, San Fermin ikastola, Tafallako ikastola, Tafallako eskolapioak eta Tafallako eskola publikoko dantza taldea. Como en los últimos años, por la mañana habrá actuaciones en los pueblos y no será hasta el mediodía el acto central. Oberena bailará en Markalain a las 10:30 (si lloviese en Berrioplano). Después, a las 13 horas se celebrará el acto central en la plaza Eguzki de Berriozar. Terminadas las danzas tanto txikis como mayores podrán disfrutar de la comida popular y el día terminará con un grupo de animación para los mas txikis y la romería a cargo del grupo Garraxi.

2010/05/20

Azpilagañako bestak

Azpilagañako jaiak hasi dira gaur eta igandera arte izanen da besta giroa auzoan. Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du larunbatean arratsaldeko 19:00etan.
Han comenzado las fiestas de Azpilagaña que se prolongarán hasta el domingo. El grupo de dantza Oberena ofrecerá una actuación el sábado a las 19:00

Gaur eman diote hasiera Azpilagañako jaiei eta igandera arte ekitaldi mordoa antolatu dituzte. Horien artean izanen da Oberena dantza taldearen emanaldia. Larunbatean taldeko nagusi zein txikiek dantzatuko dute arratsaldeko 19:00etan. Seguruenik plaza berrian izanen da dantza saioa.

Hoy han comenzado las fiestas de Azpilagaña y han preparado un programa completo que finalizará el domingo. Dentro de él está la actuación de Oberena dantza taldea. El sábado a la tarde, mayores y txikis del grupo de dantza bailarán a las 19:00 horas. Seguramente será en la plaza nueva.

2010/05/10

AEK karpa

Urtero Donibaneko AEK-k antolatzen duen bestan dantzatuko dute Oberena dantza taldeko ttikienek. Egun osoko egitaraua prestatu du Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak maiatzaren 15erako.
Los más txikis del grupo de dantza Oberena participarán en la fiesta que organiza todos los años AEK de Donibane-San Juan. Los actos preparados por la euskaltegi se llevarán a cabo durante todo el día del 15 de mayo.


Maiatzaren 15ean izanen da X. AEK karpa, Trinitariosen. Donibaneko euskaltegiak egun osoko egitaraua prestatu du egun horretarako eta Oberena dantza taldeko ttikiek ere parte hartuko dute. Goizeko 10:30etan eskeiniko dute emanaldia gainontzeko dantza taldeekin batera. Oberenakoek, Dantzari-dantza, Neskadantza eta Polka Pik dantzatuko dute. Honen ondotik, txokoltiarekin gozatzeko parada izanen dute ttikienek. Emanaldiaz gain, txapelketak, bazkaria eta parranda ere izanen dute Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko kideek zein bertaratzen den orok.


La X carpa de AEK será el 15 de mayo en Trinitarios. El euskaltegi de Donibane ha preparado un día lleno de actividades en el que contarán con la participación de los txikis de Oberena. A las 10:30 bailarán junto a otros grupos. En lo que a Oberena refiere, sacarán a la plaza Dantzari-dantza, Neskadantza de Jaurrieta y Polka Pik. Después de esto podrán degustar un rico chocolate. A parte de la actuación de dantza habrá diferentes actos: campeonatos, comida, parranda, ...

2010/05/09

Amaitu da DTII.J

Ginkanarekin akitu da Dantzari Ttikien II. Jaia. Euriak tregua eman digu eguna ospatu ahal izateko eta jolasekin amaitu bezain pronto hasi da berriz ere euria.
Se ha acabado Dantzari Ttikien II. Jaia. La lluvia nos ha dado una tregua para celebrar el día pero nada más acabar la ginkana ha vuelto a empezar a llover.


Bapo bazkaldu ondoan ginkanari ekin diote ttikienek. 17:30ak aldera amaitutzat eman dugu Dantzari Ttikien II. Jaia. Egun borobila izandu da azkenean, nahiz eta eguneko lehen orduetan euria mehatxuka izan dugun. Giro onean ibili dira Oberenako tabernan ere arratsalde osoan zehar trikitixa jotzen. Aurtengo besta akiturik, heldu diren edizioetan pentsatzen jartzeko tenorea da orain.

Tras comer agusto los más txikis se han puesto a jugar a la ginkana. Sobre las 17:30 hemos dado por terminada Dantzari Ttikien II. Jaia. Un día redondo, aunque a primera hora la lluvia nos amenazaba. En el bar de Oberena también se podía disfrutar de un buen ambiente con las trikitixas. Esto ha sido todo por este año y ahora toca pensar en futuras ediciones.

Gerorantza goaz

Burutu da Dantzari Ttikien II. Jaiko Ekitaldi Nagusia. Ongi etorri diskurtsoan, gure folklorearen biziraupenerako ttikiek duten garrantzia azpimarratu da. "Gerorantza goaz, gero ere dantza egon dadin!"
Ha terminado el acto central de Dantzari Ttikien II. Jaia. En el discurso de bienvenida se ha recalcado lo importante que son los txikis a la hora de guardar nuestro folclore.


Felisa Munarriz enparantzan emanaldi ttikia egin ondoren, Oberena Kirol Elkartera habiatu dira dantzari ttikiak. Bertan, 13:00etarako hamar minutu falta zirelarik, Ekitaldi Nagusia hasi da. Hasieran ongietorria eman zaie Elordi, San Fermin Ikastola eta Salleko dantza taldeei. Eskerrak ere eman zaizkie haien parte-hartzearengatik eta baita Oberena Kirol Elkarteari zein lanean ibili diren bolondresei. Aurten, baina,  euskal dantzen biziraupenean ttikien rola azpimarratu nahi izan dute. "Zuek (ttikiak) zarete etorkizuna, zuek duzue gure herriko kultura bizirik mantentzeko giltza". Lemari ere erreferentzia egin diote: "gerorantza goaz gero ere dantza egon dadin". Hitzon ondoan dantzak etorri dira, agurrarekin hasi eta txontxongillorekin akitu delarik. Orain arropa aldatzen ari dira bazkaltzera joateko. Minutu gutxi barru izanen dute bazkaria mahai gainean. Egunaren hondarrean jolasak izanen dituzte haien gozagarri.


Tras la actuación de la plaza Felisa Munarriz, los txikis han cogido el camino a Oberena. Solo quedaban diez minutos para las 13 horas cuando ha comenzado el Acto Central. Para comenzar se les ha dado la bienvenida a los grupos Elordi, San Fermin Ikastola y Salleko. También se les ha dado las gracias por su asistencia, al igual que al Club Deportivo Oberena y a todas y todos los que han colaborado en esta fiesta de alguna manera. Después en el discurso de bienvenida se ha querido destacar el trabajo de los txikis y su importancia a la hora de conservar nuestro folclore. “Vosotros soys el futuro, vosotras tenéis la llave para que nuestro folclore viva. Vuestras ganas y esfuerzos son indispensables en este camino para que mañana sigamos teniendo dantza”. Después han comenzado a bailar con el aurresku de Lekeitio y han terminado la actuación con txontxongilo. Ahora están preparadas/os para comer y al final del día tendrán juegos.

Hasi gara

Hasi da Dantzari Ttikien II. Jaia. Euria izan da nagusi goizeko lehen orduetan baina atertu duelarik dantzari ttikiak Felisa Munarrizera joan dira egunari hasiera emateko. Ordu erdiko atzerapenarekin bada ere, dantzan hasi dira iadanik.
Ya ha empezado Dantzari Ttikien II. Jaia. Aunque en las primeras horas del día la lluvia amenazaba con suspender la actuación de Felisa Munarriz, los txikis ya han empezado a bailar con media hora de retraso.

Ordu erdi berandutu da Dantzari Ttikien II. Jaia. Talde batzuek arazoak izan dituzte garaiz heltzeko eta gainera euriak ez du utzi lehenago hastea. Dena-den, orain eguzkia da nagusi eta dantzan dabiltza Elordi, San Fermin Ikastola, Salleko eta Oberena dantza taldeetako dantzari ttikiak. Lekeitioko aurreskua, dantzari-dantza, zapatagindantza eta kaskarot izanen dira emanaldi ttikian eskeiniko dituzten dantzak. Oberena Kirol Elkartean eginen den Ekitaldi Nagusia ere atzeratuko da.

Dantzari Ttikien II. Jaia se ha retrasado media hora. Algunos grupos han tenido dificultades para llegar y encima la lluvia tampoco nos ha dejado empezar a tiempo. Aun así, los grupos Elordi, San Fermin Ikastola, Salleko y Oberena ya han comenzado con la actuación de Felisa Munarriz. Aurresku de Lekeitio, dantzari-dantza, zapatagindantza y kaskarot son las danzas que interpretarán. El Acto Central que se celebrará en el Club Deportivo Oberena también se atrasará. 

2010/05/08

DTII.J zuzenean

Bihar izanen da Dantzari Ttikien II. Jaia eta zuzenean emanen dizuegu bertako berri. Egunean zehar hiru post igoko ditugu etortzerik ez duenak ere gurekin goza dezan.
Mañana será Dantzari Ttikien II. Jaia y este blog informará en directo sobre el acontecimiento. Durante el día subiremos tres post para las y los que no puedan venir puedan disfrutar también del día.


"Gerorantza, gero ere dantza!" lemapean bilduko dira bihar Elordi, San Fermin Ikastola, Salleko eta Oberena. Eguraldiak laguntzen badu, 11etan hasiko da eguna Felixa Munarriz enparantzan eskeiniko duten emanaldi ttikiarekin. Ondoren kalejiran joanen dira guziak Oberena Kirol Elkartera 12:30etan ekitaldi nagusiari hasiera emateko. Bazkaria eta Jolasak izanen dira egunaren hondarrean.
Blog honek, DTII.Jren zuzeneko jarraipena eginen du bihar. Egunean zehar hiru aldiz eguneratuko dugu, bertan dugun giroa etorri ezin dutenekin elkarbanatzeko. Argazkiak ere ikusgai izanen dituzue hemen.
 
Babesleak/Patrocinadores: Kaiku, Biltegi, Juver, Pamplonica eta Coca-Cola

Los grupos Elordi, San Fermin Ikastola, Salleko y Oberena se juntarán mañana bajo el lema "gerorantza, gero ere dantza!". Si el tiempo ayuda, la fiesta comenzará a las 11 con la actuación pequeña de la plaza Felixa Munarriz. Luego irán en kalejira hasta el Club Deportivo Oberena para darle paso al acto central a las 12 horas. Para terminar el día los txikis tendrán comida y juegos.
Este blog hará un seguimiento de DTII.J mañana. Durante el día renovaremos el blog para compartir con todos y todas las que no pueden venir el hambiente que se viva en Oberena.También será posible ver fotos.

2010/05/07

Bidezko mundu baten bidean

Bidezko Merkataritzaren Egun Internazionalaren karira besta eguna prestatu dute biharko Iruñean eta Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du bertan. 
Con motivo del Día Mundial del Comercio Justo han preparado una fiesta para el día de mañana en Pamplona y el grupo de dantza Oberena actuará en ella.

Aunitz dago egiteko bidezkoagoa izanen den mundua lortze bidean. Biharkoa besta eguna izanen da, baina antolatzaileek dioten gisan, bestarako egun bat dugu eta ekiteko urte osoa. Egun osoko egitaraua prestatu du Bidezko Merkataritzak eta bertan Oberenak dantzatuko du. Goizeko 11ak aldera ibiliko da dantza taldea Iruñeko karriketan eta Sarasate Pasealekuan eginen dute emanaldirik garrantzitsuena.

Mucho queda por hacer para conseguir un mundo más justo. Mañana será un día de fiesta, pero nos quedará todo el año para actuar. Así ha expresado Comercio Justo, organizador de los actos de mañana. El grupo de dantza Oberena recorrerá las calles de Pamplona-Iruñea y finalizará la mañana con una actuación en el Paseo Sarasate.

2010/05/04

Euri artean dantzan

Euriari izkin egin eta estalpean ospatu zen 2010. urteko Euskal Herriko Dantzari Eguna. Izugarrizko eguna izan zen igandekoa eta argazkiak zein bideoak ikusgai dira interneten.
A pesar de la lluvia el Dantzari Eguna de Euskal Herria siguió adelante. Un gran día del que no faltan documentos gráficos y videos.

Euria ari du baina (egun) ederra da... honela zioen Gozategiren kantuak eta honelakoa izan zen igandekoa: egun ederra. Euskal Herri osoko dantza taldeak bildu ziren Baionan eta euriak ezin izan zuen besta bertan behera utzi. Argazkiak eta bideoa iadanik sarean dira ikusgai. Badirudi ETB nafarrekin txunditurik geratu zela, herrialde horretako dantzak baitira bideoan nagusi.



La lluvia no consiguió aguar la fiesta de Baiona. Miles de dantzaris se congregaron en la capital labortana para celebrar el día nacional del dantzari. En la red podréis disfrutar de fotos y videos del día. Por cierto, a la ETB parece que le fascinó la actuación de los navarros (tanto de la Alta como de la Baja Navarra.

2010/05/03

Hondarrekoa Iruñean

Zuberoan joan zen astean izan zen hondarreko maskarada, baina Iruñean amaituko dute aurten Larraindarrek. Ortzadar Folklore Elkarteak gonbidaturik, maiatzaren 22an izanen da hondarreko maskarada ikusteko parada.
El pasado fin de semana tubo lugar la última maskarada de Zuberoa, pero este año los Larraindarras terminarán en Iruñea. Invitados por Ortzadar Folklore Elkartea, el día 22 de mayo tendréis la oportunidad de ver la última maskarada de este año.

Zuberoako herri guzietarik ibili dira Larraindarrak urtarrilletik eta joan zen astean egin zuten hondarrekoa. Ez aurtengo azkena ordea, izan ere, hondarreko maskarada ez baita Zuberoan izanen, Euskal Herriko hiriburuan baizik, Iruñean. Halaxe jakinarazi dio Lasartikok dantzan.com webguneari. "Ohikoa den bezala goizez barrikadak izanen dira Alde Zaharreko kaleetan zehar eta arratsaldez maskaradaren ekitaldi nagusia Burgoen plazan". Hondarreko aukera beraz aurten maskaradetara joan ez direnendako, nun eta Iruñean. 
Bestalde, Xiberoko Botzak aurreratu duenez, Santa Grazi izanen da heldu den urteko maskaraden antolatzaile. Larraindarrei dagokienez, udaren ondoan pastorala prestatzeari ekinen diote. Telesforo de Monzonen bizitza kontatuko dute pastoral honetan.

Tras haber recorrido los pueblos de Zuberoa, la semana pasada tubo lugar la última maskarada. Pero fué la última en Zuberoa, puesto que la última de todas será en nuestra capital: Iruñea. Lasartiko ha explicado a dantzan.com como transcurrirá el día: "Como suele ser abitual, a la mañana serán barrikadak por las calles del Casco Antiguo y por la tarde el acto central de la maskarada en la plaza de los Burgos". Así pues, la última oportunidad de ver una maskarada este año será en Iruñea.
Por otro lado, según ha adelantado Xiberoko Botza, los y las jovenes de Santa Grazi serán las encargadas de preparar las maskaradas del año próximo. De lo que a los larraindarras concierne, ellos serán quienes preparen la próxima pastoral. Para ello deberán descansar bien este verano, puesto que en otoño tendrán que ponerse manos a la obra.

Aste honetan DTII.J

Dantzari Ttikien II. Jaia ospatuko da aste honen buruan. "Gerorantza, gero ere dantza!" lemapean eta Elordi, Idoski, Salleko eta San Fermin Ikastola dantza taldeen laguntzarekin, primerako eguna espero da maiatzaren 9rako.
Esta semana se celebrará DTII.J. Bajo el lema "Gerorantza, gero ere dantza" (hacia el futuro, donde habrá dantza traducido libremente) los grupos Elordi, Idoski, Salleko y San Fermin Ikastola serán los invitados de honor del 9 de mayo.

Zazpi egun baizik ez dira geratzen eta hondarreko detaileak argitzen hasi beharko ditugu. "Gerorantza, gero ere dantza!" lemapean bilduko dira aurten Dantzari Ttikien II. Jaian. Taldeei dagokionez, Elordi, Salleko eta San Fermin Ikastola izanen ditugu lagun. Lau talderen laguntza izanen genuela aipatu bagenuen ere, arazo ezberdinengatik, aurten hiru talde baizik ez dira etorriko. Etorkizunera begira dantzari ttikien jokatzen duten rola azpimarratuko da bigarren edizio honetan eta dantzan gogotsu ekitera animatu.
Egitarauari dagokionez, aurreko postetan azaldu dugun gisan, 11etan hasiko da eta arratsaldean akitu.

10:30etan harrera taldeei Oberena Kirol Elkartean
11:00etan emanaldi ttikia Felisa Munarriz enaprantzan
12:30etan ekitaldi nagusia Oberena Kirol Elkartean
14:00etan bazkaria Oberena Kirol Elkartean
16:30etan jolasak Oberena Kirol Elkartean

Bestalde, kalejiraren ibilbidea honakoa izanen da:

Dantzari Ttikien II. Jaia map


Solamente quedan siete días y aquí están los últimos detalles de Dantzari Ttikien II. Jaia. Bajo el lema “Gerorantza, gero ere dantza” (hacia el futuro en el que habrá dantza traducción libre) se concentrarán los grupos Elordi, Salleko y San Fermin Ikastola junto al organizador Oberena. Por diferentes problemas, este año serán tres los invitados y no cuatro como habíamos anunciado. En esta segunda edición queremos recalcar el paper imprescindible que tienen los dantzaris txikis mirando al futuro y también queremos animarlos a que sigan bailando con ganas.
En cuanto al programa, comenzará alas 11 y terminará a la tarde.

10:30h. bienvenida a los grupos en el Club Deportivo Oberena
11:00h. actuación pequeña en la plaza Felisa Munarriz
12:30h. acto central en el Club Deportivo Oberena
14:00h. comida en el Club Deportivo Oberena
16:30h. juegos en el Club Deportivo Oberena

Podéis consultar el recorrido de la kalejira arriba.
 

2010/05/01

Ikurriña berriz ere

11 urteren buruan, ikurriña aterako du berriz ere Oberena dantza taldeak bihar. Orain arteko debekua bertan behera geratu da batzorde berriarekin.
Oberena dantza taldea volverá a ondear la ikurriña 11 años después. El cambio de junta directiva también a traido cambios en lo que a prohibiciones requiere.

Hamaika urte dira Oberena dantza taldeak ikurriña hondarrekoz atera zuela. Uztailaren 6a zen eta ez zuen arazorik izan bandera euskalduna plazaratzeko taldeari egokitzen baitzitzaion erdira irtetea. Orain arteko debekua, baina, bertan behera geratu da zuzendaritza batzorde berriarekin eta bihar izanen da aro berri baten hasiera. Debekua urte luzez iraun du, baina ikurriñaren aldeko adierazpenak ez dira falta urte guzi horietan zehar. Hemendik aurrera askatasun haundiagoz jokatzen ahalko du Oberena dantza taldeak eta bere emanaldietan ez da zuzendaritza batzordea sartuko.
Bihar, maiatzaren 2a, Euskal Herriko Dantzari Eguna izanen da Baionan eta dudarik gabe egun berezia izanen da dantza taldeko aunitzendako.
Ikurriña. Iker Meriodo, Flickr, CC