2009/05/21
NAfDTxE-ko argazkiak
Las fotos y videos del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna ya están en internet.
Izurdiagan eskeinitako dantza emanaldia
Ekitaldi Nagusia
Bideoak
2009/05/19
Nafarroako DTxE 09
Goizean goiz hasi eta arratsaldera arte izan zen ekitaldi ezberdinez gozatzeko parada Sakanan. Oberenako dantzari ttikiek Izurdiagan
hasi zuten Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Larratz dantza taldearekin batera, dantza emanaldi bikaina eskaini zuten. Hodeiak gerturatzen hasi ziren hamaikak aldera, baina dantza saio osoan zehar ez zen ttanttarik erori. Dantzaren ondoan, hamaiketako goxo-goxoa prestatu zieten bertako bizilagunek eta esker handiz hartu zuten ttikiek.Tripa beteta zutelarik, Irurtzunera habiatu ziren. Hodeiak belzten ari ziren minutuak pasa ahala eta ez zirudien eguraldiak ekitaldi nagusia errespetatuko zuenik. Hala ere, kalejiran joan ziren bertaratutako 21 taldeak herriko enparantzara.
Enparantzan haurrak sartu ezinik zebiltzan. Armailak ere beterik. Izugarria zen dena eta giroa aparta. Denek bat
era Agintariena dantzaatu zuten eta ikurriña zein arrano beltza airean astindu ziren ikuslegoaren txalo zaparradaren laguntzaz. Aurreskua dantzatu zen gero eta Orritz dantza taldeari lekua utzi zioten lehendabiziko bi dantzak egin zitzan. Gainontzeko taldeek eskudantza besterik ezin izan zuten dantzatu, euriak ekitaldi nagusia zapuztu baitzuen. Segituan sakabanatu ziren ikusleak eta enparantza hutsik geratu zen.Ekitaldia bertan behera geratu zenez, arropaz aldatu eta bazkaltzera habiatu ziren dantzariak. Giro bikainean jan zituzten makarroiak. Gero gurasoen txanda zen, beraz, 15:30tako alde egin behar izan zuten frontoitik. Segituan garbitu zituzten mahaiak eta gurasoen txanda heldu zen. Frontoia jendez lepo zegoen, giroa ezinhobea eta bazkalondoan kanturen bat aditzen ahal zen. Hala ere, Oskorriren aktuaziora inork ez zuen hutsik egin nahi, beraz, koparen ondoan guraso oro enparantzara joan zen. Frontoitik ateratzean begiak itxi behar izan zituen batek baino gehiagok, eguzkiak gogor jotzen baitzuen.
n 17a. Baina egun hau ospatzea ezinezkoa litzateke Orritz taldea eta EDB lanean jo ta ke egon ez balira. Beraz, Oberena Dantza Taldeak eskerrik beroena eman nahi die haiei. Eta nola ez, lerro hauetan ezin ahantzi dezakegu Urko. Lan eta lan ibili da gau eta egun, amets hau egi bihur zedin. Beraz, Urkori ere esker mile aunitz!Orain heldu den Dantzari Txiki Egunaren esperoan gelditzea besterik ez zaigu falta. Eta bien bitartean, gure ohiko lanari ekitea. Larunbatean Azpilagañako bestetan dantzatuko gara dantzari ttiki eta nagusiak, beraz, egun hau gogoan, datozenei heldu besterik ez dugu.
Dantzari eguneko argazkiak ikusteko, sartu hemen.
NafDTxE egunkarietan/ NafDTxE en los periódicos:
Guaixe
Diario de Noticias
2009/05/09
Nafarroako Dantzari Txiki Eguna 09
Informazio guzia nafardantzan aurki dezakezue.
EKITALDI NAGUSIA:
AGINTARIENA
AURRESKU
POLKA TXIKI (SANGUESA, ROCAMADOR)
OTSAGABIAKO TXIKIAK
BAZTANGO ESKU DANTZA
TXULALAI
IPURDI DANTZA
KALEJIRA

El próximo viernes 17 de mayo volverá una nueva edición del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. Un día repleto de actividades reunirá a 23 grupos y más de 1000 dantzaris en Irurtzun. EL día comenzará a las 11:00 con las actuaciones en diferentes pueblos de Sakana (Oberena bailará en Izurdiaga). A las 13:00 comenzará la kalejira por las calles de Irurtzun que terminará en la plaza del pueblo que dará pie al acto central (arriba está lo que se bailará). Los txikis podrán disfrutar de la comida a las 15:00 y después de comer, Oskorri actuará sobre las 17:00.
Más información en nafardantza.
2009/05/01
Hungariara Bidaia
Este año el grupo de dantza Oberena también viajará al extranjero. Esta vez Hungría será el país que acogerá la cultura de nuestro pueblo, en el festival internacional de danza tradicional que se celebrará del 11 de agosto hasta el 17. En concreto visitarán la capital de Csongrád que es Szeged.Aun así, antes de llegar a Hungría harán una pequeña parada en Venecia.
2009/04/29
Izenadubara Txangoa
El fin de semana pasamos un buen día en el parque mitológico de Mungia Izenaduba. Ahora podréis disfrutar de las fotos que sacamos en la red. Para verlas entrad en el apartado de fotos y videos.
2009/04/18
Mungiara Txangoa
Txangoaren inguruko informazio guzia http://kanpaldia.blogspot.com gunean izanen duzue eskuragai.
Tras las vacaciones tenemos la ocasión de disfrutar de la excursión que hemos preparado para los mas txikis del grupo. El 25 de abril visitaremos el parque mitológico de Mungia para seguir aprendiendo más sobre la mitología de nuestra tierra, al igual que lo hicimos en el pasado campamento.
Toda la información sobre la excursión la encontraréis en el blog http://kanpaldia.blogspot.com.
2009/01/31
Arrosadiako Inauteriak
2009/01/21
Korrika gala
6 euroren truke (Korrika laguntzaileek 5.50€ besterik ez dute ordaindu beharko) arratsaldea pasatzeko aukera paregabea izanen da bertan.
Oberena dantza taldeaz gain, galan parte hartuko duten beste taldeen informazioa lortzeko jo helbide honetara: http://korrika.org/index.php?name=News&file=article&sid=39
¡Ya está aquí la Korrika 16!
Aunque comenzará el día 26 de marzo en Tudela, los organizadores han preparado varios actos previos al pistoletazo de salida de la marcha más masiva a favor del euskera. Uno de ellos será el de este viernes 23 de enero, puesto que Nafarroako Korrika Batzordea ha preparado la Korrika gala. En ella se presentará la ropa de la Korrika y el grupo de dantza Oberena ofrecerá una breve actuación. También participarán monologuistas, músicos, ... (para más información consulten la página de la Korrika)
El acto se celebrará en la Totem y la entrada cuesta 6 euros (5.50€ Korrika laguntzaileek).
2009/01/08
Maskaradak 09
- Urtarrilaren 11an, Barkoxe
- Urtarrilaren 18an, Eskiula
- Urtarrilaren 25an, Ezpeize
- Barantailaren 1.an, Urdiñarbe
- Barantailaren 8an, Atharratze
- Barantailaren 15an, Muskildi
- Martxoaren 1.an, Altzürükü
- Martxoaren 8an, Ligi
- Martxoaren 14an, Maule (neskenegün)
- Martxoaren 22an, Larraine
- Martxoaren 29an, Idauze
- Apirilaren 12an, Barkoxe
EGITARAUA:
Goizeko bederatzietan: Barrikadak, Keresturen jokia eta aitzindari beltzen dantza
Arratsaldeko 15:30etan : emanaldi nagusia
Bestalde, Maskaraden inguruan euskaraz zein frantsesez Sü Azia elkarteak sorturiko liburuxka hemen lortu dezakezue: Maskaradak - Les Mascarades
Sü Azia elkartearen helbidea: http://www.suazia.com/
Pasado el año 2008, comienza el 2009 y como siempre, las maskaradak de Zuberoa serán las primeras manifestaciones del carnaval. Los jovenes de Barkoxe serán los encargados de darle vida a Pitxu y compañía desde el 11 de enero hasta el 12 de abril.
2008/12/27
Horra, horra gure Olentzero!
Eguberrietako oporrak hasi dira eta urtero bezala, Oberena dantza taldeak Azpilagaña eta Iruñeko Olentzero kalejiretan parte hartu zuen abenduaren 23an eta 24ean hurrenez-hurren. 24an gainera, azken urteotan tradizio bilakatu den "Mesias Sarritan" dantzatu zuten taldeko zazpi mutilek Oberena Kirol Elkartean. Aurten gainera, nobedadeak izan dira: arratsaldeko zortzietan dantzatu beharrean, 17:30ean dantzatu zen eta bertaratutakoek txokolate bero-beroaz gozatzeko parada izan zuten.
Honenbestez amaitutzat ematen dugu urtea eta bertan den 2009an aurten bezala jarraitzea besterik ezin dugu eskatu, izan ere, urte ona izan baita taldearendako. Txikiendako jaia ospatu genuen lehen aldiz maiatzean, zarzuela batean parte hartu genuen ere lehendabizikoz (La Bruja), Barakaldon eta Naxeran ibili ginen dantza emanaldi bereziak eskeintzen, Goizuetan ezohiko dantzaldia izan genuen bertsolariak lagun izan baikenituen, urtero egin ohi dugun kanpaldia ere primeran atera zen eta Alemaniara eskapadatxo bat egiteko aukera ere izan genuen.
Amaitzeko, gurekin egon zareten orori eskerrak ematea besterik ez zaigu falta. Bai herriz-herri jarraitu gaituzuenoi, bai gurekin lanean jardun duzuenoi, bai eta blog honen bidez jarraitzen gaituzuen orori ere.
Mila esker eta eguberri zoriontsuak igaro!
URTE BERRI ON!