Para seguirnos, acude a la nueva web:

2013/04/10

El domingo Dantzari Ttikien Jaia sale a la calle

Dantza, jalgi hadi plazara izanen da aurtengo lema, eta Gure Txokoa (Bera), Korosti (Legazpi), La Unica,  eta Muthiko Alaiak (Iruñea) dantzari txikien taldeek ere parte hartuko dute.
Dantza, jalgi hadi plazara será el lema de este año y participarán los grupos Gure Txokoa (Bera), Korosti (Legazpi), La Única y Muthiko Alaiak (Iruñea).

Dantzari Ttikien Jaiaren hirugarren edizioa ospatuko du Oberena dantza taldeak apirilaren 14ean. Lau talde gonbidatu ditu besta eguna elkarrekin gozatzeko: Legazpiko Korosti dantza taldea, Berako Gure Txokoa dantza taldea, eta Iruñeko Muthiko Alaiak eta La Unica dantza taldeak. Oberenako txikiekin batera, 150 dantzaritik goiti bilduko dira Arrosadian. Aurten hautatutako lema Dantza, jalgi hadi plazara! izanen da, eta berrikuntzetako bati egiten dio erreferentzia. Ekitaldi nagusia ez da Oberena Kirol Elkartean izanen, kalean baizik, plazan. Oberena parean dagoen Galle enparantza aukeratu dugu horretarako.

Egitaraua:
10:30ean dantza taldeei harrera eginen diegu Oberena Kirol Elkartean. Hamaiketakoarekin indarrak bildu ondotik, kalejiran abiatuko dira. Bi ibilbide eginen dituzte, batzuk Arrosadiako karriketan ibiliko dira, eta besteak Azpilagañan. Bidean dantzatzeko geldialdiak eginen dituzte, eta bi ibilbideak Galle enparantzan bukatuko dira. 13:00etan ekitaldi nagusia eginen dute talde guziek batera. Euskal Herriko hamabost dantza eskainiko dituzte dantzari txikiek.
14:30ean bazkaria izanen dute dantzariek. Orduan bai, Oberenara sartuko dira, bertako kiroldegian eginen baitute otordua. Eguna bukatzeko dantzaldia izanen da kiroldegian bertan. Oberenako hainbat musikarik prestatutako errepertorioak dantzan jarriko ditu besta egunean parte hartzera joan diren dantzari guziak.

Lema:
Arestian aipatu bezala, aurten berrikuntza bat izanen dugu: ekitaldi nagusia ez da Oberena Kirol Elkartean eginen, Galle plazan baizik. Lehenbiziko urtean buruan genuen besta hau karrikara atera beharra zegoela. Handituz joan beharko lukeen besta izaki, karrikara ateratzea ezinbestekoa da. Hori kontuan izanik, aurtengo lemak berrikuntzari keinu bat eginen dio: Dantza, jalgi hadi plazara!. Bernart Etxeparek 1545ean idatzitako olerki ezagun batek dio “euskara, jalgi hadi plazara”, eta bere hitzek inspiratu dute lema. Orduan euskarazko lehenbiziko argitalpenari egin zion erreferentzia Etxeparek, eta guk, gurera ekarrita, ekitaldi nagusia plazara aterako den lehenbiziko Dantzari Ttikien Jaia dugu aurtengoa.

Zer da Dantzari Ttikien Jaia?
2008. urtean hasi genuen proiektua da. Dantzari ttikien emanaldi kopuru urriak kezkaturik, zerbait egin beharra zegoela iduritu zitzaigun. Emanaldiak behar ziren, eta ttikiek goza zezaten, besta egun bat prestatzea pentsatu genuen. Honela abiatu zen Dantzari Ttikien Jaia. Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz! lelopean, bost talde bildu ziren Oberena Kirol Elkartean. Arrosadia auzoan barna kalejiratxoa egin ondotik, elkarteko instalazioetan ekitaldi nagusia antolatu zuen Oberena dantza taldeak. Gero bazkariaz gozatu zuten haurrek eta, hondarrekoz, fanfarrearen doinuekin dantzan ibili ziren, baina publikorik gabe orduan.
Besta hau bi urterik behin ospatzea erabaki zuen Oberenak hasieratik, beraz, 2010. urtean Dantzari Ttikien II. Jaia antolatu zuen. Bigarren edizio horretan Gerorantza, gero ere dantza lemapean lau talde bildu ziren: Salleko (Sestao), Elordi (Zizur Nagusia), Sanfermin Ikastola (Zizur Txikia) eta Oberena (Iruñea). Urte hartan lehenbiziko edizioko egitaraua jarraitu zen, eta berrikuntza bakarra arratsaldean antolatutako jolasak izan ziren. 2012. urtean hainbat arazo izan ziren, beraz, Dantzari Ttikien Jaia erdipurdi ateratzea bainoago, urtebete atzeratzea hobetsi zuten Oberena dantza taldeko kideek.

Kalejirako ibilbidea:
Kalejirak Oberenatik abiatuko dira, bata Eraikin Azkarretara eta bestea Pedro de Aranaz kalearen pareko parkera joanen dira. Bertan dantzatu ondoren denak Gallera abiatuko dira ekitaldi nagusia egiteko. 15 dantza eskainiko dira han.


Ikusi Dantzari Tikien III. Jaia mapa handiago batean


Txikiak dantzan 2010ean ospatutako Dantzari Ttikien II. Jaian



Oberena dantza taldea celebrará la tercera edición de Dantzari Ttikien Jaia. Ha invitado a cuatro grupos para disfrutar del día junto a ellos: Korosti dantza taldea de Legazpi, Gure Txokoa de Bera, y Muthiko Alaiak y La Única de Pamplona. Junto a los txikis de Oberena el acto reunirá a más de 150 dantzaris en el barrio de Arrosadia. El lema de este año será Dantza, jalgi hadi plazara! (Dantza, sal a la calle) y hace referencia a una novedad de la fiesta: el acto central no será dentro del Club Deportivo Oberena, sino en la vía pública. Para ello han optado por la plaza Galle que está en frente del Club.

Programa:
A las 10:30 se les dará la bienvenida a los grupos en Oberena. Tras coger fuerzas con el almuerzo saldrán en kalejira por las calles de Arrosadia y Azpilagaña. Habrá dos recorridos, uno por cada barrio, y los dos terminarán en la plaza Galle. Durante el camino harán alguna parada para bailar y a las 13:00 arrancará el acto central donde todos los txikis bailarán juntos.
A las 14:30 será la comida popular dentro de Oberena y para terminar el día los txikis podrán disfrutar de bailables, pero esta vez sin público. La música correrá a cargo de diferentes músicos de Oberena.

Lema:
Como hemos dicho antes, este año habrá una novedad: el acto central no se celebrará en Oberena, sino en la plaza Galle. Cuando celebramos la primera edición de esta fiesta teníamos en la cabeza sacarla a la calle, ya que debía ser una fiesta que creciera conforme pasaba el tiempo. Por eso el lema de este año hace referencia a todo ello: Dantza, jalgi hadi plazara!. Bernart Etxepare en 1545 escribió “euskara, jalgi hadi plazara”, y ahora recordamos sus palabras. Entonces hablaba del euskera que se imprimía por primera vez; nosotros lo hemos amoldado a nuestra situación, puesto que será la primera Dantzari Ttikien Jaia que se celebra en la calle.

¿Qué es Dantzari Ttikien Jaia?
Es un proyecto que comenzó el año 2008. Preocupados por la escasez de actuaciones para dantzaris txikis se nos ocurrió celebrar un día para ellos. Así comenzó la andadura de Dantzari Ttikien Jaia. Bajo el lema Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz! (Paso a paso, pika y ebats, ¡vamos a bailar!) se reunieron cinco grupos en el Club Deportivo Oberena. Tras una kalejira por el barrio de Arrosadia, se dio paso al acto central dentro de las instalaciones del Club. Una comida popular y los bailables a cargo de la fanfarre pusieron punto y final a la fiesta.
Desde el principio se decidió celebrarla cada dos años, por eso Dantzari Ttikien II. Jaia se celebró en 2010. En aquella segunda edición el lema fue Gerorantza, gero ere dantza (Hacia el futuro para que luego haya dantza) y se juntaron cuatro grupos: Salleko (Sestao), Elordi (Zizur Mayor), Sanfermin Ikastola (Cizur Menor) y Oberena (Pamplona). Aquel año se siguió el guión del anterior con una sola novedad: se organizaron juegos para después de la comida. El año 2012. hubo algunas dificultades para celebrar la tercera edición de Dantzari Ttikien Jaia y por ello se decidió posponerlo un año.

Recorrido de la kalejira:
Una kalejira se dirigirá a los Edificios Inteligentes y la otra a la plaza junto a la calle Pedro de Aranaz. Tras bailar allí todos se reunirán en la plaza Galle para dar comienzo al acto central donde se ofrecerán 15 danzas.


Ikusi Dantzari Tikien III. Jaia mapa handiago batean

No hay comentarios:

Publicar un comentario