Para seguirnos, acude a la nueva web:

2011/03/22

Itzuli dira dantzariak

Igande gauean ailegatu ziren Oberenako dantzariak Iruñera. Miel Otxin ezin izan zuten erre, baina kritika onak jaso dituzte Limósen.
Los dantzaris de Oberena llegaron el domingo por la noche. No pudieron quemar a Miel Otxin pero cosecharon buenas criticas en Limoux.


Iruñean dira dagoeneko, lanean batzuk, ikasten besteak. Asteburu labur baina borobila bizi dute Limósen (Limoux frantsesez) beraz zinez merezi izan du bidaiak. Cristina Pascualena ordezkaria kontent dago bidaiarekin eta Ardanberakoek jakinarazi diotenez, Limóseko alkateak zorion hitzak helarazi dizkie e-mail bidez."Kalitate artistiko eta gizatiar handia" izateagatik goraipatu du alkateak Oberena eta Ardanbera.

Miel Otxin, aitzitik, ez zuten erre. Ez zieten utzi plazan erretzen. Bost orduz ibili ziren Txatxoak jendea zirikatzen, Zaldikoa Ziripot lurrera botaz eta Ferratzaileak haien lanean. Mikel Mugeta izan zen Oberenako Ziripot eta lur jota akitu zuen desfile luzearen ondotik. Iker Miro ibili zen Zaldiko lanetan eta zirikatzaile egon zen egun osoan zehar. Taldeko buruak kontent azaldu dira Lantzeko inauteriarekin. Karriketan korrika, oihuka eta dantzan ibili ziren denak.

Argazkiak ikusi nahi dituenak, jadanik sarean ditu batzuk. Aurki gehiago igoko ditugu guzion gozagarri.

Ya están en Iruña, algunos trabajando, estudiando otros. El fin de semana ha sido corto e intenso en Limós (Limoux en francés), pero ha merecido la pena. La delegada Cristina Pascualena ha quedado satisfecha con el viaje y según le han informado desde Ardanbera, el alcalde de Limós nos ha enviado sus felicitaciones por e-mail. En concreto fue la “gran calidad artística y humana” lo que subrayó. 
Sin embargo el carnaval no acabó como esperaban los dantzaris. No les dejaron quemar a Miel Otxin, pero eso no le libró del juicio. Un desfile de cinco horas hizo posible que reviviera el carnaval de Lantz semanas después de los carnavales. Los Txatxos incordiando a la gente, el Zaldiko tirando a Ziripot al suelo y los herreros trabajando; las calles de Limós se llenaron de colorido el sábado. Mikel Mugeta, el Ziripot de Oberena, acabó cansado puesto que Iker Miro, Zaldiko, estaba con ganas ese día.  Una buena escenificación según los jefes de ensayo, quienes también están satisfechos con los resultados.

Quien quiera ver las fotos del viaje, ya están en la red. Pronto subiremos más.

1 comentario:

  1. Lantzekoa izanda ezin zaituztet zoriondu. Lantzen ez da abarka bat bera ere ikusten, bat bera ere ez, eta zuek Miel Otxini ere jarri dizkiozue.

    ResponderEliminar