Para seguirnos, acude a la nueva web:

2010/10/28

Oskorri Iruñean

Oskorrik Iruñean grabatuko du azaroaren 1ean. Autobus geltoki berrian eta Gaztelu Enparantzan eginen dituen saioetarako dantzari boluntarioak behar dituzte.
Oskorri grabará en Iruña el 1 de noviembre. Necesitan dantzaris voluntarios para las actuaciones que ofrecerán en la nueva estación de autobuses y en la Plaza del Castillo.

Lan berria aurkeztu du Oskorri taldeak. Horretan zenbait melodia zahar errekuperatu dituzte eta Baztango dantzariekin batera, musika eta dantza uztartu dituzte plazan. Orain ETBrekin batera, bideoz grabatzen ari dira dantza-jauzi hauek eta Iruñean izanen dira heldu den astelehenean. Lehendabizi autobus geltoki berrian grabatuko da goizeko 10:30ean eta ondotik Gaztelu Enparantzan 12:30ak aldera. 'Quarrentako erregela', 'Betronio haundia' eta 'Amorea, Margaritatxo' jauziak grabatuko dira lehenengoan eta  'San Sebastian', 'Erregela zaharra' eta 'Erribera' bigarrenean.
Oskorrik dantzarien beharra du saio honetarako eta bertaratuko diren taldeei aldez aurretik abisatu dezatela eskatu die (info@kap-produkzioak.com). Parte-hartzaileek ez dute traje tradizionalik jantzi beharko. "Dantza hauek egin berriak direnez eta ez folkloretik jasotakoak, dantzok filmatzen ditugunean dotore baina moderno jantzita etortzeko eskatzen dizuegu" esan du Oskorrik. "Erran bezala, nahi duzuen guztiak parte hartu dezakezue, hiri batetan, bitan nahiz guztietan. Dantza taldeak ez dira zertan osorik etorri behar jakina, baina zuen kontura joan beharko duzue, guk ezin
ditugu-eta gastuak pagatu".

Iruñeko saioaz gain, Bilbon, Donostian eta Baionan ere grabatuko dute. Joan den astean Gasteizen ibili ziren eta larunbatean eta igandean Bilbon eta Donostian izanen dira hurrenez-hurren. Urratsak eta dantzak Interneten daude eskegita nahi duenak ikas ditzan.


Oskorri ha presentado su nuevo trabajo. En él han recuperado melodías y con la ayuda de los dantzaris de Baztan les han puesto pasos para bailarlas. Ahora están grabando todas estas danzas junto a ETB y el próximo lunes lo harán en Pamplona-Iruña. La primera sesión será en la nueva estación de autobuses a las 10:30 y la segunda en la Plaza del Castilla a las 12:30. En el primer lugar se grabarán 'Quarrentako erregela', 'Betronio haundia' y 'Amorea, Margaritatxo'; en el segundo  'San Sebastian', 'Erregela zaharra' y 'Erribera'.
Oskorri necesita la ayuda de dantzaris y han pedido a los grupos que quieran participar que los avisen (info@kap-produkzioak.com). Las y los participantes no deberán llevar indumentaria tradicional. Al ser "danzas nuevas" Oskorri ha decidido que la gente vista normal, "elegante pero moderno".
A parte de la sesión de Iruña también grabarán en Bilbao, Donostia y Baiona. La semana pasada estuvieron en Vitoria-Gasteiz y el próximo sábado y domingo grabarán en Bilbao y Donostia respectivamente. Los pasos y danzas están colgadas en Internet para quien quiera aprenderlas.

No hay comentarios:

Publicar un comentario