Para seguirnos, acude a la nueva web:

2010/06/05

Jai giroan murgildurik

Giro ederrean hasi dira Arrosadiako bestak eta eguzkia izan da nagusi ostegunetik. Gaurko emanaldian ere eguraldi paregabea izan du Oberena dantza taldeak.
Arrosadia celebra sus fiestas con un ambiente extraordinario. El sol que no se ha escondido desde el jueves ha acompañado esta mañana a los dantzaris de Oberena.

Iribaseko ingurutxoa, dantzari-dantza, neskadantza, san petrike dantza, jotak, gorularien arkudantza,... denetarik izan da gaurko kalejiran. Goizeko hamaiketan hasi dira Oberena dantza taldeko kideak auzoko karrikak musika eta dantzarekin girotzen. Ordu beteko kalejiraren ondoan, Galle enparantzan eskeini dute emanaldia dantzari ttiki zein nagusiek. Euskal Herrikoekin batera Ekuadorreko dantzak izan dira ikusgai. Eguzkiak gogor jotzen zuen eta ikusleak bertan zegoen itzal bakarrean babestu dute haien burua. Dantzariei, berriz, izerditzea egokitu zaie, baina merezi izan du, Jai Batzordeak bazkaritara gonbidatu baititu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario