Para seguirnos, acude a la nueva web:

2010/01/23

Kultura berriz ere kolokan

Nafarroako herri ttikiak kulturaz ornitzen zituzten udaberriko eta udazkeneko programak bertan behera utzi ditu Nafarroako Gobernuak. Gure herrialdeko dantza taldeek "Ronda de Primavera" eta "Ronda de Otoño" deritzoten programa kulturaletan parte hartzen zuten, orain baina, haien emanaldi kopurua murriztu eginen da. Dantza saio gutxiago, irabazi ekonomiko gutxiagoren sinonimo dela uste dute Oberena dantza taldeko kideek eta horrek kezkatzen ditu. Udalerriek Kultura eta Turismo sailetik bidalitako mezu elektroniko baten bidez izan dute murrizketaren berri. Bertan azaltzen dutenez, krisia dela eta kultura aurrekontuan murrizketak egin behar izan dituzte eta neurrietarik bat "Ronda de Otoño", "Ronda de Primavera" eta "Correpueblos" programak ezabatzea izan da. Albistearen arira, PSOEk gertaturikoa Parlamentuan azaltzeko eskatu dio Corpasi.

El Gobierno de Navarra ha suprimido los circuitos culturales de primavera y otoño con los que los pueblos más pequeños de nuestra provincia gozaban de espectáculos. Hasta ahora los grupos de dantza navarros participaban en estos circuitos, pero este año verán reducido el número de actuaciones anuales. Para participantes del grupo de Oberena menos actuaciones supone menos ingresos económicos, lo que les preocupa.  Los municipios que sufrirán el recorte recibieron un correo electrónico del departamento de Cultura y Turismo en el que se les explicaba la nueva medida. Al parecer la crisis es la culpable del recorte presupuestario en cultura y por ello se han suprimido los programas "Ronda de Otoño", "Ronda de Primavera" y Correpueblos. Ante esta noticia, PSOE ha pedido la comparecencia de Corpas en el parlamento.

2 comentarios:

  1. Zenbait herrietako udalek kexua adierazi dute honen harira. Ez genuke guk ere gauza berdina egin behar (bateratuta)? Ba al dugu kexurik adierazteko indarrik?

    ResponderEliminar
  2. Erantzun bateratua beharrezkoa da, baina badakigu zein den dantza talde oro elkartzen dituen erakundea.
    EDBn edozeinek proposa dezake bilera bat.

    ResponderEliminar