Para seguirnos, acude a la nueva web:

2009/09/28

Oporretatik bueltan

Udako oporrak pasatu direlarik, berriz ere kurtsoari ekitea dagokigu dantzarioi. Iragan astean bilera egin genuen eta bertan azaldu genizkizuen aurtengo nondik-norakoak zeintzuk izanen ziren. Beraz, ostiral honetan, urriak 2, txikienak entsaiatzen hasiko dira 18:00etan (mutil nagusienak 18:30etan).
Maitane, Amaia, Izaskun, Gorka eta Iker


Después de estas largas vacaciones de verano, toca retomar la dinámica de ensayos. Como bien os comunicamos en la reunión de la semana pasada, este viernes 2 de octubre comenzarán los más txikis a las 18:00 (los chicos más mayores a las 18:30)
Maitane, Amaia, Izaskun, Gorka e Iker

2009/09/14

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2009


Dantzari Egun Osoa
Egunak hodeitsu argitu badu ere, 11:30etarako eguzkia izan dugu Atarrabiako ortzian jaun eta jabe. Orduan hasi dira jatorrizko taldeak dantzan. Iadanik jendea gerturatua zen Udal enparantzara artisau azokari begiradatxo bat ematera, baina txistu doinuek jendea karpara gerturatu dute. Iribas, Izaba, Leitza eta Berako dantzek ederki alaitu dute dantza protagonista izan den eguna. Honen ondoan, bazkaria izan dute taldeek, eta batek baino gehiagok berriz jantzi behar izan du dantzarako trajea, izan ere, arratsaldean ekitaldi nagusia izan baita. Euskal Herriko probintzi ezberdinak ordezkatzeko 700 dantzari inguru bildu dira Indurain Anaiak polikiroldegian. Guziak elkarrekin Udal enparantzara abiatu dira 17:30ak pasatxo zirelarik eta bertan, tradizioari jarraiki, Agintariarena dantzatu dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroako taldeek. Udaletik kendu bazuten ere, gaur hamaika ikurrinek estali dute ortzia. Horren aitzinetik, ordea, aurreskua dantzatu zaie dantzariei.
 Honen ondotik etorri dira herrialde guzietako dantzak, Nafarroak Agoitzeko txokolatearen jota dantzatu du hasteko, ondoren Araba (lehen eta azken aurreko postuan dantzatu duena), Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoaren txanda izan da. Enparantzan aunitz ziren detailerik galdu nahi ez zutenak eta adi-adi izan dira Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzei so. Zuriz jantzirik ederki ibili dira Bizkaiako taldeak, dotore Zuberoa, bizi-bizi Lapurdi, maisuki Gipuzkoa eta alai Araba. Ekitaldi nagusiaren hondarrean Nafarroak hartu du berriz txanda bizitasun eta indar handiz Korteseko dantzak plazaratzeko. Txalo zaparrada handi batekin joan dira dantzariak, baina izanen zuten aukerarik azkenekoz dantzatzeko, izan ere, dultzaineroen doinuek Larraindantza dantzatzera gonbidatu baitituzte dantzari zein ikusleak.
Ekitaldi nagusia akiturik, materialak bildu eta dutxa hartzeko parada izan dute dantzariek eta gero afaria izan dute talde guziek elkarrekin. Ardoa eta kanta falta izan ez diren afariari Trikidantzen emanaldia jarraiki dio, goizaldeko 4ak arte luzatu dena. Bada parranda jarraitu duenik eta 5etan oraindik Udal enparantzan baziren etxera joan ez zutenak kantu eta dantzan.


Aurtengoz hori izan da dena, heldu den urtean Iparraldera jo beharko dute lurralde guzietako dantzariek. Lerro hauetan ez dugu inor ahantzi nahi, beraz, eskerrak eman nahi dizkiogu bai Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrari baita Atarrabiako Mikelats dantza taldeari, haien lan handiaren emaitza izan baita aurtengo dantzari egun handia. ZORIONAK!


Berriak:


2009/09/12

EHko Dantzari Eguna 09


Gaur ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna, Atarrabian. Goizean-goiz hasiko den egitaraua ez da akituko bihar goizaldera arte. Urtero bezala, Euskal Herri osoko dantza taldeak elkartuko dira gure herriko dantzak plazaratzeko asmoz. Herrialde bakoitzak bere dantzak aurkeztuko ditu eta gero afaria eta gaupasa izanen dute guziek. Dena-den, hori ez da gaurko prestaturik dagoen gauza bakarra, izan ere, goizeko 11:30ean jatorrizko dantza taldeak arituko baitira karrikak alaitzen.

Hoy se celebrará una nueva edición del dantzari eguna nacional en Villaba-Atarrabia. El programa empezará por la mañana y terminará de madrugada.




Egun osoan Zehar:
• Udal enparantzan; dantza, folklore eta arropa tradizionalarekin erlazionaturiko artisau azoka. Mercado de artesanías relacionadas con la dantza, el folclore y la ropa tradicional.
• Trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, akordeolariak, txalapartariak, etc.
• Txozna
• Erakusketa (goizean). Esposición

Egitaraua:
11.00h Udal enparantzan, folkloreko artisauen azoka. Mercado de artesanía en la plaza consistorial.
•11.30h Udal enparantzan, jatorrizko dantza taldeen jaialdia. Actuación de los grupos autóctonos en la plaza consistorial.
•14.00h Jatorrizko dantza taldeen bazkaria. Comida de los grupos autóctonos
•16.00h “Indurain anaiak” polikiroldegian dantza taldeen Ongi etorria. Bienvenida a los grupos en el polideportivo "Indurain Anaiak".
•17.30h Harrera ofiziala polikiroldegitik Atarrabiako kaleetaraino. Acogida oficial por las calles de Villaba-Atarrabia.
•18.00h Jaialdi Nagusia udal enparantzan. Acto central en la plaza consistorial.
•21.30h “Lorenzo Goikoa” polikiroldegian dantza taldeen afaria. Cena de los grupos de dantza en el polideportivo "Lorenzo Goikoa".
•00.30h – 04.30h “Atarrabia” frontoian Gaupasa, Udal enparantza ondoan, “Trikidantz” taldearekin. Gaupasa con Trikidantz en el frontón "Atarrabia", junto a la plaza consistorial.


Kalegiraren Ibilbidea: