Para seguirnos, acude a la nueva web:

2010/09/09

Txistu Eskola

Oberenak Txistulari Eskola izanen du berriz ere. Hasi da izena emateko epea eta urrian ekinen diote ikastaroari.
Oberena recupera la Escuela de Txistularis. Ya ha comenzado la preinscripción y en octubre comenzará el cursillo.

Txistulari Eskola urte luzez ibili zen Oberenan iraganean. Orain berriz ekinen diote txistulariak sortzeari. Txistulari Eskola izanen da berriz Oberenan eta interesaturik den orok izena eman dezake bulegoan. Ikastaroa urrian hasiko da, baina lehenagotik bilera eginen dute interesatuekin solasteko. Orduan zehaztuko dira ordutegia eta prezioa.

Durante años Oberena tuvo escuela de txistularis y ahora volverá a tenerla. Quién esté interesado/a en aprender o en mejorar su nivel de txistu ya puede inscribirse en las oficinas de Oberena. El curso comenzará en octubre, pero antes se hará una reunión para hablar con los y las interesadas. Entonces se concretarán horarios y el precio.

2010/09/08

Leitzako ingurutxoa

Larunbatean ospatuko da Nafarroako Dantzari Eguna Leitzan. Bitxikeria gisa, blog honetara 2004. urtean bertako enparantzan gertatutakoa ekarri nahi izan dugu.
Este sábado se celebrará el Dantzari Eguna de Nafarroa en Leitza. Hoy traemos hasta este blog una curiosidad que pasó en el año 2004 en la misma plaza del pueblo.


Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) antolatutako Nafarroako Dantzari Eguna larunbatean ospatuko da Leitzan eta bertako ingurutxoa dantzatuko da besteak-beste herriko enparantzan. Gaurkoan, atzera so paratu gara eta 2004. urteko bitxikeria bat dakarkizuegu. Orduan, Leitzako Aurrera dantza taldea eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldea ateri ziren plazara ingurutxoa dantzatzera. Bizkaitarrek 70. hamarkadan  Leitzan bertan ikasi zuten dantza plazaratu zuten eta bertakoek haiek dantzatzen duten bertsioa. Bi bideoak ikusirik, aski garbi antzeman daitezke ingurutxoen arteko ezberdintasunak. Iaz dantzan.com webguneak gogoratu zuen 2004an gertaturikoa.

El Dantzari Eguna de Nafarroa que organiza Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) tendrá lugar este sábado en Leitza y entre otras danzas, se bailará el ingurutxo de la localidad. Hoy nos pondremos mirando hacia el pasado y os traemos una curiosidad del año 2004. En mayo de dicho año el grupo Aurrera de Leitza y Andra Mari de Galdakao salieron a bailar el ingurutxo a la plaza de la localidad navarra. Los vizcaínos enseñaron la coreografía que aprendieron en la década de los 70 en Leitza y los locales bailaron su versión. Viendo los dos vídeos las diferencias son evidentes. Dantzan.com enseñó los dos ingurutxos el año pasado en su web.

2010/09/06

69 urtez

Oberena dantza taldeak 69 urte bete ditu aurten. Urtemuga berezi hau ospatzeko, hainbat ekimen eginen dituzte taldeko kideek
El grupo de dantza Oberena cumple este año 69 años. Para celebrar este cumpleaños tan especial, los miembros del grupo han preparado algunas actividades.

69 urte dira Oberena dantza taldea sortu zenetik. 1941. urtean dantzan hasi zirelarik ez zuten pentsatuko noiz arte iraunen zuen orduko ametsak, baina 2010. urtean bizi-bizi dirau taldeak. Orain, urtemuga berezi hau aprobetxatuz, dantzariek hainbat ekimen eginen dituzte. Horien artean kokatzen dira aurtengo Sanferminetan atera zituzten pegatinak. Orain kamisetak eginen dira logotipoarekin eta blog honetan argituz joanen diren beste hainbat kontu.
AUNITZ URTEZ!

Ya han pasado 69 años desde que nació el grupo de dantza Oberena. Los que emprendieron este viaje en 1941 no se harían a la idea de cuanto duraría su sueño, pero aquí estamos, en el año 2010 y el grupo más vivo que nunca. Ahora, aprovechando este aniversario tan especial, los dantzaris de Oberena lo celebrarán con diferentes actividades. Dentro de esta celebración debemos enmarcar las pegatinas que lució la gente en Sanfermines. Ahora se aprovechará el logotipo para sacar camisetas y se harán otras actividades que podréis conocer mediante este blog.
AUNITZ URTEZ!

2010/09/05

akitu da kanpaldia

Guraso, ttiki eta begirale oro elkartu dira gaur Belaten elkarrekin bazkaldu eta 2010eko kanpaldiari amaiera emateko. Lau egun hauen ondotik, deskantsatzeko tenorea heldu da.
Ya ha finalizado el campamento del 2010 con la comida que ha reunido a madres y padres, txikis y monitoras/es en Belate. Ahora toca descansar de estos intensos cuatro días.

Aurtengoz aski da, akitu da 2010eko kanpaldia urteroko gisan: guraso, ttiki eta begiraleak elkartu dituen bazkariarekin alegia. Lau egunez iraun du kanpaldiak eta izugarri ongi pasa dute guziek. Ostegunean Zugarramurdiko lezeak eta sorginen museoa bisitatu zuten. Ostirala mendira joateko eguna izan zen eta arratsaldean herri kirolekin eta tailerrekin gozatu zuten. Gauez begiraleen bila aritu ziren Kortarixar aterpetxearen gibeleko mendian. Beldurra, zirrara eta oihuak izan ziren gaueko protagonistak. Nicanor prailea eta guzi agertu zitzaien jeistera zihoazelarik. Larunbatean gynkana erraldoiaren txanda izan zen, Irurita eta Lekarotzeko karriketan barna ibili ziren ttikiak hondarreko pistaren bila. Batzuk hagitz nekaturik, besteak erretxindurik eta irauzleak kontent. Bazkaria behinik behin aski gustora hartu zuten denek. Goizekoa gutti balitz, arratsaldean parolinpiadak izan ziren Elizondoko pilotalekuan. Euskal Herria, Mendebaldeko Sahara, Eire eta Eskozia lehia bizian ibili ziren. Hondarrekotz Eire ateri zen garaile, baina Mendebaldeko Saharak (bigarrenak) jokalari ona galdu zuen bigarren frogan. Eskoziarrek brontzezko medaila eskuratu zuten eta bertakoek laugarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Eguna akitzeko talde bakoitzak hiru egunetan zehar prestaturiko antzezlanak zein koreografiak taularatu zituzten Kortarixarren eta musikarik onenaren erritmoarekin dantzan ibili ziren gaueko ordu ttikiak arte. Gaur goizean antzararen jokoa izan dute Elizondon eta kanpaldiari amaiera emateko, arestian aipatu bazkaria izan dute guziek gozagarri. Kanpaldi bikaina beraz aurtengoa eta orain, heldu den urtean pentsatzen ibiliko dira aunitz. Eskerrak eman nahi dizkiegu Kortarixarri, hagitz ongi ibili baikara aterpetxean. Esker mile aunitz!


Esto ha sido todo, ha terminado el campamento de 2010 como todos los años reuniendo a las madres y padres, txikis y monitoras/es para disfrutar de la comida. El campamento ha durado 4 días y todas y todos lo han pasado en grande. El jueves visitaron las cuevas y el museo de las brujas de Zugarramurdi. El viernes fue el día de andar por el monte y a la tarde disfrutaron de los herri kirolak y talleres. Por la noche estuvieron buscando a los monitores por el monte de detrás de Kortarixar. El miedo, la emoción y los gritos fueron los protagonistas en una velada en la que el fraile Nicanor apareció entre los árboles. El sábado tocaba gynkana gigante por las calles de Irurita y Lekaroz. Por si fuera poco lo de la mañana, a la tarde comenzaron las paraolimpiadas en el frontón de Elizondo. Euskal Herria, Sahara Occidental, Irlanda y Escocia disputaron la medalla de oro, pero solo un equipo alcanzo la gloria: Irlanda. Pero todo hay que decirlo, Sahara Occidental (segundos) perdió a un buen jugadores en la segunda prueba. Los escoceses obtuvieron la medalla de bronce y los de casa tuvieron que conformarse con el cuarto puesto. Para finalizar el día cada grupo expuso el teatro y/o coreografía que había preparado durante los días anteriores en Kortarixar. Después la mejor música consiguió que hasta los pies más txikis no pararan de bailar hasta tarde. Esta mañana han jugado el juego de la oca den Elizondo y para terminar el campamento, la ya mencionada comida. Por lo tanto el campamento ha sido perfecto, y ahora toca pensar en el del año que viene. Desde aquí queremos agradecer a Kortarixar, puesto que hemos andado fenomenal en el albergue. Esker mile aunitz!

2010/08/26

Alkotzeko bestak

Alkotzeko bestetan emanaldia eskeiniko du Oberena dantza taldeak igande honetan. Bertako ingurutxoa plazaratuko du Euskal Herriko beste dantza batzuekin batera.
Oberena bailará en fiestas de Alkotz este domingo 29 de agosto. Junto a otras danzas de Euskal Herria bailarán el ingurutxo de la localidad navarra.

Igande honetan, hilak 29, Alkotzeko bestetan dantzatuko du Oberenak. Eguerdian hasiko da emanaldia, 13:00ean, eta ordu beteko ikuskizuna izanen da. Euskal Herriko hainbat dantzekin batera, Alkotzeko ingurutxoa dantzatuko du.

Este domingo 29 de agosto Oberena bailará en fiestas de Alkotz. La actuación comenzará al mediodía, a las 13:00, y durará aproximadamente una hora. Junto a otros bailes de Euskal Herria, bailarán el ingurutxo de Alkotz.

2010/08/13

NDE Leitzan

Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) jakinarazi duenez, aurtengo Nafarroako Dantzari Eguna Leitzan ospatuko da irailaren 11an. Parte-hartzeko deia luzatu dute nafardantza blogaren bidez.
Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) ha informado que el Dantzari Eguna de Nafarroa será en Leitza el día 11 de septiembre. Desde el blog nafardantza animan a que todos los grupos participen.

Gaur azaldu du Nafarroako EDBk prestatzen hasiak direla iraileko Nafarroako Dantzari Eguna. Leitzan izanen da aurten hilaren 11an. Dantza taldeei parte-hartzeko deia luzatu die dantzen federazioak. Oberena dantza taldea, urtero bezala, bertan izanen da Nafarroa Garaiko gainontzeko taldeekin batera.
Aurten Agintariena, Kortesko dancea, Eltziegoko dantzak eta Leitzako ttunttuna plazaratuko dira ekitaldi nagusian. Lehenago, ordea, arratsaldeko lehen orduetan, parte-hartuko duten taldeek emanaldiak eskeiniko dituzte leku ezberdinetan.

Nafarroako EDB ha informado que están preparando el Dantzari Eguna de Nafarroa para el 11 de septiembre. Mediante su blog han llamado a todos los dantza taldes a participar en este día. Oberena, como todos los años, participará junto a los demás grupos de Nafarroa.
Este año se bailará Agintariena, el dance de Cortes, los bailes de Elciego y el ttunttun de Leitza. Pero antes, a primera hora de la tarde, los grupos participantes ofrecerán actuaciones en diferentes lugares.

2010/08/06

Kanpaldia '10

Aurtengo kanpaldia irailaren 2tik 5era izanen da Elizondon. Izena eman duten ttikiek adosturiko prezioa ordaindu beharko dute abuztuaren 11a aitzinetik.
El campamento de este año será del 2 al 5 de septiembre en Elizondo. Los y las txiki que se apuntaron deberán abonar lo acordado antes del 11 de agosto.

Urtero bezala, aurten ere kanpaldia izanen dute Oberena dantza taldeko ttikiek. Aurten Elizondoko Kortarixar aterpetxean egonen gara irailaren 2tik 5era. Inoiz baino haur gehiago izanen dira, 30 orotara, eta 85€ sartu beharko ditu bakoitzak  30350145691450042253 kontu zenbakian abuztuaren 11a aitzinetik. Informazio oro kanpaldiaren blogean igoko dugu.

Como todos los años, éste también los txikis de Oberena podrán disfrutar del campamento. Este año estaremos en el albergue Kortarixar de Elizondo del 2 al 5 de septiembre. Irán más txikis que nunca, 30 en total, y deberán abonar los 85€ antes del 11 de agosto en el número de cuenta 30350145691450042253. Toda la información del campamento estará en el blog habilitado para ello.

2010/07/11

Azkenean Recoletasen

Iruñeko Udalak berriz ere espainiar selekzioaren partida paratuko du pantaila erraldoietan. Recoletas plazara lekualdatuko dira euskal dantzak.
El Ayuntamiento de Pamplona ha decidido volver a retrasmitir el partido de la selección española mediante pantallas gigantes. Las danzas se pasarán a la plaza Recoletas.

Uztailaren 7an gertatu gisan, gaur ere Gaztelu enparantzan pantaila erraldoiak paratuko dituzte Herbeherak-Espainia partida ikusteko. Joan zen egunean agertu ziren dantzariak plazan eta txistuaren doinuaz gozatu. Larraindantza ere egin zuten espainiar zaleen artean. Dena-den, gaur Recoletas plazara mugituko da ekitaldia, istilurik gerta ez dadin.
Peñek ere haien egitaraua aldatu dute eta ez dira Gaztelu enparantzatik pasako.

Como sucedió el 7 de julio, hoy también retrasmitirán el partido Holanda-España en las pantallas gigantes de la plaza del Castillo. El pasado miércoles algunas y algunos dantzaris se acercaron a la plaza para bailar al son del txistu. Incluso se bailó La Era rodeados de aficionados españoles. Aun así, hoy las danzas serán en la plaza Recoletas para que no haya altercados.
Las peñas también han decidido modificar su programa y no pasar por la plaza del Castillo.

2010/07/03

Emakumea lehendabizikotz

Aurtengo uztailaren 6an Oberena dantza taldeko neska bat ateriko da Foruen enparatza erdira ikurriñarekin. Lehendabizikotz emakumea izanen da egun honetan protagonista.
El 6 de julio una chica del grupo de dantza Oberena saldrá al medio de la plaza de los Fueros a ondear la ikurriña. Por primera vez la mujer será la protagonista de este gran día.

Emakume batek Foruen enparantza erdian ikurriña astinduko duen lehendabiziko aldia izanen da aurtengoa. Horrela erabaki dute Oberena dantza taldeko kideek bi itzuliko bozketaren ondoan. Izan ere, aurten Oberena dantza taldeari dagokio uztailaren 6an ikurriña eramatea, baita musikaren ardura ere. Parekidetasunera bidean urratsa emanen da honela eta neska dantzariak izanen dira eguneko protagonistak.
Emanaldia, urteroko gisan, 13:30ak aldera izanen da Foruen enparantzan eta, agintarienaz gain, Eltziego, arkudantza, brokeldantza eta Zangotzako jota dantzatuko dira. Oberena joanen da kalejiraren buruan eta berarekin batera euskal dantza erakustaldia eginen dute honakoek: Ortzadar, Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats eta Muthiko Alaiak.
Ikurriña Foruen enparantzan

La de este año será la primera vez que una mujer ondee la ikurriña en medio de la plaza de los Fueros. Así lo decidieron ayer los dantzaris de Oberena en una votación de dos vueltas. Este año es el grupo de dantza Oberena el encargado de ondear la ikurriña y encargarse de la música de la actuación del 6 de julio. Esto puede ser un paso más en el camino a la igualdad y las dantzaris serán las protagonista del día.
La exhibición de folclore comenzará sobre las 13:30 en la plaza de los Fueros. A parte de agintariena, se bailará El Ciego, arkudantza, brokeldantza y jota de Sangüesa. Oberena será encargada de abrir camino en la kalejira y junto a nuestro grupo bailarán los siguientes: Ortzadar, Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats eta Muthiko Alaiak.

2010/07/02

Sanfermin beroa

Sanferminak bertan ditugu, giro beroa eta eguraldia are beroagoa izanen dela dirudi. Herri mugimenduak hainbat ekitaldi prestatu ditu jai herrikoiak bizitzeko parada emanez. Udalak, baina, urte bezala, eskaintza txikia zabalduko du euskaldunendako.
Los San Fermines están a la vuelta de la esquina. Este año el movimiento popular también ha preparado diferentes actividades para disfrutar de unas fiestas populares. El Ayuntamiento, sin embargo, no ofrecerá demasiado para los euskaldunes.

Asteartean hasiko dira Iruñeko bestak Konpartsak txupinazoa jaurtiko duelarik. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du Sanferminetan eta uztailaren 6an zein 8an karrikara aterako da giroa berotzera. Asteartean Foruen enparantzan eskeiniko du emanaldia Iruñerriko gainontzeko taldeekin batera. 8an berriz, ttikien txanda izanen da. Goizeko 11:30tan ekinen diote kalejirari eta baratxurien enparantza(errekoletak) izanen da abiapuntua.

El martes comenzarán las fiestas de Iruña con el chupinazo que lanzará la Comparsa. El grupo de dantza Oberena también participará en los Sanfermines y el 6 y el 8 de julio saldrá a la calle a animar el ambiente. El martes bailará en la Plaza de los Fueros junto a los demás grupos de la comarca. Por otro lado, el 8 será el turno de los txikis. A las 11:30 comenzará la kalejira desde la Plaza de Recoletas.
Argazkia: Larrazun, CC
Blog honek Udaletxeko egitaraua zein herri mugimenduarena uztartu ditu, euskal kulturarekin eta jai parte-hartzaileekin  zerikusia duten ekitaldiak biltzeko asmoz (klikatu hemen ikusteko). Euskal dantzari dagokionean, hauek izanen dira huts ezineko zitak:
Este blog ha preparado un programa fusionando el del movimiento popular y  el del Ayuntamiento de Pamplona-Iruña (clic aquí para verlo), con el fin de crear el programa de la cultura vasca y las fiestas populares. A continuación les mostramos las citas que no se puede perder:
Uztailaren 6an Folklore emanaldia Foruen enparantzan. 13:30ean hasiko da eta Oberenari dagokio aurten ikurrina astintzea eta musika./Actuación de folclore en la plaza de los Fueros a las 13:30. Este año Oberena ondeará la ikurriña y se encargará de la música.
Uztailaren 7an Ardanbera fanfarrearen emanaldia eta jautziak 20:00etan Oinez Txokoan. 00:00etan Aiko taldea Takoneran./Actuación de la fanfarre Ardanbera y jauziak a las 20:00 en el Txoko de Oinez. A las 00:00 Aiko taldea en la Taconera.
Uztailaren 8an dantzari ttikien emanaldia. Kalejira baratxurien enparantzan hasiko da 11:30ean.
Patxi Perez dantzan paratuko ditu bertaraturikoak 00:30ean Oinez Txokoan./ Actuación de los dantzari txikis. La kalejira comienza a las 11:30 en la plaza Recoletas. A las 00:30 Patxi Perez pondrá a bailar a todo el que se acerque.
Uztailaren 9an txalaparta bermuta izanen da Jarauta karrikan 13:30ean./ Txalaparta-vermut por la calle Jarauta a las 13:30.
Uztailaren 10a Euskal Herriko jaien eguna izanen da. Egun osoan zehar euskal kultura ikusgai izanen da Iruñeko karriketan barna. Eguerdiko 12etan  Orreaga Fundazioak antolaturik San Ferminetan Kantari kantujira Merkatu  plazatik San Jose Plazaraino. 23:00etan dantzaldi-erromeria izanen da. 00:00etan Miel Otxin taldearen ekitaldia Oinezen Txokoan./ Día de las fiestas de Euskal Herria. Todo el día habrá actividades culturales en las calles de Iruña. A las 12 del mediodia San Ferminetan Kantari, kalejira coral. A las 23:00 dantzaldi-erromeria y a las 00:00 actuación del grupo Miel Otxin en la Taconera.
Uztailaren 11an Gora Iruñea! Kantuz aterako da La Unica peñatik 12:30ean. Kantu herrikoiek alaituko dituzte Iruñeko karrikak. 18:00etatik aitzina  Speiz Mukaki dantza eta musika taldearen irteera Muthiko Alaiak peñatik./ Gora Iruñea! Kantuz saldrá desde la peña La Única a las 12:30. A las 18:00 Speiz Mukaki saldrá desde la peña Muthiko Alaiak.
Uztailaren 12an  Bertso bermuta izanen da Jarauta karrikan 13:30ean. Ministro eta Silveira izanen dira bertsolariak. 00:00etan Trikizio taldearen erromeria Oinez Txokoan./ Bertso-vermut en la calle Jarauta a las 13:30. Ministro y Silveira serán los bertsolaris.
Uztailaren 13an 12:30ean Kantutegi herrikoia Gartxotekin Alegria de Iruña peñan. 18:30ean dantzaldia izanen da Gora Iruñean Bixenteren eskutik./ 12:30 Cancionero popular con Gartxot en la peña Alegría de Iruña. 18:30 bailables en Gora Iruñea! con Bixente.
Uztailaren 14an 13:00etan Amaren alabak Muthiko Alaiak peñan. 13:30ean trikipoteoa Jarauta karrikan hasirik. 20:00etan Txalaparta topaketa Oinez Txokoan./ Amaren alabak en la peña Muthiko Alaiak a las 13:00. A las 13:30 trikipoteo por Jarauta. A las 20:00 txalaparta topaketa en el txoko del Oinez.
Egunero/Todos los días: 21:00etan dantzaldia Gaztelu enparantzan txistulari eta gaiteroekin. Honen ondotik jauziak dantzatuko dira./ A las 21:00 bailabrel de txistu y gaita en la Plaza del Castillo. Después jauziak.