Baionan izanen da Euskal Herriko Dantzari Eguna. Nazio osoko ordezkariak bilduko dira maiatzaren 2an Lapurdiko hiriburuan Euskal Dantzarien Biltzarrak antolaturiko egunean.
El Dantzari Eguna de Euskal Herria será en Baiona. Representantes de todas las provincias se congregarán en la capital labortana el día 2 de mayo llamados por Euskal Dantzarien Biltzarra.
Heldu da Euskal Herriko Dantzari Egunaz mintzatzeko tenorea. Euskal Dantzarien Biltzarrak deiturik maiatzaren lehen asteburuan ospatuko da aurtengo dantzarien topagunea Baionan eta herrialde bakoitzak bere ordezkaritza bidaliko du egun honetan parte hartzeko. Dena-den, azken urteotan egin den gisan, jaialdia ez da egun bakarrera mugatuko eta hitzaldiak eta ikuskizuna prestatu dituzte aurreko egunetarako. Zehazki apirilaren 30 eta maiatzaren 1a izanen dira dantzari egun nazionalerako aperitifak. Ostiralean hitzaldia prestatu du EDBk "Euskal Jauziak" gaiari loturik. 19:00etatik aitzina Orai Bat taldea, Xabier Itzaina eta Claude Iruretagoiena mintzatuko dira eta ondoren mahainguruari ekinen zaio. Larunbatean, berriz, Hiriburuko Leinua taldearen "Sakratua" ikuskizunaz gozatzeko parada izanen da Baionako eliza batean 20:00etan.
Igandean izanen da egun haundia eta ordurako espero da jende gehienaren parte hartzea. Egun osoko egitaraua izanen da, dantza protagonista izanen duelarik. Hasteko desfilea 10:30etan, ordu bete beranduago ekitaldi nagusia Baionako errugby zelaian (euria eginen balu kiroldegian) eta eguerdian bazkaria 14:00ak aldera. Egunari amaiera emateko erromeria izanen da 17:00etatik aitzina. Bestalde, egun osoan zehar artisau azoka izanen da hurbiltzen den ororen gozagarri.
Euskal Herriko Dantzari Eguna, Euskal Dantzarien Biltzarrak urtero ospatzen duen besta da. Iaz Atarrabian izan zen (lehen aldikoz larunbatez) eta aurten Lapurdiko hiriburuan bilduko dira nazio osoko dantzariak. Nafarroa Garaiko ordezkaritzaren artean izanen da Oberena dantza taldea.
Ekitaldi nagusian dantzatuko dena beheiti duzue.
Ekitaldi nagusiko dantza emanaldia/Actuación del acto central:
Araba: Neska mutilak azkenean pozik, Araiako jota, Uruñuela.
Nafarroa Beherea: soka-dantza, euskaldunak, sorginak eta kadrila.
Bizkaia: dantzari-dantza (zortzinango, makil jokoa eta txotxongillo), gorulariak (arku-dantza eta dominguillo).
Gipuzkoa: agurra, ezpata-dantza eta zinta dantza.
Lapurdi: Ahurtiko makil-dantza, makil txiki berri eta Beteluren fandangoa.
Nafarroa Garaia: Pamplonas, Desmayo, Lesaka (makil gurutze, zeharkakoa, zubi gainekoa).
Zuberoa: erabakitzeke.
Ha llegado el momento de hablar de Euskal Herriko Dantzari Eguna. Atendiendo a la convocación de Euskal Dantzarien Biltzarra el próximo 2 de mayo Baiona será punto de encuentro de dantzaris provenientes de todas las provincias vascas. Aun así la fiesta no se reducirá a un único día y los días anteriores habrá una charla y un espectáculo para ir abriendo boca, en concreto el día 30 de abril y 1 de mayo. El viernes EDB ha preparado una charla sobre “Euskal Jauziak” en la que también habrá mesa redonda. A partir de las 19:00 Orai Bat taldea, Xabier Itzaina y Claude Iruretagoiena hablarán sobre el tema. El sábado, el grupo Hiriburuko Leinua ofrecerá el espectáculo “Sakratua” a las 20:00 en una iglesia de Baiona.
El domingo será el día grande en el que se han programado actos para todo el día. Comenzará a las 10:30 con un desfile, una hora más tarde tendrá lugar el acto central en el campo de rugby de Baiona (si lloviera en el polideportivo) y a las 14:00 del mediodía será la comida. Para darle fin al día a partir de las 17:00 tendrá lugar la romería. Por otro lado, el mercado de artesanías estará durante todo el día.
Euskal Herriko Dantzari Eguna es la fiesta anual que organiza Euskal Dantzarien Biltzarra. El año pasado Atarrabia-Villaba fue la anfitriona (por primera vez en sábado) y este año el testigo ha pasado a manos de la capital labortana. Entre la representación de Alta Navarra estará Oberena dantza taldea.