Oberena peñak lokal berria inauguratu du gaur Jarauta karrikan. 12:30ak aldera hasi da ekitaldia, Oberenako dantzarien eskutik. Aurreskua dantzatu ondotik, kontsiliarioak lokala bedeinkatu du eta dantzari ekin zaio berriz ere. Jota eta porrusalda doinuekin alaitu dute eguna dantzariek eta fanfarreak. Honen guziaren ondotik pintxoak atera dituzte bertaratu den ororendako. Arratsaldean giro onak jarraituko du eta peña zabalik izanen da peñako kideak etxeratu bitarte.
La peña Oberena tiene nuevo local en la calle Jarauta y hoy han procedido a inaugurarlo. Todo a comenzado con un aurresku y la bendición del consiliario a las 12:30. Después los dantzaris y la fanfarre han animado el ambiente a tono de jota y porrusalda. Tras los bailes ha llegado la hora de degustar un exquisito lunch y de refrescar las gargantas con un pote. El buen ambiente seguirá toda la tarde hasta que el cuerpo de las y los peñeros aguante.
2010/02/20
Peñak badu lokal berria
Etiquetas:
oberena,
oberena dantza taldea,
peña
2010/02/13
Inauteriak 2010: badatoz egun handiak
dantzan.com 2010/02/09
Inauteriak 2010
Otsailak 11, Ostegun Gizena
Otsailak 12, Ostiral Mehea
Otsailak 13, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
Otsailak 14, Inaute Igandea edo Zaldunita
Otsailak 15, Astelenita
Otsailak 16, Inaute Asteartea edo Asteartita
Errege egunetik aurrera hainat inauteri ospatu da dagoeneko, baina multzo handiena ohiko datetan izaten da, eta horiek aurten aste honetan izango dira. Hona hemen inauterien egutegia datozen egunotarako.
Aurreko urteetako ohituretan oinarritutako datak gehitu dizkiogu guk, beraz, erne, batzuetan gertatzen baita tokiren batean aldaketak egitea. Beraz, inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmotan bazara, komeni da bertara deitu eta ospakizunak konfirmatzea!
Otsailak 11, Ostegun Gizena
- Errenteria - Azeri-dantza
- Eskoriatza - Urdelardero eguna
- Bera - Haurren Zingar-arrautze eskea eta Inude eta Artzaiak
Otsailak 12, Ostiral Mehea
- Eibar - Kaldereroak
- Agurain - Porreroa eta sorgina
Otsailak 13, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
- Behobia - Puska biltzea
- Durango - Surrandiak
- Galdakao - Altsasuko inauteria (Andra Mari Taldea)
- Bera - Kaldereroak
- Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
- Leziaga - Sorgina
- Laudio - Leziagako sorgina
- Cintruenigo - Zarramuskeroak
Otsailak 14, Inaute Igandea edo Zaldunita
- Abaltzisketa - Txantxoak
- Amezketa - Talaik
- Antzuola - Sorgin dantza
- Aretxabaleta - Txino Dantza
- Mundaka - Atorrak
- Markina - Zaragi-dantza
- Uztaritze - Errobiko Kaskarotak
- Zalduondo - Markitos
- Lesaka - Goitarrak
- Lesaka - Zaku-zaharrak
- Azpeitia - Elegante eguna
- Gernika - Marrauen soka-dantza
- Bera - Inude eta Artzaiak
- Donibane Lohizune - Kaskarotak
- Unanua - Mamuxarroak
- Cintruenigo - Zarramuskeroak
- Luzaide - Inauteak
- Donibane Garazi - Libertimendua
- Muskildi - Maskaradak
Otsailak 15, Astelenita
- Amezketa - Talaik
- Lesaka - Fraindarrak arraultze-arraultze eskean
- Bera - Zingar-arraultze eskea
Otsailak 16, Inaute Asteartea edo Asteartita
- Altsasu - Momotxorroak
- Arizkun - Sagar-dantza
- Lekeitio - Estudiantina
- Lantz - Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta ferratzaileak
- Unanu - Mamuxarroak
- Uztaritze - Zanpanzar
- Kanpezu - Toribio
- Lesaka - Goitarrak arraultze-arraultze eskean
- Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
- Goizueta - Zahagi-dantza
- Eskoriatza - Kukumarro
Etiquetas:
dantza,
euskal herria,
ihauteriak,
inauteriak
2010/02/04
Berrikuntzak
Berrikuntzak hasi dira Oberena Dantza Taldearen blog ofizialean. Hainbat irakurlek eskatu du bi blogak bakar batean batzea eta honela izanen da hemendik aitzina. Informaziorako soilik genuen bloga (oberenadantzataldeainfo) desagertu da eta blog honetan aurkituko dituzue guri buruzko atalak. Sailei dagokionez ez da aldaketarik izanen, beraz, "Taldea", "Historia", "Fanfarrea", "Multimedia" eta "Agenda" atalek bere horretan jarraituko dute.
Hilabete honetan aldaketa gehiago izanen dira blogean eta udaberria hasterako bloga eraberritzea da Oberena dantza taldearen asmoa. Helburua itsura aldaketa eta atal berriak eskaintzea izanen da.
Santa Ageda bezpera
Bihar Santa Ageda eguna dugu. Euskal herritarrak, baina, gaur aterako dira urteroko gisan etxe guziak kantuz poztera. Etxez-etxeko eskean batzuk, tabernarik taberna beste batzuk, gure kulturak bizi-bizi dirau oraindik ere. Goizean eskolen txanda izan da, arratsaldean berriz, abesbatzak, folklore taldeak eta beste aterako dira eztarriak urratu arte eskean ibiltzeko asmoz. Arrosadian 20:00an aterako dira AEK euskaltegitik eta auzoa haien kantuekin alaituko dute.
Mañana es Santa Agueda y hoy toca salir a cantar. Algunos de casa en casa, otros de bar en bar, pero nuestra cultura sigue viva. A la mañana ha sido el turno de los escolares y a la tarde les toca a los coros, grupos folclóricos y demás. En Arrosadia saldrán a las 20:00 desde el euskaltegi de AEK y cantaran por las calles del barrio mientras que sus gargantas se lo permitan.
Etiquetas:
aek euskaltegia,
arrosadia,
santa ageda
Suscribirse a:
Entradas (Atom)