Para seguirnos, acude a la nueva web:

2009/12/31

2010eko Maskaradak

Urteko hondarreko orduak ditugu, hondarreko minutu eta segundoak. Guk baina ez dugu minutu ez segundurik galdu nahi heldu den urtean pentsatzen hasteko eta argi dago, urtearen hasieran huts egin ezinezko zita dugu Zuberoan. Aurtengo maskaradak Larraineko gazteek antolatuko dituzte eta beheiti parada duzue maskada egutegia ikusteko. Urtarrilaren 10ean hasi eta apirilaren 18ra arte ibiliko dira larraintarrak kantu eta dantzan.

  • Urtarrilak 17, igandea: Larraine*
  • Urtarrilak 24, igandea: Ligi
  • Urtarrilak 31, igandea: Atharratze
  • Otsailak 7, igandea: Eskiula
  • Otsailak 14, igandea: Muskildi
  • Otsailak 21, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 7, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 14, igandea: Altzai*
  • Martxoak 21, igandea: Santa Grazi
  • Martxoak 28, igandea: Aloze
  • Apirilak 4, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 11, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 18, igandea: Gamere
  • Apirilak 25, igandea: Larraine
Otsailaren 28an ez da maskaradarik izanen, Basaburuko inauteriak baitira asteburu horretan.  Bestalde, dantzan.com-ek jakinarazi duenez, urtarrilaren 10ean (Larrainen) eta martxoaren 14ean (Altzai) asmoa dute barrikadak eta emanaldi nagusia segidan egiteko, tarteko bazkaria alde batera utziz.

Iturria:
dantzan.com




2009/12/30

Haziz, creciendo

2009. urtea amaitzear dugularik, eskerrak eman behar dizkizuegu blog hau jarraitu duzuen guzioi. Bidean trabak topatu baditugu ere, zuengana iritsi gara eta zuek guregana ere, noski. Aurten balantze positiboa egitea tokatzen zaigu, 1800 bisita lortu baititugu. Urteak pasa ahala gure irakurle kopurua haziz doa eta horrek ematen digu indarra aurrera egiteko. Esker aunitz beraz jarraitzen gaituzuen guzioi.
Hondarrekoz, egun onak pasa ditzazuen opatzea baizik ez zaigu geratzen, beraz URTE BERRI ON!




Ya casi ha terminado el año 2009 y de nuestra parte solo podemos daros las gracias. Hemos encontrado trabas en el camino, pero hemos conseguido llegar hasta vosotras y vosotros, y viceversa. De lo que al blog se refiere, este año acabamos con un balance positivo puesto que hemos conseguido 1800 visitas. Gracias a todas y todos los que nos seguís, cada año son más nuestros lectores y lectoras; así da gusto seguir trabajando.
Solo nos queda desearos que paséis buenos días:
URTE BERRI ON! ¡FELIZ AÑO!

2009/12/21

Abenduaren 3a

Iadanik sarean dira ikusgai aurtengo Oberenako Dantzarien Eguneko argazkiak.




Las fotos del Día del Dantzari de Oberena ya están en la red.
Para verlas clic aquí

2009/12/19

Euskal Kulturari erasoa

Argazkia: david de haro (Deia)Mungiako Izenaduba basoari eraso egin diote. Sei panpina apurtu eta hainbat kalte eragin dituzte espraiekin. Mezu bat ere utzi dute erasotzaileek:  "Ez  egin  iruzur  haurrei".  Guk,  Javier  Tubiak  (Oberena dantza taldeko ordezkaria) eta Iker Tubiak (Oberena dantza taldeko begiralea) erasoa gaitzetsi nahi dugu eta baso mitologikoan lanean dihardutenei gure babesik beroena agertu. Euskal kulturaren aurkako erasotzat har genezakeen hau ezin dugu onartu euskal folklorean lanean ari garenok. 
Joan den apirilaren 25ean bertan izan ginen dantza taldeko ttikiekin eta izugarri gozatu zuten. Ez da harritzekoa, bertakoek lan bikaina egiten baitute gure kulturaren alde. Animo bada eta segi lanean!


Zuzendariari eskutitza Berrian
Erasoaren inguruan informazio gehiago Berrian, Deian eta El Correo Españolen


Argazkia: david de haro (Deia)Han atacado el bosque mitológico Izenaduba de Mungia. Han destrozado seis muñecos y han causado destrozos con spray. Los agresores dejaron un mensaje escrito: "No mientan a los niños". Nosotros, el delegado de dantza Javier Tubia y el monitor de dantzaris Iker Tubia condenamos este acto vandálico contra nuestra cultura y queremos ofrecer nuestro apoyo a todas y todos los que trabajan para que este proyecto siga adelante. Como grupo folclórico no podemos admitir ataques como este.
El pasado 25 de abril visitamos el bosque con los txikis del grupo y se lo pasaron genial. No es de extrañar, puesto que hacen un trabajo ejemplar por nuestra cultura. Animo y seguid trabajando!

Carta al director en Berria.
Más información sobre el ataque en Berria, Deia y El Correo Español

2009/12/17

Dantzari Txikien Topaketa

Dantzari Txikien II. Topaketa ospatuko da igande hontan, hilaren 20an, Zizur Nagusian. Aurten 13 talde eta 600 dantzari txiki inguru bilduko dira karrikak euskal musika eta dantzez alaitzeko asmoz. 11:00etan hasiko da jaialdia, bi kalejirarekin, eta 13:00etan ekinen diote ekitaldi nagusiari Elordi enparantzan (Euria eginen balu pilotaleku handian). Oberena dantza taldeak opor aitzineko besta hontan parte hartuko du Elordi (Zizur Nagusia), Harizti (Barañain), Muthiko Alaiak (Iruñea), Eluntze (Mendilorri), Agoitz (Agoitz) Hulargi (Berriozar), Eguzki Eder (Antsoain), Jaso ikastola (Iruñea), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Fermin (Zizur Txiki), Larratz (Burlata) eta Iruña taldea (Iruñea) taldeekin batera.
Ekitaldi nagusian dantza hauek plazaratuko dira: Ipurdi dantza, Zazpi Jauziak, Sorgin dantza, Txontxongilo, Axuri Beltza, Gorulari, Baztango esku dantza, Lantzeko Zortzikoa eta Txulalai.




 La segunda Dantzari Txikien Topaketa se celebrará en Zizur Nagusia (Cizur Mayor) este domingo 20 de diciembre. 13 grupos y unos 600 dantzaris txikis se juntarán para alegrar las calles con música y danza de Euskal Herria. El festival comenzará a las 11:00 con dos kalejiras y el acto central tendrá lugar en la plaza Elordi a las 13:00 (si lloviese en el frontón grande).  Oberena dantza taldea participará junto a Elordi (Zizur Nagusia), Harizti (Barañain), Muthiko Alaiak (Iruñea), Eluntze (Mendilorri), Agoitz (Agoitz) Hulargi (Berriozar), Eguzki Eder (Antsoain), Jaso ikastola (Iruñea), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Fermin (Zizur Txiki), Larratz (Burlata) eta Iruña taldea (Iruñea).
En el acto central se bailará lo siguiente: Ipurdi dantza, Zazpi Jauziak, Sorgin dantza, Txontxongilo, Axuri Beltza, Gorulari, Baztango esku dantza, Lantzeko Zortzikoa eta Txulalai.

Info+: NAFARDANTZA

2009/12/05

Folklore emanaldia

Hilaren 6an, Arribe Atalluko frontonan folklore emanaldia eskeiniko du Oberena dantza taldeak. Txalaparta doinuez, gure herriko dantzez, bertsoez eta euskal musikaz gozatzeko parada izanen du bertaratzen den orok. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta ordu bete inguru iraunen du. 

El 6 de diciembre, Oberena dantza taldea dará una actuación de folclore en la que se podrá disfrutar de txalaparta, dantza, bertso y musika de Euskal Herria. Comenzará a las 19:00 en el frontón del pueblo y durará aproximadamente una hora.