Para seguirnos, acude a la nueva web:

2008/12/27

Horra, horra gure Olentzero!

Eguberrietako oporrak hasi dira eta urtero bezala, Oberena dantza taldeak Azpilagaña eta Iruñeko Olentzero kalejiretan parte hartu zuen abenduaren 23an eta 24ean hurrenez-hurren. 24an gainera, azken urteotan tradizio bilakatu den "Mesias Sarritan" dantzatu zuten taldeko zazpi mutilek Oberena Kirol Elkartean. Aurten gainera, nobedadeak izan dira: arratsaldeko zortzietan dantzatu beharrean, 17:30ean dantzatu zen eta bertaratutakoek txokolate bero-beroaz gozatzeko parada izan zuten.

Honenbestez amaitutzat ematen dugu urtea eta bertan den 2009an aurten bezala jarraitzea besterik ezin dugu eskatu, izan ere, urte ona izan baita taldearendako. Txikiendako jaia ospatu genuen lehen aldiz maiatzean, zarzuela batean parte hartu genuen ere lehendabizikoz (La Bruja), Barakaldon eta Naxeran ibili ginen dantza emanaldi bereziak eskeintzen, Goizuetan ezohiko dantzaldia izan genuen bertsolariak lagun izan baikenituen, urtero egin ohi dugun kanpaldia ere primeran atera zen eta Alemaniara eskapadatxo bat egiteko aukera ere izan genuen.

Amaitzeko, gurekin egon zareten orori eskerrak ematea besterik ez zaigu falta. Bai herriz-herri jarraitu gaituzuenoi, bai gurekin lanean jardun duzuenoi, bai eta blog honen bidez jarraitzen gaituzuen orori ere.



Mila esker eta eguberri zoriontsuak igaro!

URTE BERRI ON!

2008/12/20

Dantzari Txikien Topaketa '08

Bihar, abenduaren 20a, ospatuko da dantzari txikien topaketa Iruñeko karriketan barna. Dantzari ttikienek duten emanaldi kopuru urria ikusirik, karrikara ateratzeko jaialdi hau prestatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak.
Dantzari txiki egunetan ez bezala, biharkoa goizez besterik ez da izanen. Sarasate Pasealekutik aterako dira dantza taldeak eta bi ibilbide ezberdin izanen dira. Lehenengoak Burgoen enparantzan izanen du geldialdia; San Frantziskon aldiz bigarrenak. Bertan emanaldia eskeiniko dute ttikiek eta Gaztelu Enparantzara abiatuko dira ekitaldiari amaiera egiteko. Hau 13:00tan izanen da.


Mañana, 20 de diciembre, se celebrará la concentración de dantzaris txikis en las calles de Iruñea. La escasez de actuaciones para los más chiquitos ha llevado a Euskal Dantzarien Biltzarra a organizar este acto.
A diferencia de los dantzari txiki egunas, esta fiesta solamente se celebrará por la mañana. Los grupos saldrán del Paseo Sarasate y realizarán dos recorridos. El primero parará en la plaza de los Burgos y el segundo lo hará en San Francisco. Allí se hará una actuación y después cogerán camino a la Plaza del Castillo para terminar el día con una demostración de danzas de todos los grupos participantes.

2008/12/05

Barakaldoko argazkiak

Barakaldon eskeini genuen emanaldiaren argazkiak sarean dira iada. Hauek ikusteko sartu http://oberenadantzataldeainfo.wordpress.com gunean eta bertan klikatu argazki eta bideoetan.

En la web http://oberenadantzataldeainfo.wordpress.com podréis disfrutar de las fotos que sacamos en Barakaldo.

2008/12/01

Abendaren 3a bertan

Ikasturtea hasi zen irailean eta berarekin batera dantzariok denboraldi berriari ekin genion. Arrosadiako Euskaraz Bai egunean dantzan ibili ginen abestera irten ziren Iruña Kantuzeko kideak lagun genituela. Hala ere, ezin uka dezakegu aurreko igandean eskeinitako emanaldia izan dela taldearen pizgarri. Izan ere, Naxeran antolatutakoaren antzeko emanaldia ikusteko parada izan baitzuten Barakaldoko kultur etxera bertaratutakoek. Irailetik prestatzen ibili ginen emanaldia eta abenduaren amaieran berriz taularatu nahiko genuke Iruñerrian. Hala ere, oraindik zehazteke dago noiz eta non izanen den; informazio hau blogean aurkituko duzue laster.

Hasi da beraz gure denboraldi berria eta, urtero legez, abenduaren 3a bertan dugu. Egun honetan ospatzen da Oberenako dantzariaren eguna eta beste behin ere gure taldeko dantzari zein dantzari ohiek parte hartuko dute. Aurtengoan Oberena Dantza Taldetik igaro diren txistulariak omenduak izanen dira, haien lana hagitz garrantzitsua izan baita gure taldeak bizi izan dituen 67 urte hauetan. Honetaz gain, Euskal Herriko kulturan gizon garrantzitsua izan den Mikel Laboa zendu berriari ere omenalditxo ttiki bat egin nahiko genioke, beraz, txoriak-txori bere kanta ezagunarekin hasiko dugu besta egun honetako dantza saioa. Izan ere, bere musika beti egon da presente taldean, bai dantzarion ahoan, bai eta plazaratu ditugun emanaldi batzuetan ere. Honela ba, gure agurrik beroena eman nahi diogu Euskal Herriko musika eta kulturaren ikur honi.



Comenzó el curso en septiembre y con él la nueva temporada para los dantzaris. Tras actuar en el Euskaraz Bai Eguna de Arrosadia junto a Iruña Kantuz y el último montaje que ofrecimos en Barakaldo el pasado domingo- sin duda la actuación más motivadora en lo que vamos de curso- llega el tan ansiado por los dantzaris de Oberena 3 de diciembre. Como todos los años, en esta fecha celebraremos el día del dantzari del grupo en el que participarán dantzaris y exdantzaris del mismo. Este año homenajearemos a los txistularis que han recorrido estos 67 años junto a nosotros puesto que han sido una parte muy importante a la hora de exponer la cultura de nuestro pueblo.

Para finalizar informaros que la actuación que presentamos en Barakaldo la volveremos a ofrecer en Iruñea. Todavía no está fijada la fecha y lugar definitivos, pero en breves os los daremos a conocer mediante este blog. Y como amantes de nuestra cultura, no podemos olvidar a un gran hombre que ha sido importantísimo en ella. Sin duda hablamos del recién fallecido Mikel Laboa. Sus canciones siempre han estado presentes en el grupo, bien en los cantos de sobremesa, bien en algunas actuaciones. Así pues, comenzaremos la actuación con una pieza del cantante euskaldun. Desde el grupo nos despedimos de esta bellísima persona.

Para finalizar informaros que la actuación que presentamos en Barakaldo la volveremos a ofrecer en Iruñea. Todavía no está fijada la fecha y lugar definitivos, pero en breves os los daremos a conocer mediante este blog.