Para seguirnos, acude a la nueva web:

2008/03/25

La Bruja

Sarasate baino urte bat beranduago hil zen Ruperto Chapik, iruindar biolinista bikainari zarzuela hau eskeini zion, Julián Gayarrek abesteko pentsatutakoa zena. La Bruja zarzuela nagusien taldeari dagokion titulua da bere hedadura eta musika-kalitatearengatik. 1887an estreinatuta, azken urteotan berpizte bat ezagutu du bere interesarekin ados: Iruñeko Udalak 1990 urtean eskeini zuen, Gayarreren mendeurrenaren urtean; denboraldi honetan Zarzuelako Teatro Nazionalak berriz emanen du eta Valentziako Palau de Les Arts-ek bezala, 2007ko urtarrilan estreinatu zuen. Sarasateren urteurren honetan, Baluartek Palau de Les Arts-en produkzio ikusgarri hau eskeiniko du, Emilio Sagiren zuzendaritzarekin. Parte musikala etorkizun handiko zuzendari gazte baten esku dago, José Miguel Pérez Sierraren esku hain zuzen ere. Paper printzipaletan lehenengo lerroko antzezle-zerrenda dago: Nancy Fabiola Herrera, Jorge de León, Arantza Irañeta, Alfonso Echeverría, Vicenç Esteve eta Aurora Moneo. Nafarroako Koru Lirikoa eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak ere produkzio honetan parte hartzen dute.

*www.baluarte.com webgunetik zuzenean harturiko informazioa


Ruperto Chapí, que murió un año después de Sarasate, dedicó al gran violinista pamplonés esta zarzuela pensada para ser cantada por Julián Gayarre, el tenor roncalés al que también le unía una estrecha amistad. La Bruja es un título que pertenece por su extensión y calidad musical al grupo de las zarzuelas mayores. Estrenada en 1887, ha conocido en los últimos años un resurgimiento acorde con su interés: el Ayuntamiento de Pamplona la ofreció en 1990, el año del centenario de Gayarre, el Teatro Nacional de La Zarzuela la repone esta temporada y como el Palau de Les Arts de Valencia la estrenó en enero de 2007. Baluarte ofrece, en el centenario de Sarasate, esta espectacular producción del Palau de Les Arts de Valencia con dirección de Emilio Sagi y la presencia al frente de la parte musical de José Miguel Pérez Sierra, un joven y prometedor director que ya ha triunfado en escenarios de tanto prestigio como el Festival de Pésaro. Los papeles principales están interpretados por un elenco de primera fila en el que destacan Nancy Fabiola Herrera, Jorge de León, Arantza Irañeta, Alfonso Echeverría y Vicenç Esteve. El Coro Lírico de Navarra y la Orquesta Sinfónica de Navarra están también presentes en esta gran producción.

*Información de www.baluarte.com

Ekimen berriak - Nuevos Proyectos

Agur esan diogu neguari, nahiz eta udaberria elurrez jantzirik etorri zaigun. Atzean utzi ditugu Olentzero eta Ihauteriak eta orain proiektu berriei ekiteko prest gara. Eskuartean duguna euskal dantza tradizionaletik nahiko urrun dago. Nafarroan giroturiko Zartzuela batean parte hartuko dugu. Bertako erritmoak erabiltzen baditu ere, koreografo batek prestatutako dantza zatiak dira emanen ditugunak. Apirilean hasiko gara entsaioekin eta hilaren amaieran taularatuko dugu. Gure ohiko jarduera albo batera utzi eta bestelako estiloak lantzeko parada izanen dugu, beste era bateko gauzak egitea aberasgarria izaten baita beti: lan egiteko beste modu batzuk ezagutu, jendea ezagutu...
Emanaldiak apirilaren 25 eta 26an izanen dira Baluarten.

Apirilean ere ospatuko dugu ziurrenik Dantzari Ttikien Jaia. «Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, DANTZATZERA GOAZ!» lelopean Iruñeko hainbat dantza talde biltzeko asmoa dugu, dantzatu, jolastu eta ongi pasatzeko asmoz. Hala ere, oraindik zehazteke dago dena, beraz, honen berri emanen dugu ahal bezain laster.

El invierno a quedado atrás y la primavera ha llegado cubierta de un manto de nieve. En el camino han quedado la fiesta del Olentzero y los Carnavales por lo que es hora de realizar nuevos proyectos. El que tenemos entre manos se aleja de la danza tradicional, pues se trata de una Zarzuela ambientada en Navarra. Bailaremos piezas basadas en ritmos de aquí, coreografiadas para la ocasión. Abandonaremos parcialmente nuestra actividad habitual para centrarnos en este estilo que aportará riqueza al grupo. La Zarzuela se escenificará los días 25 y 26 de abril en el auditorio Baluarte.

En este mes tenemos la intención de celebrar una fiesta para los dantzaris txikis. Bajo el lema « Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, DANTZATZERA GOAZ!» queremos reunir a varios grupos de Iruñea para bailar, jugar y disfrutar de un domingo agradable. De todos modos está todo por confirmar, así pues, les iremos informando.

2008/02/02

ARROSADIAKO IHAUTERIAK

Gaur, otsailak 2, Oberena Dantza Taldeak Arrosadiako ihauterietan parte hartuko du. Aurten Lantzeko pertsonaiak kaleratuko dituzte dantza taldeak eta Arrosadiako Koordinadorak. Dantzari txiki, ertain eta nagusiak, gurasoen taldea eta auzoko hainbat kolektibo jalgiko dira karrikak musika eta kolorez margotzera. Egitarauan goizeko puska biltzea, arratsaldeko kalejira eta gaueko gaupasa aipatzekoak dira.

Ihauteriak asteazkenean hasi ziren auzoan


Hilaren 30ean eta 31an Arrosadiako txikienek mozorro tailerrak izan zituzten. Bertan eskaiolazko karetak egiten ikasi zuten, eta ongi ikasi gainera! Ortziralean Oberena Kirol Elkartean bideo emanaldia izan zen zeinarekin dantza taldeko kide guztiek Lantzeko inauteriei buruz gehiago ikasteko parada izan baitzuten. Gaur, esposaketa irekirik izanen da goizean zehar eta 11etan puska biltzea eginen da auzoko komertzioetatik. Bazkari on baten ostean karrikara irtengo gara arrosadiako kolektibo eta taldeak karriketan giro ezin hobea marraztera. 18:30etan hasiko da kalejira Inteligentes eraikinen plazatik eta Ilargienean amaituko da Miel Otxinen epaiketarekin. Gero, denok albokara joanen gara taldeko argazkiak egitera eta gauean afari goxo-goxoaz gozatzeko aukera izanen dugu San Fermin Peñan. Egunean zehar izaniko besta giroari ez diogu bada amaierarik emanen, aipatu peñan gaupasa izanen baita bertaratzen den guztiendako.

-----------------------------------------------------------

Hoy, 2 de febrero, el grupo de danzas Oberena participará en los carnavales de Arrosadia. Este año el grupo de danzas y la Coordinadora de Arrosadia sacarán los personajes de Lantz para que animen el barrio con una kalejira en la que participarán el grupo de txikis, medianos y mayores, el grupo de padres y los diferentes colectivos del barrio. La música y la danza serán indiscutibles protagonistas del festejo, pero dentro del programa que ha preparado Coordinadora cabe destacar la puska biltzea de la mañana, la ya mencionada kalejira de la tarde y la gaupasa de la noche.


Los carnavales arrancaron el miercoles

El 30 y 31 de febrero los más txikis del barrio disfrutaron del taller de máscaras. El viernes hubo una proyección de videos sobre los carnavales de Lantz en la sociedad deportiva Oberena. Los dantzaris pudieron aprender más sobre los carnavales de la localidad Navarra. Hoy podréis visitar la exposición que han preparado en la Asociación de Vecinos y a las 11 los jóvenes irán a los comercios en busca de comida. Tras una buena comilona a las 18:30 comenzará la kalejira que partira desde los Edificios Inteligentes hasta la plaza Ilargienea en la que se ejecutará el juicio de Miel Otxin. Después tod@s junt@s nos dirigiremos hacia el bar Alboca para hacer fotos de cuadrilla y a la noche disfrutaremos de una buena cena en la Peña San Fermín. En esta misma peña tendrá lugar el último acto de los carnavales de este año, la gaupasa, que se prolongará hasta altas horas de la noche.


2008/01/06

NAJERA 2007

Hemen da Najera 2007 DVDa. 2007ko abuztuaren 11an Oberena dantza taldea Naxerara abiatu zen emanaldi txukun bat eskeintzeko asmoz. Honetarako kanpoko laguntza behar izan zuen: Jon Garai txakapartan, Xabier, Edurne Eneko eta Iker Moreno dantzan, eta Imanol eta Gorka kamera lanetan. DVDak ordu bat eta 31 minutu irauten ditu. Hasieran erritmo eta soinuekin jolasten dira dantzariak, baina hortik aitzin dantza tradizionalez gozatzeko parada izanen duzue. Nafarroako, Xiberuko, Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzak dira ikusgai DVDan. Espero dugu DVDa zuen gustokoa izatea.

Datu gehiago:

Izena: Najera 2007
Egilea: Oberena Dantza Taldea
Bideoaren produkzioa:
Imanol Martinez eta Gorka Zudaire
Prezioa: 5€
Iraupena: 1:
31:00
DVDa eskuratzeko Oberena Kirol Elkarteko bulegora jo beharko duzue edo dantza taldekoekin harremanetan jarri.
Oberena Kirol Elkarteko bulegoa: Astelehenetik ostiralera 9:00tik 13:30ra eta 16:30tik 19:30ra.



Ya está aquí el DVD Najera 2007. El 11 de agosto de 2007 el grupo de danzas Oberena se desplazó a Nájera con el fin de enseñar nuestras danzas fuera de Euskal Herria. Para ello tuvimos que acudir a gente ajena del grupo: Jon Garai en la txalaparta, los dantzaris Xavier, Edurne, Eneko e Iker Moreno, y Gorka e Imanol en las cámaras. El DVD dura una hora y 31 minutos en los que se puede disfrutar de danzas de Nafarroa, Zuberoa, Gipuzkoa y Bizkaia. El espectáculo comenzará con un juego rítmico que dará paso a la danza tradicional vasca. Esperamos que el DVD sea de vuestro agrado.

Más datos:

Nombre: Najera 2007
Creado por: Oberena Dantza Taldea
Productores: Imanol Martínez eta Gorka Zudaire
Precio: 5€
Duración: 1:31:00
El DVD se podrá adquirir en la oficina del Club Deportivo Oberena o contactando con el grupo de danzas.
Horario de oficina: Lunes a viernes de 9:00 a 13:30 y de 16:30 a 19:30

Bideoaren spota ikusteko egin klik hemen.
Para ver el spot del DVD haz clic aquí.

2008/01/05

2008ko IHAUTERIAK

Aurten inoizko goizen izanen dira ihauteriak. Guk Euskal Herrian izanen diren besta ezberdinak ezagutarazi nahi dizkizuegu.

Este año los carnavales llegan antes que nunca. Desde este blog nos gustaría informaros de los diferentes festejos de nuestra tierra.

Urtarrilak 13, igandea / 13 de enero

  • Atharratze - Maskaradak

Urtarrilak 20, igandea

  • Gotaine - Maskaradak
Urtarrilak 26, larunbata / 26 de enero
  • Donostia - Kaldereroak
  • Tolosa - Kaldereroak
  • Lizartza - Puska biltzea baserrietatik
  • Eibar - Koko-eskea eta koko-dantzak
Urtarrilak 27, igandea / 27 de enero
  • Donostia - Inude eta Artzaiak
  • Lizartza - Dantzariak herriko kaleetan eta plazan
  • Irun - Inude eta Artzaiak
  • Ligi - Maskaradak
Urtarrilak 28, astelehena / 28 de enero
  • Zubietako joaldunak Iturenera
Urtarrilak 29, asteartea / 29 de enero
  • Iturengo joaldunak Zubietara
Urtarrilak 31, Ostegun Gizena / 31 de enero
  • Errenteria - Azeri-dantza

Otsailak 1, Ostiral Mehea / 1 de febrero

  • Eibar - Kaldereroak

Otsailak 2, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera / 2 de febrero

  • Behobia – - Puska biltzea
  • Durango - Surrandiak
  • Galdakao - Altsasuko Inauteria (Andra Mari Taldea)
  • Bera - Kaldereroak

Otsailak 3, Inaute Igandea edo Zaldunita / 3 de febrero

  • Abaltzisketa – Txantxoak
  • Amezketa - Talaik (baserriak)
  • Antzuola - Sorgin dantza
  • Aretxabaleta - Txino Dantza
  • Mundaka -– Atorrak
  • Markina –- Zaragi-dantza
  • Uztaritze –- Errobiko Kaskarotak
  • Zalduendo –- Markitos
  • Lesaka - Zaku-zaharrak
  • Azpeitia - Elegante eguna
  • Gernika - Marrauen soka-dantza
  • Garindain - Maskaradak
  • Bera - Inude eta Artzaiak
  • Altzürükü - Maskaradak
  • Donibane Garazi - Kabalkada eta Libertimendua

Otsailak 4, Astelenita / 4 de febrero

  • Amezketa - Talaik (kaleak)
  • Lesaka - Fraindarrak arraultze-arraultze eskean
  • Bera - Zingar-arraultze eskea

Otsailak 5, Inautea Asteartea edo Asteartita / 5 de febrero

  • Arizkun - Sagar-dantza
  • Lekeitio - Estudiantina
  • Lantz - Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta ferratzaileak
  • Unanu - Mamuxarroak
  • Uztaritze - Zanpanzar
  • Kanpezu - Toribio
  • Lesaka - Goitarrak arraultze-arraultze eskean
Otsailak 10, igandea / 10 de febrero
  • Ürrüstoi - Maskaradak
Otsailak 12, Asteartea / 12 de febrero
  • Altsasu - Momotxorroak
---------------------------------------------------------------
2008an ATARRATZEk eta ALOZE-ZIBOZE-ONIZEGAINEk dütüe maskaradak antolatzen.
Este año las mascaradas las organizarán ATARRATZE y ALOZE-ZIBOZE-ONIZEGAINE.

Maskaraden egutegia hau izanen da:
El calendario de mascaradas será el siguiente:
Igandeetan (8an salbu):
Goizanko 10:00 : Barrikadak

Arrastiriko 16:00 : Maskaradak

2007/12/30

INUXENTE!

Hilaren 28an Kenyara bidaiatzekoak ginela idatzi genuen blogean eta gaur informazio hori faltsua zela esan behar dugu. Inuzenteen eguna aprobetxatuz txantxa bat egin nahi genuen. Hala ere, lasai, izanen baita bidaiarik aurten ere.

El 28 de diciembre escribimos una noticia en este blog en la que decíamos que viajaríamos a Kenya. Hoy desmentimos esta noticia, todo fue una inocentada. Pero tranquil@s, este año también esperamos poder disfrutar de algún viaje.

2007/12/28

EH - KENYA

Olentzero Oberenara iritsi da eta aurten izugarrizko oparia dakar taldekideendako: Kenyara bidaia. Oberena Kirol Elkarteko kide bat han izan zen eta dantza taldearen berri izan zuten hari esker. Kenyakoei izugarri gustatu zitzaizkien ikusitako argazkiak eta liluraturik geratu ziren Iruñeko gizon honek azaldutako guztiarekin. Honela ba, atzo jakinarazi zinguten bidaiari buruz. Bidaia uda partean izanen da eta aste batez gozatzeko aukera izanen du Oberenak.
Oraingoz hau da dugun informazioa. Gehiago jakin bezain laster jakinaraziko dizuegu.


Olentzero ha llegado a Oberena y esta vez se a portado: ¡nos ha traido un viaje a Kenya!
Un socio del Club Deportivo Oberena ha viajado a este país y les habló del grupo de danzas. A los keniatas les encataron las fotos y les entusiasmó la idea de poder disfrutar del espectáculo en directo. Ayer recibimos la información sobre el viaje que tendrá lugar en verano y durará una semana.
Esta es la información de la que disponemos por ahora, cuando recibamos más os pondremos al día.

2007/12/26

Abenduaren 3a/ de diciembre

Oberenako dantzarien eguneko argazki guztiak biltzen dituen CDa lortzeko (400 argazkitik goiti) Oberenan jarriko dugun zerrendan apuntatu beharko zarete, abenduaren 26tik aitzin. Urtarrilaren 7an amaituko da izena emateko epea.

Argazki batzuk ikusteko sartu beste blogean.

Para conseguir el CD con todas las fotos del 3 de diciembre de 2007 (más de 400 fotos) apuntarse en Oberena a partir del 26 de diciembre. El 7 de enero se cerrarán las listas.

Para ver algunas de las fotos entrad en el otro blog.

2007/12/22

Olentzero

Horra, horra gure Olentzero! Gabonak ate joka ditugu eta Oberena dantza taldeak Olentzero lagunduko du Azpilagañako karriketan zehar. Hilaren 23an, arratsaldeko 18:00tan, Olentzero Azpilagaña auzora iritsiko da jesusen jaiotzaren berri eman eta umeei opariak banatzera. Berarekin batera, dantzariek kalejiran joanen dira karrikak alaituz eta merezi duen harrera emanez. Oberenako dantza talde guztiek parte hartuko dute (bai txikiek, bai ertainek eta baita nagusiek ere) ekitaldi honetan.

Zatozte guztiok, gurekin batera, Olentzerori harrera egitera!

Hilaren 24an Iruñeko Olentzeroren kalejiran ere parte hartuko dugu.

Las navidades están a la vuelta de la esquina y con ellas llega el personaje más esperado por todas y todos nosotr@s: Olentzero. El grupo de danzas de Oberena acompañará a Olentzero por las calles de Azpilagaña el 23 de diciembre a las 18:00 horas. Los dantzaris bailarán por las calles del barrio y acogerán como se merece a nuestro querido Olentzero. En este acto participarán todos los grupos de Oberena (txikis, medianos y mayores).

¡Os invitamos a que os acerqués tod@s a recibir a Olentzero!
El 24 de diciembre participaremos en el Olentzero de Iruñea.

2007/12/16

Najera 2007

Naxerako bideoa oraindik ez dago amaiturik, baina aurrerapen bat prestatu dugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Bideo ikusteko sartu beste blogean. Para ver el video entrad en el otro blog.

Todavía no tenemos el video de Nájera. Mientras tanto podéis ver el spot que hemos preparado. Esperemos sea de vuestro agrado.