Para seguirnos, acude a la nueva web:

Mostrando entradas con la etiqueta zuberoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zuberoa. Mostrar todas las entradas

2011/01/05

2011ko Maskaradak

Aurtengo maskaraden datak heldu zaizkigu. Inauterietan pentsatzen hasteko tenorea?
Aquí las fechas de las maskaradas de este año. ¿Habrá que empezar a pensar en los carnavales?

Urte berria heldu da eta urteroko berriak ere hemen ditugu. Inauteriak urrun izanen dira batzuendako, gertu besteendako. Dena-den, eta planak denborarekin eta patxadaz egitea gustuko dutenendako, hemen dira aurtengo maskaraden datak. Lasartikok txukun bidali dizkigu egutegian gorriz markatzeko egunak.
Aurten Santa Graziko gazteak ibiliko dira herriz-herri maskarada antzezten. Usadio denez, haien herrian hasi eta akituko dute, otsailaren 6an eta maiatzaren 15ean hurrenez hurren. Inoiz baino beranduago datoz aurten maskaradak, baina inoiz baino beranduago akituko dira ere.

  • Otsailak 6, igandea: Santa Grazi
  • Otsailak 13, igandea: Altzai
  • Otsailak 27, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 6, igandea: Atharratze
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 13, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 20, igandea: Iruri
  • Martxoak 27, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 3, igandea: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Hoki
  • Apirilak 17, igandea: Altzürükü
  • Apirilak 24, igandea: Barkoxe
  • Maiatzak 1, igandea: Larraine
  • Maiatzak 8, igandea: Gamere-Zihiga
  • Maiatzak 15, igandea: Santa Grazi

2010/05/03

Hondarrekoa Iruñean

Zuberoan joan zen astean izan zen hondarreko maskarada, baina Iruñean amaituko dute aurten Larraindarrek. Ortzadar Folklore Elkarteak gonbidaturik, maiatzaren 22an izanen da hondarreko maskarada ikusteko parada.
El pasado fin de semana tubo lugar la última maskarada de Zuberoa, pero este año los Larraindarras terminarán en Iruñea. Invitados por Ortzadar Folklore Elkartea, el día 22 de mayo tendréis la oportunidad de ver la última maskarada de este año.

Zuberoako herri guzietarik ibili dira Larraindarrak urtarrilletik eta joan zen astean egin zuten hondarrekoa. Ez aurtengo azkena ordea, izan ere, hondarreko maskarada ez baita Zuberoan izanen, Euskal Herriko hiriburuan baizik, Iruñean. Halaxe jakinarazi dio Lasartikok dantzan.com webguneari. "Ohikoa den bezala goizez barrikadak izanen dira Alde Zaharreko kaleetan zehar eta arratsaldez maskaradaren ekitaldi nagusia Burgoen plazan". Hondarreko aukera beraz aurten maskaradetara joan ez direnendako, nun eta Iruñean. 
Bestalde, Xiberoko Botzak aurreratu duenez, Santa Grazi izanen da heldu den urteko maskaraden antolatzaile. Larraindarrei dagokienez, udaren ondoan pastorala prestatzeari ekinen diote. Telesforo de Monzonen bizitza kontatuko dute pastoral honetan.

Tras haber recorrido los pueblos de Zuberoa, la semana pasada tubo lugar la última maskarada. Pero fué la última en Zuberoa, puesto que la última de todas será en nuestra capital: Iruñea. Lasartiko ha explicado a dantzan.com como transcurrirá el día: "Como suele ser abitual, a la mañana serán barrikadak por las calles del Casco Antiguo y por la tarde el acto central de la maskarada en la plaza de los Burgos". Así pues, la última oportunidad de ver una maskarada este año será en Iruñea.
Por otro lado, según ha adelantado Xiberoko Botza, los y las jovenes de Santa Grazi serán las encargadas de preparar las maskaradas del año próximo. De lo que a los larraindarras concierne, ellos serán quienes preparen la próxima pastoral. Para ello deberán descansar bien este verano, puesto que en otoño tendrán que ponerse manos a la obra.

2010/01/14

aldaketak maskaradetan

Elurra zela eta, maskaradak ez ziren joan den astean hasi. Larraineko gazteek dute aurten Zuberoako inauteria prestatzeko ardura eta haien herrian bertan ziren hastekoak. Baina elurrak herria estali zuen eta atzeratu behar izan zuten maskarada.
Beraz, urtarrilaren 17an Gameren beharrean Larrainen izanen da maskarada.
Ikus data berriak

2009/12/31

2010eko Maskaradak

Urteko hondarreko orduak ditugu, hondarreko minutu eta segundoak. Guk baina ez dugu minutu ez segundurik galdu nahi heldu den urtean pentsatzen hasteko eta argi dago, urtearen hasieran huts egin ezinezko zita dugu Zuberoan. Aurtengo maskaradak Larraineko gazteek antolatuko dituzte eta beheiti parada duzue maskada egutegia ikusteko. Urtarrilaren 10ean hasi eta apirilaren 18ra arte ibiliko dira larraintarrak kantu eta dantzan.

  • Urtarrilak 17, igandea: Larraine*
  • Urtarrilak 24, igandea: Ligi
  • Urtarrilak 31, igandea: Atharratze
  • Otsailak 7, igandea: Eskiula
  • Otsailak 14, igandea: Muskildi
  • Otsailak 21, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 7, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 14, igandea: Altzai*
  • Martxoak 21, igandea: Santa Grazi
  • Martxoak 28, igandea: Aloze
  • Apirilak 4, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 11, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 18, igandea: Gamere
  • Apirilak 25, igandea: Larraine
Otsailaren 28an ez da maskaradarik izanen, Basaburuko inauteriak baitira asteburu horretan.  Bestalde, dantzan.com-ek jakinarazi duenez, urtarrilaren 10ean (Larrainen) eta martxoaren 14ean (Altzai) asmoa dute barrikadak eta emanaldi nagusia segidan egiteko, tarteko bazkaria alde batera utziz.

Iturria:
dantzan.com




2008/01/05

2008ko IHAUTERIAK

Aurten inoizko goizen izanen dira ihauteriak. Guk Euskal Herrian izanen diren besta ezberdinak ezagutarazi nahi dizkizuegu.

Este año los carnavales llegan antes que nunca. Desde este blog nos gustaría informaros de los diferentes festejos de nuestra tierra.

Urtarrilak 13, igandea / 13 de enero

  • Atharratze - Maskaradak

Urtarrilak 20, igandea

  • Gotaine - Maskaradak
Urtarrilak 26, larunbata / 26 de enero
  • Donostia - Kaldereroak
  • Tolosa - Kaldereroak
  • Lizartza - Puska biltzea baserrietatik
  • Eibar - Koko-eskea eta koko-dantzak
Urtarrilak 27, igandea / 27 de enero
  • Donostia - Inude eta Artzaiak
  • Lizartza - Dantzariak herriko kaleetan eta plazan
  • Irun - Inude eta Artzaiak
  • Ligi - Maskaradak
Urtarrilak 28, astelehena / 28 de enero
  • Zubietako joaldunak Iturenera
Urtarrilak 29, asteartea / 29 de enero
  • Iturengo joaldunak Zubietara
Urtarrilak 31, Ostegun Gizena / 31 de enero
  • Errenteria - Azeri-dantza

Otsailak 1, Ostiral Mehea / 1 de febrero

  • Eibar - Kaldereroak

Otsailak 2, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera / 2 de febrero

  • Behobia – - Puska biltzea
  • Durango - Surrandiak
  • Galdakao - Altsasuko Inauteria (Andra Mari Taldea)
  • Bera - Kaldereroak

Otsailak 3, Inaute Igandea edo Zaldunita / 3 de febrero

  • Abaltzisketa – Txantxoak
  • Amezketa - Talaik (baserriak)
  • Antzuola - Sorgin dantza
  • Aretxabaleta - Txino Dantza
  • Mundaka -– Atorrak
  • Markina –- Zaragi-dantza
  • Uztaritze –- Errobiko Kaskarotak
  • Zalduendo –- Markitos
  • Lesaka - Zaku-zaharrak
  • Azpeitia - Elegante eguna
  • Gernika - Marrauen soka-dantza
  • Garindain - Maskaradak
  • Bera - Inude eta Artzaiak
  • Altzürükü - Maskaradak
  • Donibane Garazi - Kabalkada eta Libertimendua

Otsailak 4, Astelenita / 4 de febrero

  • Amezketa - Talaik (kaleak)
  • Lesaka - Fraindarrak arraultze-arraultze eskean
  • Bera - Zingar-arraultze eskea

Otsailak 5, Inautea Asteartea edo Asteartita / 5 de febrero

  • Arizkun - Sagar-dantza
  • Lekeitio - Estudiantina
  • Lantz - Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta ferratzaileak
  • Unanu - Mamuxarroak
  • Uztaritze - Zanpanzar
  • Kanpezu - Toribio
  • Lesaka - Goitarrak arraultze-arraultze eskean
Otsailak 10, igandea / 10 de febrero
  • Ürrüstoi - Maskaradak
Otsailak 12, Asteartea / 12 de febrero
  • Altsasu - Momotxorroak
---------------------------------------------------------------
2008an ATARRATZEk eta ALOZE-ZIBOZE-ONIZEGAINEk dütüe maskaradak antolatzen.
Este año las mascaradas las organizarán ATARRATZE y ALOZE-ZIBOZE-ONIZEGAINE.

Maskaraden egutegia hau izanen da:
El calendario de mascaradas será el siguiente:
Igandeetan (8an salbu):
Goizanko 10:00 : Barrikadak

Arrastiriko 16:00 : Maskaradak