Para seguirnos, acude a la nueva web:

Mostrando entradas con la etiqueta aek euskaltegia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aek euskaltegia. Mostrar todas las entradas

2013/03/17

Oberenako dantzariak ttipi-ttapa korrika

Eguerdian hartu du lekukoa Oberena dantza taldeak, Zubiri eta Erro bitartean dagoen errepidean. Maldan goiti ttipi-ttapa egin dute korrika dantzariek.
Oberena dantza taldea ha cogido el lekuko al mediodía, en la carretera entre Zubiri y Erro. Han tenido que subir cuesta arriba, pero con una sonrisa en la cara.

2013/03/16

Oberena dantza taldea correrá entre Zubiri y Erro

Oberena dantza taldeak Korrikaren 706A. kilometroa eginen du bihar, Zubiri eta Erro arteko bidean. Maldan goiti ibiliko dira dantzariak ttipi-ttapa.
Oberena dantza taldea correrá el kilómetro 706A de la Korrika mañana al mediodía. Está entre Zubiri y Erro, y tocará cuesta arriba.

2012/05/10

Los txikis bailarán en la carpa de AEK

Urtero bezala, Oberenako dantzari tikiek Donibaneko Irrintzi AEK euskaltegiak antolatzen duen karpan dantzatuko dute. Dantzari tikien topaketa izanen da.
Como todos los años, los txikis de Oberena bailarán en la carpa que organiza Irrintzi AEK del barrio San Juan. Será un encuentro de dantzaris txikis.

2011/05/16

AEK Karpan izanen dira ttikiak

Oberena dantza talde ttikiak AEKren XI. Karpan dantzatuko du. Larunbatean izanen da emanaldia beste talde batzuekin batera.
El grupo txiki de Oberena bailará en la XI AEK Karpa. La actuación será el sábado junto a otro grupos de dantza.

2010/05/10

AEK karpa

Urtero Donibaneko AEK-k antolatzen duen bestan dantzatuko dute Oberena dantza taldeko ttikienek. Egun osoko egitaraua prestatu du Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak maiatzaren 15erako.
Los más txikis del grupo de dantza Oberena participarán en la fiesta que organiza todos los años AEK de Donibane-San Juan. Los actos preparados por la euskaltegi se llevarán a cabo durante todo el día del 15 de mayo.


Maiatzaren 15ean izanen da X. AEK karpa, Trinitariosen. Donibaneko euskaltegiak egun osoko egitaraua prestatu du egun horretarako eta Oberena dantza taldeko ttikiek ere parte hartuko dute. Goizeko 10:30etan eskeiniko dute emanaldia gainontzeko dantza taldeekin batera. Oberenakoek, Dantzari-dantza, Neskadantza eta Polka Pik dantzatuko dute. Honen ondotik, txokoltiarekin gozatzeko parada izanen dute ttikienek. Emanaldiaz gain, txapelketak, bazkaria eta parranda ere izanen dute Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko kideek zein bertaratzen den orok.


La X carpa de AEK será el 15 de mayo en Trinitarios. El euskaltegi de Donibane ha preparado un día lleno de actividades en el que contarán con la participación de los txikis de Oberena. A las 10:30 bailarán junto a otros grupos. En lo que a Oberena refiere, sacarán a la plaza Dantzari-dantza, Neskadantza de Jaurrieta y Polka Pik. Después de esto podrán degustar un rico chocolate. A parte de la actuación de dantza habrá diferentes actos: campeonatos, comida, parranda, ...

2010/02/04

Santa Ageda bezpera

Bihar Santa Ageda eguna dugu. Euskal herritarrak, baina, gaur aterako dira urteroko gisan etxe guziak kantuz poztera. Etxez-etxeko eskean batzuk, tabernarik taberna beste batzuk, gure kulturak bizi-bizi dirau oraindik ere. Goizean eskolen txanda izan da, arratsaldean berriz, abesbatzak, folklore taldeak eta beste aterako dira eztarriak urratu arte eskean ibiltzeko asmoz. Arrosadian 20:00an aterako dira AEK euskaltegitik eta auzoa haien kantuekin alaituko dute.

Mañana es Santa Agueda y hoy toca salir a cantar. Algunos de casa en casa, otros de bar en bar, pero nuestra cultura sigue viva. A la mañana ha sido el turno de los escolares y a la tarde les toca a los coros, grupos folclóricos y demás. En Arrosadia saldrán a las 20:00 desde el euskaltegi de AEK y cantaran por las calles del barrio mientras que sus gargantas se lo permitan.