Para seguirnos, acude a la nueva web:

Mostrando entradas con la etiqueta nafarroako dantzari eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta nafarroako dantzari eguna. Mostrar todas las entradas

2010/09/10

Bi emanaldi astebururako

Asteburuan bi emanaldi eskeiniko ditu Oberena dantza taldeak. Nafarroako Euskal Dantzarien Egunean parte hartuko du larunbatean eta Aezkoako Egunean igandean.
Oberena ofrecerá dos actuaciones este fin de semana. El sábado participará en el Dantzari Eguna de Nafarroa y el domingo en el día del Valle de Aezkoa.

Asteburua beterik dute Oberena dantza taldeko kideek. Bi emanaldi eginen dituzte, larunbatean bata eta igandean bestea. Lehendabizikoa Leitzan ospatuko den Nafarroako Euskal Dantzarien Eguna izanen da. Beste hamar talderekin batera parte-hartuko dute Aurrera dantza taldeak eta NEDBk antolatutako besta egunean. Igandean berriz, Aezkoako Egunean eskeiniko dituzte gure herriko dantzak. Garaioan izanen da dantza ekitaldia 18:30ean.

Este fin de semana viene cargado para los dantzaris de Oberena. Ofrecerán dos actuaciones, una el sábado y la otra el domingo. La primera será en Leitza, dentro del Dantzari Eguna de Nafarroa que organizan Aurrera dantza taldea y NEDB. Oberena participará en él junto a otros 10 grupos navarros. El domingo bailarán en el día del Valle de Aezkoa que se celebra en Garaioa. La actuación comenzará a las 18:30.

2010/09/08

Leitzako ingurutxoa

Larunbatean ospatuko da Nafarroako Dantzari Eguna Leitzan. Bitxikeria gisa, blog honetara 2004. urtean bertako enparantzan gertatutakoa ekarri nahi izan dugu.
Este sábado se celebrará el Dantzari Eguna de Nafarroa en Leitza. Hoy traemos hasta este blog una curiosidad que pasó en el año 2004 en la misma plaza del pueblo.


Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) antolatutako Nafarroako Dantzari Eguna larunbatean ospatuko da Leitzan eta bertako ingurutxoa dantzatuko da besteak-beste herriko enparantzan. Gaurkoan, atzera so paratu gara eta 2004. urteko bitxikeria bat dakarkizuegu. Orduan, Leitzako Aurrera dantza taldea eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldea ateri ziren plazara ingurutxoa dantzatzera. Bizkaitarrek 70. hamarkadan  Leitzan bertan ikasi zuten dantza plazaratu zuten eta bertakoek haiek dantzatzen duten bertsioa. Bi bideoak ikusirik, aski garbi antzeman daitezke ingurutxoen arteko ezberdintasunak. Iaz dantzan.com webguneak gogoratu zuen 2004an gertaturikoa.

El Dantzari Eguna de Nafarroa que organiza Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) tendrá lugar este sábado en Leitza y entre otras danzas, se bailará el ingurutxo de la localidad. Hoy nos pondremos mirando hacia el pasado y os traemos una curiosidad del año 2004. En mayo de dicho año el grupo Aurrera de Leitza y Andra Mari de Galdakao salieron a bailar el ingurutxo a la plaza de la localidad navarra. Los vizcaínos enseñaron la coreografía que aprendieron en la década de los 70 en Leitza y los locales bailaron su versión. Viendo los dos vídeos las diferencias son evidentes. Dantzan.com enseñó los dos ingurutxos el año pasado en su web.

2010/08/13

NDE Leitzan

Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) jakinarazi duenez, aurtengo Nafarroako Dantzari Eguna Leitzan ospatuko da irailaren 11an. Parte-hartzeko deia luzatu dute nafardantza blogaren bidez.
Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) ha informado que el Dantzari Eguna de Nafarroa será en Leitza el día 11 de septiembre. Desde el blog nafardantza animan a que todos los grupos participen.

Gaur azaldu du Nafarroako EDBk prestatzen hasiak direla iraileko Nafarroako Dantzari Eguna. Leitzan izanen da aurten hilaren 11an. Dantza taldeei parte-hartzeko deia luzatu die dantzen federazioak. Oberena dantza taldea, urtero bezala, bertan izanen da Nafarroa Garaiko gainontzeko taldeekin batera.
Aurten Agintariena, Kortesko dancea, Eltziegoko dantzak eta Leitzako ttunttuna plazaratuko dira ekitaldi nagusian. Lehenago, ordea, arratsaldeko lehen orduetan, parte-hartuko duten taldeek emanaldiak eskeiniko dituzte leku ezberdinetan.

Nafarroako EDB ha informado que están preparando el Dantzari Eguna de Nafarroa para el 11 de septiembre. Mediante su blog han llamado a todos los dantza taldes a participar en este día. Oberena, como todos los años, participará junto a los demás grupos de Nafarroa.
Este año se bailará Agintariena, el dance de Cortes, los bailes de Elciego y el ttunttun de Leitza. Pero antes, a primera hora de la tarde, los grupos participantes ofrecerán actuaciones en diferentes lugares.